NOR-NORI aditzak
- Niri prakak apur dakizkidake.
- Zuri azterketa txarto irten dakizuke, nahiz eta asko ikasi.
- Nori gerta dakioke horrelakorik?
- Zuei orriak gal dakizkizueke.
- Langileari lana amai dakioke.
- Oso larri dago, edozein momentutan hil dakidake niri.
- Irakasleari fotokopia madarikatu hauek buka dakizkieke.
- Edonori zula dakioke gurpila autobide zahar honetan.
- Ume txikiari puxikak apur dakizkioke.
- Zuen gurasoei gezurra irudi dakieke zuek egin duzuena.
- Horrela gastatzen baduzue, ura berehala amai dakizueke.
- Zuri ezin dakizuke ezer esan! Beti haserretzen zara!
NOR-NORI-NORK aditzak
- Langileak ugazabari soldata-igoera eska diezaioke.
- Umeek amari opari polita elkar diezaiokete.
- Zuek ezin diezadakezue niri horrelako gezurrik konta!
- Patxik irakasleari hitz egiteko txanda eska diezaioke.
- Zure aitak guri ikasbidaiara joateko baimena eman diezaguke.
- Aizu! Gatza eman diezadakezu.
- Nik azterketarako orriak eman diezazkizuet zuei.
- Aitonak txikitako pasadizoak konta diezazkiguke guri.
- Aizue! Zuen telefono zenbakiak eman diezazkidakezue niri?
- Jonek ezin diezadake niri horrelakorik esan.
Ahalera: Ariketa praktikoak
- Poliziak amari isuna jar diezaioke.
- Zuek guri txiste lizunak konta diezazkigukezue.
- Amaiari katua edozein momentutan hil dakioke.
- Ariketa hauek ezin ditzaket egin! Zailegiak dira!
- Eguraldi honekin ezin gaitezke sartu, ura hotzegi dago-eta!
- Etxe hartan ezin daiteke bizi, hezetasun handiegia dago-eta!
- Irakasleak ariketen erantzunak eman diezazkiguke.
- Nahi baduzue, otartekoak presta diezazkizuekegu.
- Zapatilak edozein momentutan apur dakizkizuke.
- Gaur egun zoritxarra edonori etor dakioke.
- Korrika bazoaz eror zaitezke.
- Kaixo, zer ordu den esan diezadakezu.
- Irakasleak guri ezin diezaguke azterketa jarri abisatu barik.
- Asteburuan edozein gonbidatu etor dakiguke etxera.
- Zuek nota onak atera ditzakezue.
- Zer nahi duzue esan diezadakezue.
- Ezin diezazkizuegu ogitartekoak eman.
- Horiek ezin daitezke mendi horietaraino joan.
- Ezin gaitezke taberna horretan sartu.
- Guztien artean arazoa konpon dezakezue.
- Ezin gaitezke etxetik atera ariketak amaitu arte.
- Mezatan ezin daiteke erre.
- Bai, baina guk gurasoei igandean erakutsi diezazkieguque.
- Ezin gaitezke garaiz heldu. Patxiri esan diezaiokezue?
- Ezin diezazuket lagundu, lan asko daukat.