Txomin Agirre eta Euskal Eleberriaren Hasiera
1802: Peru Abarka, lehen nobela?
1888: Jean Baptiste Elizanbururen Piarres Adame.Euskal eleberriaren hasiera, Txomin Agirreren eskutik.
INGURUGIROA:Karlisten bigarren gerratea (1872-1876). Foruen deuseztapena. Erreakzioa: euskal kontzientziaren berpizkunde-garaia, euskararen alde (elkarte, aldizkari, Lore-jokoak...).//Euskarari buruz, desadostasuna: S. Arana (garbizaletasuna/keria, neologismoak); Azkue (garbizalea izanik ere, tradizio zahar eta herrikoiari lotuta ikusten zuen jarraitu beharreko eredua. //Errealismoa, egunerokoa, gertaleku arruntak, bizitzaren islarik objektiboena.OHITURA ELEBERRIAK:Errealismoa baina era erromantikoz: galtzeko edo aldatzeko arriskuen diren ohiturak azaldu, idealizatuz. Bukolismoa. Anakronismoa.//Geografia tradizionala: baserri edo itsas herriko bizitza kontatzea.//Deskribapenen pisu handia, ekintzen kaltetan. Borroka edo konflikto handirik ez, gatazka txikiak, arazo handirik gabe konpondu.//Didaktismoa: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna, kristautasuna.//Narratzaile orojakilea: kontatu bitartean, etengabe epaitu.TXOMIN AGIRRE (1864-1920):Zintzotasuna, apaltasuna, ezkortasuna, umorea, prestutasuna (aldizkari askotako partaide edo laguntzaile: Euskalerriaren Alde, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV...).Pentsaera: Euskaltzaletasuna, Abertzaletasuna, Kristautasuna: euskaldun-fededun; beste batzuk: herri xehearen defentsa, matxismo kutsuak//Ezaugarriak: maisutasuna, edertasuna, estilo oparoa (esaldi luzeak, hiztegi oso landua, adjektibazioa, elkarrizketa eredugarriak...).Auñamendiko lorea (1897):Bizkaieraz. Zazpigarren mendean bizi izan zen Riktrudis santaren bizitza.//Kresala (1906)Arranondo (Ondarroa). Arrantzale jendearen ohiturak, dena gorespen eta laudorioz beteta. Peredaren Sotilezareneragina? Biziagoa, errealagoa. Bi gazteren arteko amodioa: Mañaxi eta Anjel.//Garoa (1912)Gipuzkeraz. Baserritarren bizimodua. Peredaren Peñas Arribareneragina. Landuagoa, erromantikoagoa..//Ni eta ni :Hil aurretik idazten ari zen lagunaren eleberria. Historikoa. Erdi Aroko Oinaztarren eta Ganboatarren arteko borroka.LITERATURA MODERNOA:Euskal literatura modernoaren sorrera 60ko hamarkadan ipini izan da. Eragileetako batzukL//ETAren sorrera eta indartzea.//Euskararen batasunaren sorrera.//Ikastolen mugimendua.//Euskalduntzea eta alfabetatzea.//Apaiztegien betekada aurrena eta hustuketa hurrena. //Industrializazio eta ekonomi gorakada.//Gazteriaren politizazioa eta ideologizazioa.//Kultur agerpide berriak: kantariak.ELEBERRI MODERNOA:1960 ingurura arte modernitatea eta euskal mundua ez ziren elkarrengana hurbildu. Ordura arteko euskal eleberrien ezaugarriak: atzerapena nekazal eta arrantzal giroa;Eleberri modernoaren ezaugarriak:Autorearen ikuspuntua: jaun eta jabe ageri zen idazle orojakilearen ordez, ezkutuan dagoen autorera ere pasatu da eleberria.//Egituraketa desberdinak: kontrapuntuaren teknika (ikuspuntuak konbinatu eta txandakatu); kronologia nahasia (flash-back-ak...).//Barne bakarrizketak.//Txosten, iragarki, expediente... denetik txertatzea.//Joko tipografikoak.//Konplexutasunak irakurlearen konplizitatea bilatzen