Euskarazko Literatur Bilakaera: Elizatik Nobelara

Hizkuntza eta literatura3,63 KB

Euskarazko Literatur Bilakaera: Elizatik Nobelara

Lehen Urratsak

Duela 150 bat urtera arteko euskarazko liburugintza ia erabat erlijiosoa zen. Hitz lauzko alorrean, Europako literatura nagusienetan XIX. mendean zehar aparteko garrantzia eduki zuen nobelagintzak. Bien bitartean, prosa ez erlijiosoaren eremuan, ez ziren gure artean ahalegin bakan batzuk baino gauzatu: Elizanbururen "Piarres Adame" (1888) (kontakizun laburra), Resurreccion Maria de Azkuek (1864-1951) "Behin da betiko" imprimatu zuen. Baina Agirre bizkaitarra zen, batez ere, euskaraz idatzitako eleberriaren maila literarioa hobetu eta jaso zuena.

Txomin Agirre

(Ohiturazko nobelak) Ondarroan jaioa; Azcueren ikaskide/adiskide izan zen, hiru nobela utzi zizkigun: Auñemendiko Lorea (nobela historikoaren argumentua VII. mendean kokatzen da, E.H.-a kristautzen hasi zen garaian), Kresala (Arranondo/Ondarroa itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen dizkigu) eta Garoa (euskal nekazaritza eta artzaindari eskeinitako eleberria dugu, ia obra guztia Zabaletako Jones artzain baserritarrak betetzen du).

Eliz liburuetatik kanpora euskarak ez zuen ordurarte prosaz horrelako oparotasun eta edertasunik ezagutu. Egilearen pentsakera kristau eta elizkoiak, jankina, sakon baldintzatzen du obra guztiaren nondik norakoa: herri txikia, baserriak, menduak dira ekandu honen gordeleku; hiriak kutsaturik daude eta han pilatzen zaizkigu bizio eta gaiztakeria handienak. Gehienetan kontraste gutxi ageri da, ia dena baita zuri-beltzean; bi munduen arteko zubigintzak ezinezkoa dela ematen du.

Agirreren eleberriekin bateratsu plazaratu ziren Etxeita-ren bi nobela: "Josetxo" (1909) eta "Jaioterri maitia" (1910). Idazle mundakar honek urte asko pasa zituen itsasoan lan egiten. Mundakara itzuli eta gero (zaharra zenean) hasi zen euskeraz idazteari/argitaratzeari.

II. Errepublikaren (1930) Garaiko Nobelagintza

Primo de Riveraren diktaduran lehortea sufritu genuen euskal letretan, haatik narratibak ez zuen horien mailarik lortu. Euskara eta literatura suspertu eta goratzeko poesiari eman zioten lehentasuna. Kirikiño (1866-1929) (humorezko artikuluak) XX. mendeko lehen hamarkadetan autorerik irakurrienetakoa izan zen. Hainbat aldizkarietakoa eta batik bat, Euzkadi egunkarirako artikulu labur arin eta biziak atondu zituen euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko asmoz, lan horietako bakar batzuekin "Abarrak" izeneko bilduma egin zuen.

Deskribapen motak

  • Objetiboak
  • Subjetiboak

Maila Morfosintaktikoa

  • Erlatibozko esaldiak (hauen bitartez deskribagaia identifikatu eta definitzen da)
  • Adjetiboak
  • Adberbioak (nola? galderari erantzuten diete) moduzkoak/konparaziokoak

Maila Lexiko-Semantikoan

  • Elipsia
  • Anafora
  • Metafora

Gramatika Liburuan (p.104-06)

  • IS (Izen Sintagma)
  • Izena: izen bereziak (Ane) izen arruntak (gizona) izen zenbakarriak, izen zenbakaitzak, neurgarriak, neurgaitzak, izen bizidunak eta izen bizigabeak, bakunak (etxe, liburu...) eratorriak (bersolari, dirutza) elkartuak (liburudenda, jatetxe...)
  • Izenordaina: pertsona izenordainak - arruntak (ni, hi) indartsuak (neu, heu...) izenordain zehaztugabeak - galdetzaileak (nor, zer...) galdetzaileetatik eratorriak (norbera, nor bere...) bihurkariak (bere burua, neure burua...) elkarkariak (elkar, bata bestea)
  • Determinatzailea: mugatzaileak (artikulua/erakusleak) zenbatzaileak (zehaztuak: kardinalak, ordinalak, zatikiak, ehunekoak..., zehaztugabeak, orokorrak)
  • Izenondoa: graduatzaile askeak eta atxikiak

Deskargatu

PDF Word HTML