Lexikogintza, erromantizismoa eta euskal idazleak: laburpena
1. Lexikogintza
(Hizkuntza batek hitz berriak sortzeko dituen bideak). 6 mota daude:
1. Eratorketa
(...) Esanahi osoa duen hitz bati, morfema (aurrizki, atzizki, artizki) bat eranstea datza. Esanahi desberdina duen beste hitz bat sortzeko. Adibidea: liburu + tegi = liburutegi.
Oso baliabide erabilia da. Oinarrian dagoen hitzaren kategoria alda daiteke morfema eransterakoan.
2. Elkarketa
(...) Esanahi osoa duten bi hitz elkartuz hirugarren esanahia duen hitz bat sortzea. Adibidea: liburu + denda = liburudenda.
Bi mota daude: elipsidunak (deklinabide atzizkia galtzen dute. Adibidea: jatetxe + gela = jantoki) eta elipsigabeak (hitzak elkartzen dira ezer galdu gabe. Adibidea: uda + berri = udaberri).
3. Mailegua
(...) Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik