XX. mendeko eleberrigintza: Berrikuntzak eta joerak
unitatea: XX. mendeko eleberrigintzaren berritzea
- Nobelagintzak errotik berritu zituen ordu arteko idazmoldeak.
- Mende honetan gero eta ilunagoa bihurtuz zihoan errealitateari egin beharko zion aurre.
- Garai berriei kontamolde berriak egokituko zaizkiela.
- Irakurleei ere parte hartze handiagoa eskatuko zitzaiela eleberri bat irakurtzean.
- Bukatu dira eleberri errealistan pertsonaiei buruz eskaintzen zitzaizkigun xehetasun eta zehaztapen zerrenda luzeak.
- Ilunak suertatzen ziren pasarteei buruzko azalpenak bukatuko dira.
- Irakurleek izen zehatzik gabeko pertsonaiekin egingo dute topo.
- Bukaeratik hasten diren eleberriekin.
- Argumentu zehazgaitzak dituzten testuekin.
- Izatearen absurdoa mugetaraino eramanez.
- Denbora narratiboa irauliz.
- Kontamolde eta estiloak berrituz.
- Pertsonaien kontzientziak testuratuz.
- Kontaketaren abenturan murgilduko gara.
Virginia Woolf: Mrs Dalloway
- Clarissa Dallowayren egun bateko 12 ordutan gertatutakoa da kontagai.
- Londreseko Big Ben erlojuak zehazten dituen orduen joan-etorriak.
- Hirugarren pertsonan antolatuta.
- Pertsonaia nagusiaren bizikizun eta oroitzapenak azaltzen zaizkigu, etengabe tartekatzen diren flash-back-en bidez.
- Kontrapuntuaren teknika maisuki erabiliz, langile baten zoramena eta suizidioa dira hizpide.
Thomas Mann: Herioa Venezian
- Lehen Mundu Gerra pizteko garaiko giro zurrunbilotsu eta hitsa maisuki iradoki zuen.
- Herioaren presentziak menderatzen duen Venezia malenkoniatsu horretan, artista edadetu batek gazte batekin duen harreman konplexua kontatzen zaigu.
- Alferrikakoa izango zaio protagonistari bere aurpegia makillajez margotzea; herioak, kolera gisa mozorrotua, mundu honetatik eraman egingo gaitu.
Surrealismoa
Surrealismoak gizakiaren askatasun integrala nahi du; horretarako, zenbait bide erabiltzen ditu:
- Inkontzientziaren inpultso erreprimituak agerian jarriz, errealitate arruntaren mesprezua dakar beste benetakoago batera joateko, kontzientziaren ondoan lurperatuta.
- Politikan konpromisoa hartu, sistema kapitalistaren injustizietatik askatzeko.
- Hizkuntza arrazoiaren domeinuetatik ateraraziz, idazketa automatikoaren bidez (bere horretan dagoen pentsamendua, ordenatu gabe eta aldaketarik egin gabe): hitzen elkartze libreak, pentsaezinezko metaforak, ametsezko irudiak...