Euskal Bertsolaritzaren Historia: Xenpelar, Iparragirre eta Bilintx

Hizkuntza eta literatura2,84 KB

Euskal Bertsolaritzaren Historia

Izenburuak eta autoreak lotu. (musikatuta gelan entzun ditugun lanenak)


Xenpelar: Kritika

Jose Maria Iparragirre. (1) (49. Or.)

Karlistaldi bietan bertsolarien hainbat kantapaper barreiatu zen, gerra bera kantagai zuela. Gerrate bien artean ere bertso ugari eta ederrak ondu zituen Hegoaldean. Aldi horretan, Frantzisko Petrirena “Xenpelar” (1835-1869) errenteriarra da bertsolaririk ospetsuena. Mende eta erdi igaro arren, herriak gogoan ditu haren bertso sail asko. Hizkera hain jatorra izan gabe, doinu modernoagoak zerabiltzan Jose Maria Iparragirre (1820-1881) urretxuarrak; mila estutasun ekonomiko eta politiko jasan behar izan zituen; hala ere, bere gitarrarekin eta itxura bohemioarekin beste era bateko arrakasta lortu zuen; haren kanten artetik Gernikako arbola da, agian, gehien gogoratzen dena, baina Iparragirreren beste bertso asko ere abesten dira oraindik. Urkiolan abestu zuen lehen aldiz.


Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”

Indalezio Bizkarrondo “Bilintx” (1831-1876) donostiarrak, bat-bateko bertsolarien neurri eta teknikak guztiz baztertu gabe, ukitu erromantikoagoa ematen die bertso sortei. Pasadizo alai eta irrigarriak sarri ageri dira haren poemetan, baina maitasun zapuztua du gairik kutunena.


Eusko Ikaskuntza

Iparraldean, ohiko ez liburugintzaz gain, poesiak eta kazetaritzak emango ditu urratsik interesgarrienak XIX. mendearen azken urteetan. Hego Euskal Herrian, berriz, foruen galerak (1876) eta industria iraultzak dakarten egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin bideratuko ditu. Izan ere, kulturan eta hezkuntzan azpiegitura egokiak falta zaizkio: besteak beste, hizkuntza batu eta normalizatua, euskarazko eskola sistema eta unibertsitate publiko euskalduna. Horregatik, euskararen bultzagile asko batzuetan bakarka aritu ziren arren, sarritan talde eta erakunde bereziak ere antolatu zituzten haien asmoak aurrera eramateko. Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza dugu famatuena, zalantzarik gabe. Pentsakera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat, eta 1936ko gatazkak ekarri zion etenaldira arte makina bat asmo burutu eta ikasketa ugari bideratu zuen. Elkarte honen kezkarik behinenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean: besteren artean, sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako Eskolak eratu, edota Euskal Unibertsitaterako aurre-proiektua taxutu. Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerrik izan. Iparraldean, ordea, Jose Migel Barandiaranen eraginez bereziki, beste hiru biltzar egin ziren. Dena den, ez zen antzinako indarrik berreskuratzen hasi.

Deskargatu

PDF Word HTML