Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia eta Ezaugarri Teknikoak
Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia
1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dugunez, data horren aurreko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke. Horrela sailkatzen dute adituek:
A) Entzuleria Homogeneoko eta Oihartzun Sozial Apaleko Bertsogintza (1960-1979)
Bizi-iraupeneko aldia izan zen. Basarri eta Uztapideren inguruan, Azpillaga, Lopategi, Lazkao Txiki, Xalbador… Bertsolaritzak bizirik iraun zuen Euskaltzaindiak antolatutako txapelketei esker. Erresistentziazko bertsogintza Lopategik eta Azpillagak ordezkatu zuten, eta eduki politikoa nabarmena zen.
B) Entzuleria Aniztuneko Bertsogintza (1980-1998)
Berrikuntza Aroa (1980-1990)
Amuriza, Enbeita eta Lopategik markatu zuten bide berria.
Bertsomaniaren Aroa (1991-1993)
“Hitzetik Hortzera” programak audientzia polita hartu zuen EITBn, eta euskarazko irratiek ere toki zabala eskaini zioten bertsolaritzari. Egaña, Lizaso, J. Sarasua, Euskitze…
Bertsomaniaren Osteko Belaunaldiak (1994-2003)
Garai honetan, gehienak bertsolari-eskoletan ibiliak dira. Maialen Lujanbio, Elortza, Lopategi gaztea…
Etorkizunera Begira
Bertsolaritzak indarrean irauteko duen arazorik larriena euskara onaren biziraupena bera da. Euskara jakitea eta euskaraz bizitzea bi gauza direla diote.
Bertsoen Artifizio Teknikoa
Teknika bat da, bertsolariari bertsoa sortzen eta entzuleari jarraitzen eta gogoan hartzen laguntzen diona.
A) Hoskidetasuna edo Errima
Hoskidetasuna edo errima bat-bateko bertsoak asmatu eta gogoan hartzeko ezinbesteko baliabidea da. Errimatzen duen hitz hori ahapaldi berean errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Akats larritzat jotzen da.
B) Metrika edo Neurria
Metrika edo neurria ere beharrezkoa da bertsogintzan, doinu bakoitzak bere neurria ezartzen baitu. Neurria egokitzeko lizentziak eta trikimailuak ere izaten dira:
- Sinalefa
- Luzapenak
C) Erritmoa
Bertsoek erritmoa ere badute. Neurri handikoetan, adibidez, 5+5 izaten da 10 silaben zatiketa.
Ahapaldi Motak
A) Molde Erregularrekoak
Zortziko eta hamarreko txiki eta handiak dira. Erregulartasuna dute bereizgarri, eta errima lerro pareetan egiten dute beti. Egitura erabiliena eta errazena da bertsolarientzat.
B) Molde Irregularrekoak
Doinu berezia izaten dute. Bi modu daude: ahapaldian zehar, lehen puntuaren jarraipen erregularrik ez dago. Bertsolariek neurri hauetara jotzen dute puntuak irabazteko eta gaiak eskatzen duelako. 6, 7, 8 eta 9 puntukoak izan daitezke. Erriman ere izaten dira aldaketak ahapaldi beraren barruan. Adibidez: "Iparragirre abila dela" sailekoak.