Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Orixe: Euskal Pizkundeko Hiru Idazle
Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi
Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933an hil zen. Tolosan bizi izan zen. Euskal pizkundeko sortzaileen artean, berritzaile eta klasikoen arteko eztabaida garratza gertatu zen, euskara herrikoia eta euskara jasoa lantzen zutenen artean. Lizardik guztien beharra defendatu zuen. Bere poesia-lanik garrantzitsuena Biotz begietan da, 1932an argitaratua. Natura, bizitza eta heriotzari buruzko poesia liriko sinbolista da: hizkuntza poetiko sakona landu eta euskal lirikari balio berriak ekarri zizkion. Gai nagusia izadia da. Sentimenduak metafora bidez azaltzen ditu: denboraren iragana, bizitza eta heriotza, berpizteko itxaropena. Familia barruan izan zituen zoritxarreko gertaerak poesiaz...