Jon Mirande: Euskal Idazle Kosmopolita eta Pentsalari Kritikoa

Hizkuntza eta literatura2,43 KB

Jon Mirande: Parisean jaioa zen, guraso zuberotar euskaldunen semea, hau da, euskaldun berria. Bere kontura ikasi zuen etxean jaso ez zuen euskara. Parisko kultura-giro kosmopolitak (mundu osoko kulturen aberastasuna adierazteko erabiltzen den hitza) euskal kulturan garai hartan arrotz ziren konnotazioak erantsi zizkion.

Literatura genero askotan trebatua, haren lan gehienak aldizkarietan sakabanatuak egon ziren, liburuetan argitaratu ziren arte (azken 30 urteotan, bera hil ondoren).

Iritzi Kritikoa eta Pentsamendua

Parisen bizi izanak eragin handia du Miranderen lanetan. Nabarmena da Europa eta Mendebaldeko pentsalari eta olerkarien eragina.

Erlijio katolikoak Greziako espirituaren eta paganismoaren gainbehera ekarri zuen. Mirandek Greziako espirituaren eta paganismoarekiko miresmena aitortzen du, eta kristau zibilizazioaren eta arrazionalismoaren aurkako jarrera tinkoa hartzen du. Paristik Euskal Herrira begira jartzen zenean, euskal gizartean zegoen moralitatea astindu zuen ironia erabiliz. Mendebaldeko zibilizazioak kondenatu eta luzaroan estalita eduki dituen indarrak berpiztu nahi ditu.

Hortik, Europa iparraldeko mitologia zaharreko jainko eta jeinuen inbokazioa ere: “Wotan”, “Odin”, “Eidol”…; baita akelarre, sorgin eta gainontzeko sinbolo paganoen gorespena ere, Europa iparraldeko ganduetatik berreskuratutako lamiarekin batera. Kristautasuna baztertu eta askotan sutara bota zituen mitologia eta sineskeria zahar horietan paradisu galdua aurkitu duela uste du.

Miranderen Iruditeria Poetikoa eta Gai Nagusiak

Miranderen iruditeria poetikoan, behin eta berriz ageri dira zenbait hitz, bere ideia poetikoaren adierazgarri:

  • Ametsa, ura, arima, kantua edo musika, urruntasuna, paganismoa, heriotza...

Ametsarekin batera nostalgia edo mina (herri-min, elhur-min, gau-min, bihotz-min, ilhargi-min, zeru-min…) ere ageri da. Min hori iraganeko Gazteen Lurraren edo bere gaztaroaren mina izan daiteke, edo gizarteak galarazi digun berezko izate askea galdu izanaren mina.

Estiloa eta Idazkera

Formari dagokionez, era askotako neurri eta baliabideak erabiltzen ditu, eta idaztankera laburgarriak kontzeptismora (hitz gutxitan asko adieraztea) hurbiltzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML