Gipuzkera eta Bizkaiera: Euskalkien Zertzelada Soziolinguistiko eta Gramatikalak

Hizkuntza eta literatura4,66 KB

Gipuzkera: Zertzelada Soziolinguistikoak

Prestigio handiko euskalkia da gipuzkera, Hegoaldean batez ere. Euskal literaturan, hasieran, lapurtera klasikoa bazen ere euskalki literario nagusia, gipuzkera izan zen azken mendeetan lan horretan aitzindari-lana eta -betekizuna hartu zuena, 1968tik honako euskara batua mamitu arte. Prestigio horren ondorioz, jaiotzaz beste euskalki bateko idazleak ere euskalki horretara jo ohi zuten. Azkuek (Euskaltzaindiko lehen burua izan zenak) gipuzkera osotua proposatu zuen XX. mendearen lehen partean batutzat. Proposamenak ez zuen aurrera egin. Gipuzkera ez dator bat probintziaren luze-zabalarekin. Gipuzkoako erdialde guztian eta Nafarroako mendebaldean hedatzen da; baina ez da hitz egiten Elgoibartik gorako Deba arroan (bizkaiera). Euskalki bera izanik ere, asko aldatzen da hizkera herri batetik bestera. Azpieuskalki eta aldakiez hitz egiten dute dialektologoek. Bai Bonapartek bere garaian, bai Zuazok gaur egun, hiru azpieuskalki adierazi izan dituzte: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa.

Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak

1. Bokalak: Aipagarriena, aditz laguntzailean dauden bokal-alternantziak dira: (EB) gara / (G) gera, zara / zera.

2. Kontsonanteak: Txistukarietan <s, z, x, ts, tz, tx> bizkaierak ere baduen fenomenoa gertatzen da. Gipuzkoako iparraldean hiztun askori zaila egiten zaie s/z eta ts/tz bikoteen soinuak bereiztea. /j/ fonemak ahosabaiko belar igurzkari balioa hartzen du gipuzkeraz (gaztelaniaren ebakera bera). Bustidura edo sabaikaritzea: joera handia dago. i bokalaren eraginez, horren ondorengo fonema sabaikaritu egiten da sarritan: ilibi > [ibili]; mingaina > [mingaña]; maisu > [maixu].

Ezaugarri Morfosintaktikoak

Euskara estandarra (euskara batua) baldin bada erreferentzia-puntua, gorabehera handirik ez dugu aurkituko gipuzkeraren eta haren arteko erkaketan.

Deklinabidea

Nor eta nork kasuak, bizkaierarekin gertatzen den legez, ez dira bereizten: Haurrak etorri dira menditik /-ak/. Haurrak ekarri dute berria /-ek/.

Aditza

  1. Aditz laguntzailean -e- bokalaren aldeko aukera du: det, zera, zerate, det, dek/den, degu.
  2. Bizkaierak bezala, aditzetako -en desinentzia -an da: ni(n)tzan, zan, nekian... Aditz bukaeretan bokal galtzea ere gertatzen da: zun (zuen), zitun (zituen).
  3. Hegoaldeko ohiturari jarraiki, aditzoinik ez du markatzen ahalerazko, subjuntibozko edo aginterazko adizkietan; aspektu burutua hartzen du osagai: etorri zaitez (G) / etor zaitez (EB).
  4. Aditzetako nork pertsona-morfema -zute formaz ageri da, ez -zue: dakizute, dezute...

Joskera

Galderetako al partikula. Gipuzkerak bere-berea du partikula horren erabilera BAI/EZ erako galderetan: Gaur etorriko al zera(te)? Ik ekarri al den?

Bizkaiera: Zertzelada Soziolinguistikoak

(Mendebaldeko euskalkia). Bizkaiera hain da ezberdina besteetatik, erdi-ekialdeko euskalkiena arteko diferentziak sarritan ohartezinak badira ere, bizkaieraren eta gipuzkeraren artean gertatzen diren isoglosa-sortek erraz ezartzen duten ezberdintasuna. Euskaltzaindiak emanak ditu bizkaieraren idatzizko ereduaren finkapenak eta baita euskalkien egitekoak eta eremuak zein diren argitu ere. Bizkaiera ez da Bizkaian bakarrik mintzatzen. Gipuzkoako partean, eta Araban, Aramoion zehazki, hitz egiten den euskalkia ere bizkaiera da. Bi azpieuskalki bereizten dira gaur egun, eta, goitik behera, Ispazter eta Durangotik zehar doan irudizko marra batek bereizten ditu: sartaldekoa eta sortaldekoa.

Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak

  1. Bokalak: i eta u-ren eraginez, horien hurrengo silabako a ixteko joera dago, eta askotan [e] entzutera ere irits daiteke.
  2. Kontsonanteak: Nahasi egiten dira. Txistukarien sailean <s, z, x, ts, tz, tx> hiztun askori zaila egiten zaie s/z eta ts/tz bikoteen soinuak bereiztea. /j/ fonemak, lokalismo batzuk gorabehera, bi ebakera ditu. Bustidura edo sabaikaritzea: oparoa egiten da, erdialdeko euskalkiak bezala.

Ezaugarri Morfosintaktikoak

Deklinabidea: Hegoaldeko euskalkia denez, gipuzkerari buruz esandako hainbat ezaugarri bereak ditu bizkaierak ere, hala nola nor eta nork kasuak pluralean ez bereiztea.

Deskargatu

PDF Word HTML