Eboluzioa eta Antropogenesia: Oinarrizko Kontzeptuak
Eboluzioaren eta Antropogenesiaren Oinarrizko Definizioak
Fixismoa
Georges Cuvierek (Frantzia, 1769-1839) proposatutako teoria da. Aristotelesek (Grezia, K.a. 384-322) ere defendatu zuen. Teoria oker honen arabera, bizidun espezie eta genero guztiak finkoak dira; hau da, ez dute izan eta ez dute izango inolako aldaketarik.
Antropogenesia
Eboluzioaren bidez nola sortzen den gure espeziea (gizakia). Gure arbasoetatik (antzinako eta desagertutako primateetatik) gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egon diren prozesu eta etapak biltzen ditu. Oso prozesu luzea izan da, 4,5-7 milioi urte ingurukoa.
Bi faktore mota bereiz daitezke prozesu honetan:
- Faktore fisiko-biologikoak (Hominizazioa): Gorputzari dagozkion faktoreak.
- Faktore kulturalak (Humanizazioa): Kultura, gizarte, teknika eta hizkuntzarekin lotuta daudenak.
Hominizazioa
Gure espeziea (Homo sapiens) sortzeko prozesu ebolutiboan gertatu diren aldaketa fisiko-biologikoak, baita prozesu honetan sortu diren espezie desberdinak ere: hominidoak eta Homo generokoak.
Humanizazioa
Gure espeziearen sorreran eta garapenean izandako faktore kulturalak: hizkuntza, teknika, giza harremanak eta kultura; azken finean, gizaki egiten gaituztenak.
Konbentzionala
Ohituren edo hitzarmen ondorioz ezarria edo onartua dagoena. Konbentzionala dena gizartearen araberakoa da eta, beraz, erlatiboa da, gizarte batetik bestera alda daitekeelako.
Eboluzionismoa
Espezien jatorria azaltzeko teoria modernoa. Izaki bizidun guztiak denboran zehar aldatzen direla dio, eta aldaketa horien bidez espezie berriak sortzen direla. Bizirik dauden espezie guztiak desagertutako beste espezie batzuetatik sortu dira. Teoria hau erabat frogatuta dago eta biologia modernoaren ardatza eta oinarria da.
Kreazionismoa
Bi sinesmen desberdin hauek adierazteko erabili ohi da:
- Jainkoak unibertsoa sortu, dagozkion eboluzio-lege eta guzti, eta horren ondorioz sortu dira unibertsoa osatzen duten izaki guztiak.
- Gaur egun existitzen den guztia Jainkoak sortu, orain ikusten dugun bezala, eta tartean ez da gertatu inolako eboluziorik.
Zoria
Aldez aurretik finkatuta ez dagoena, gerta liteke ala ez, eta gertatzekotan modu desberdinetan gauzatu daitekeena. Eboluzioari aplikatuta, esan nahi du eboluzioan gertatzen diren aldaketak eta prozesuak kasualitate hutsez gertatzen direla eta, beraz, eboluzioak ez du norabide zehatzik, ezta xederik ere.
Teleonomia
Eboluzioari aplikatuta, prozesua bideratuta dagoela defendatzen du, barneko lege edo printzipio batek norabide zehatza ezartzen dio xede bat lortzeko asmoz.
Sinbolo-Ikurra
Seinaleak ez bezala, sinboloak ez daude genetikoki finkatuta, gizarte eta kulturalki kodifikatuta baizik. Beraz, gizabanako bakoitzak horren erabilera ikasi behar du, haren esanahia bereganatuz.
Hezkuntza
Gizakiaren nortasuna eratzen duen gizarteratzeko eta kultura transmititzeko prozesua, sozializazio-prozesuaren ardatza da.
Pedagogian: gizabanako zein taldeko aldez aurretik finkatutako helburuak lortzeko sistematikoki gidatzen diren ekintzak.