Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Txillardegi: Euskara Batuaren Aita, Idazle eta Politikaria

Hizkuntza eta literatura2,83 KB

Txillardegi (Jose Luis Alvarez Enparantza)

Sarrera

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, Donostian jaio zen 1929ko irailaren 27an. Donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikari nabarmena izan zen.

Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan nabari da:

  • Hizkuntzalaritzan: Euskara Batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen.
  • Literaturan: Berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin.
  • Politikan: Ekin eta gero ETAren sorreran parte hartu zuen, bai eta Herri Batasunarenean ere.

Bizitza

Aitak fabrika txiki...

Jarraitu irakurtzen "Txillardegi: Euskara Batuaren Aita, Idazle eta Politikaria" »

Robert Lieden: Judu baten ezkutaldia Düsseldorf-en

Hizkuntza eta literatura2,44 KB

Düsseldorf, 1935: Nurenbergeko Legeen Itzala

Düsseldorf, Alemania Nazia, 1935. Aste bat pasa zen Nurenbergeko legeak ezarri zituztenetik, eta gauzak aldatzen hasiak ziren Alemanian. Nire eguneroko bizitza beste inoren bezalakoa zen: banku batean lan egiten nuen, familia baten aita nintzen… Bai, bizimodu arrunta zirudien. Hala ere, legeek ekarritako aldaketek nire familiaren eta gertukoen egoera okerrera eramango zutela ziur nengoen, eta, horregatik, zerbait pentsatu behar genuen gure bizitza arriskuan egon ez zedin. Nire izena Robert Lieden da, 43 urte ditut eta, nola ez, judua naiz.

Debekuak eta Arrisku Gero eta Handiagoa

Egunak igarotzen joan ziren, Düsseldorf gero eta okerrago bihurtuz. Juduek gauza asko debekatuta genituen, besteak beste:...

Jarraitu irakurtzen "Robert Lieden: Judu baten ezkutaldia Düsseldorf-en" »

Hiru Bertsolari Handi: Lazkao Txiki, Egaña eta Lujanbio

Hizkuntza eta literatura2,6 KB

Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Lazkao Txiki, Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa, Lazkaon jaio zen 1926an. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen, Zepai eta Uztapide, hain zuzen. Izugarri gustatu zitzaion eta, diotenez, orduantxe hasi zitzaion bertsozaletasuna pizten.

Ezkongabea zen, eta bakardade hori zuen bere minetako bat. 1993ko urtarrilean kantatu zuen bere azken bertsoa jende aurrean, bi idazleri eskainitako emanaldi batean. 1993ko apirilaren 3an hil zen Donostian, gaixotasun baten ondorioz.

Hil baino lehen, medikuari honakoa esan zion:

“Zuk lokartu egingo nauzu, bai, baina gero nork jarriko dit iratzargailua?”

Andoni Egaña

1961ean jaio zen Zarautzen. Gasteizen Euskal Filologia ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan,...

Jarraitu irakurtzen "Hiru Bertsolari Handi: Lazkao Txiki, Egaña eta Lujanbio" »

Euskara: Sinonimoak, Esamoldeak eta Ariketak

Hizkuntza eta literatura2,87 KB

Sinonimoak

  • Ama Pontekoa: Amabitxi
  • Eseki, Zintzilikatu: Eskegi
  • Iritzi, uste: Aburu
  • Ahaztu, Ahantzi: Atzendu
  • Irrintzi, Algara: Zantzo
  • Mendixka, gailur: Muino
  • Guraizeak, Artaziak: Aiztur
  • Beharbada, Apika: Agian
  • Haserretu: Muturtu
  • Bidali, helarazi: Igorri
  • Berritsu, berba-lapiko: Hitzontzi
  • Lurperatu, hilobiratu: Ehortzi
  • Krudel, anker: Gupidagabe
  • Ausart, izukaitz: Zangar
  • Uko egin: Arbuiatu
  • Akuilukada, zirikada: Eztenkada
  • Erran-merran, zeresan, autu-mautu: Esames
  • Laborari: Nekazari
  • Erantzi, Larrugorritu: Biluzi
  • Duda-muda: Zalantza

Esamoldeak

  • 1) Gogoko tokian aldaparik ez!: Gustura lana errazago egiten da.
  • 2) Haizea nora, zapiak hara!: Komeni zaigunaren arabera jokatzen dugunean.
  • 3) Zahar hitz, zuhur hitz!: Adineko pertsonen hitzek asko irakasten dute.
  • 4) Ez da beharra bezalako
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara: Sinonimoak, Esamoldeak eta Ariketak" »

XX. Mendeko Euskal Literaturaren Gakoak eta Garaiak

Hizkuntza eta literatura2,49 KB

Gai errepikariak

Literatura garaikidean behin eta berriz agertzen diren gaiak:

1. Gatazka existentziala

Gizakiaren bizitza zentzugabekeriaz eta absurdoaz definitzen da, gizakiaren bukaera heriotza eta ahanztura izango da, eta inork ezin du ezer egin horrela izan ez dadin.

2. Erlijiosoa

Hiru ikuspegi nagusi daude:

  • Ateismoa eta agnostizismoa: Jainkoa deuseztatzen dute, fedea arrazionalki ezin delako azaldu eta ulertu.
  • Jainkoa: Gizakiaren existentziari zentzua ematen dion bakarra da.
  • Kristianismo tragikoa: Arrazoia eta Jainkoarengan sinestearen beharra gizakiaren oinazeari kontsolamendua ematen diona baita.

3. Soziala

XX. mendea mende gatazkatsua izan zen, ikuspegi sozial eta politikotik: Gerra handiak, iraultzak, atsekabea.

4. Literarioa

Literaturari buruzko...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Euskal Literaturaren Gakoak eta Garaiak" »

Euskal Idazle Nagusiak: Galdera eta Erantzunak

Hizkuntza eta literatura7,92 KB

Itxaro Borda

  1. Zein aldizkariren sortzaile izan zen? a) Maiatz
  2. Zein da Itxaro Bordaren poema-liburu garrantzitsuena? Esan dakizun guztia.

    Orain poema liburua da. Garai ezberdinetan idatzitako poemez osatuta dago. Ordena kronologikoa da, aurretik atzera. Hiru atal ditu:

    • “Ahúzkiko Argi kantak”
    • “Deep Northern Way”
    • “Itsasoaren Bihotzeraino”

    Liburuak egindako bidaia islatzen du, baita barne-bidaia eta bere bakardadea ere.

  3. Zeintzuk dira bere lanen ezaugarri nagusiak?
    • Lehen atalean: Poemaren nitasuna abiapuntu gisa, errealitatearekiko konpromisoa, sistemaren aurkako joera eta hizkuntzarekiko kezka.
    • Bigarren atalean: Herrimina, heriotza, exilioa eta Euskal Herriko gatazka.
    • Hirugarren atalean: Atzera begira egindako bidaiak, barne-bidaiak, bakardadea.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle Nagusiak: Galdera eta Erantzunak" »

Lizardi eta Txomin Agirre: Euskal literaturaren bi zutabe

Hizkuntza eta literatura3,1 KB

Lizardi (Jose Maria Agirre)

Zarautzen jaio arren, Tolosan eman zituen bizitzako urterik gehienak. Gaztaroan erdi galduta zeukan euskara berreskuratu zuen. Bere garaiko euskaltzale saiatuenetako bat izan zen, propaganda eginez eta antolamendurako dohainak erakutsiz.

Hainbat aldizkarik eta egunkarik izan zuten lankide (kazetaria), bai euskaraz, bai erdaraz. Euskara eta euskal kulturaren inguruko gaiak landu zituen. Hizlari gisa ere ospe handia lortu zuen. 37 urte bete baino lehen hil zen.

Luma eta lan nagusiak

Luma dotorea zuen prosan, Itz-lauz edo Kazetari-lanak lanetan antzeman daitekeen bezala. Antzerkian ere egin zituen saioak, baina poesian lortu zituen emaitzarik onenak.

Bere lan nagusiak:

  • Bizi zela: Biotz-begietan (poema liburua).
  • Hil ondoren:
...
Jarraitu irakurtzen "Lizardi eta Txomin Agirre: Euskal literaturaren bi zutabe" »

Euskal Literatura Garaikidea: Atxaga eta Aresti

Hizkuntza eta literatura2,66 KB

Bernardo Atxaga (Joseba Irazu Garmendia)

Bernardo Atxaga, benetako izenez Joseba Irazu Garmendia, Ateasun (Gipuzkoa) jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Gaur egungo Euskal literaturako idazlerik ezagunenetakoa da.

Ikasketak eta hastapenak

Batxilergoa Donostian egin zuen, eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean. Garai hartan, Bilbon zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti; honek haren lanak argitara eramaten lagundu zion.

Hainbat lanbide izan zituen, besteak beste:

  • Euskarako irakaslea
  • Irratiko gidoilaria
  • Liburu saltzailea
  • Ekonomilaria, etab.

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, literaturari bete-betean ekitea aukeratu zuen.

Lanak eta arrakasta

Literaturaren mundura egindako lehen ekarria Valladolideko El Norte

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura Garaikidea: Atxaga eta Aresti" »

Larramendi, Kardaberaz eta Mendiburu: XVIII. Mendeko Euskal Idazleak

Hizkuntza eta literatura2,4 KB

Manuel Larramendi eta bere ondarea

Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín

Manuel Larramendiren lanik erraldoiena da, bi tomotan argitaratua. Hiztegian, gaztelaniazko hitza dator lehenik, euskarazko ordaina ondoren, eta latinezkoa azkenik. Batzuetan, euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean, neologismoak (hitz berriak) asmatzen ditu; dena, ordea, ez da asmatua.

Larramendik ez zuen euskaraz lan luzerik taxutu. Hala ere, beste lanetan utzi dizkigun euskarazko zatiek gure hizkuntzan ere idazle handia izan zitekeela frogatzen digute.

Larramendiren eragina

Andoaindarraren lan teorikoek uste izan den baino zabalkunde handiagoa izan zuten. Nabariki, Kardaberaz eta Mendiburu bere ordenakide batzuei eragin zien arren, Iparralderaino...

Jarraitu irakurtzen "Larramendi, Kardaberaz eta Mendiburu: XVIII. Mendeko Euskal Idazleak" »

Idazle Gipuzkoar Baten Bizitza eta Lanak: Obabakoak eta Militantzia

Hizkuntza eta literatura2,56 KB

Idazle Gipuzkoar Baten Ibilbidea

Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eratutako literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen, eta zenbait euskal idazle ezagutu zituen; haien artean, Gabriel Aresti, honek haren lehen lanak argitara ematen lagundu ziola.

Idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema-antologia argitaratu zuen. Taldea sakabanatu zela, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. Euskal Herrira itzuli eta, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako Obabakoak argitaratu zuen....

Jarraitu irakurtzen "Idazle Gipuzkoar Baten Bizitza eta Lanak: Obabakoak eta Militantzia" »