Euskal Literatura: Bertsolaritza, Polizia-eleberria eta Zientzia-fikzioa
Euskara gizartean: Bat-batekoaren arrakasta
Azken urteotan euskal kulturaren adierazpide batek arrakasta izan badu, hori bertsolaritza izan da. Luzaroan pentsatu izan da bertsolaritza Euskal Herrian soilik egiten zela.
Bertsozale Elkartea
Orain bertsolaritza ez da munduko inprobisazio mota bakarra; hainbat herrialdetan daude antzeko inprobisazio motak. Bertsolaritzak gauza bat du bere alde: oso kultura-adierazpide indartsua da. Indar horretan eragin handia du Bertsozale Elkarteak: bertsolariz eta bertsozalez osatutako kultura-elkartea da. Bertsolaritza, eta harekin batera euskara, sustatzeko, indartzeko eta hedatzeko egiten du lan. Elkarte horren erronka handienetakoa garai berrietara egokitzea eta jendearentzat erakargarri izatea izango da.
Ahozkotasuna eskola arautuan
Belaunaldi berrietako haur eta gazte guztiek bertsolaritza ezagutzea da helburuetako bat. Bertsolaritza ikasi duen bat agian bertsolaria izango da etorkizunean, edo agian bertsozalea. Ikasleak hizkuntzan trebatzen ari dira.
Polizia-eleberria
Polizia-eleberriaren ezaugarriak
Polizia-kontakizunetan krimen baten istorioa kontatzen da. Krimenaren egilea ezezaguna da beti, eta amaieran, behaketan eta ikerketan oinarritutako arrazoitze-prozedura baten bidez jakiten da nor den kriminala.
- Jatorria: XIX. mendearen lehen erdialdean sortu zen. Edgar Allan Poe estatubatuarrak 1841ean generoari hasiera eman zion.
- Garapena: Britainia Handian garatu zen, Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmes detektibe ospetsuarekin.
- XX. mendea: Agatha Christie gailendu zen, Hercule Poirot eta Miss Marple detektibeak sortuz.
Eleberri beltza
Estatu Batuetan sortu zen, gangsterren aroan (1920). Samuel Dashiell Hammett da egile nagusietako bat.
Polizia-eleberri klasikoa vs. Eleberri beltza
Polizia-eleberri klasikoa
- Detektibeak gizaki bitxiak, arrazionalak eta zaletasun finekoak dira.
- Krimena burutsua eta sofistikatua da.
- Pertsonaiak goi-mailakoak dira eta giroa luxuzkoa da.
- Hizkera jasoa erabiltzen da.
Eleberri beltza
- Detektibeak tipo gogorrak dira, arazoz beteak.
- Krimena basatia da.
- Giroa gogorra eta zikina da.
- Hizkera kalekoa erabiltzen da eta gizarte-kritika gailentzen da.
Agatha Christie
Agatha Mary Clarissa Miller Torquay-n (Ingalaterra) jaio zen 1890ean. Lehen Mundu Gerran idatzi zuen bere lehen eleberria: Stylesko kasu misteriotsua. Enigmak eta bukaera harrigarriak dira nagusi. 1976an zendu zen.
Polizia-eleberria euskaraz
Euskaraz sortutako lehen polizia-eleberria Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen (1955) izan zen. Gontzon Garate elgoibartarra (1934) idazle oparo eta nekaezina izan zen, eleberri beltz askoren autorea: Esku leuna, Elizondoko eskutitzak, Goizuetako ezkongaiak.
"Hona polizia-eleberrirako errezetarik onena: detektibeak ez du inoiz irakurleak baino gehiago jakin behar."
Zientzia-fikzioa
Generoaren ezaugarriak
Zientzia-fikziozko kontakizunak narrazio fantastikoak dira, zientziak eta teknologiak gizartean eta gizakiarengan duten eragina aztertzen dutenak. Gai nagusiak:
- Etorkizuna: Irudi apokaliptikoa izaten da maiz.
- Aurkikuntza zientifikoak: Denboraren makina, klonazioa, robotak, etab.
- Estralurtarrak: Gehienetan areriotzat hartzen dira.
- Espazioko bidaiak: Urrutiko galaxiak eta planetak.
Sorrera eta bilakaera
Lehen lana Mary Shelleyren Frankenstein (1818) izan zen. XIX. mendean Jules Verne eta H.G. Wells izan ziren aitzindariak. 1926an Hugo Gernsback-ek "zientzia-fikzio" terminoa sortu zuen.
Zientzia-fikzioa euskaraz
Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi dituela esan ohi da. Lan aipagarrienak: Iñaki Zubeldiaren Euskaldun bat Marten, Mayi Peloten Biharko oroitzapenak, Txilikuren 2061: antzinako kronikak, Aitor Aranaren Azken gurasoak eta Asel Luzarragaren Karonte.