Euskal Nobelaren Sorrera eta Eleberri Modernoa
EUSKAL NOBELAREN SORRERA:
1.EUSKAL PIZKUNDEA edo Lehen Euskal Pizkundea euskal literaturak bizi izandako garai emankorraren izena da, Hirugarren Karlistalditik eta Espainiako Gerra Zibilera arte iraun zuen zehazki, 1876tik 1936 arte iraun zuen Hego Euskal Herrian. Mugimendua kulturaren arlokoa ez ezik politikoa izan zen, abertzaletasuna sortu zeneko giroan egonik. Europako beste prozesu antzekoekin batera gertatu zen, hala nola Katalunia eta Galiziakoekin. Bi herri horietako kulturgileekin batera, Galeusca ekimena abiatu zuten euskaldunek 1923an. Bi urte esanguratsu 1918 eta 1919 izan ziren, Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiarena. Bultzatzaileen artean, Antoine d´ Abbadie, Seber Altube, Sabin Arana, Resurrección Maria de Azkue, Arturo Campion , Andima Ibinagabeitia, Sorne Unzueta (eta Emakume Abertzale Batzako beste kide batzuk), Julio de Urquijo … 2. Eleberria, orokorrean, genero berantiarra baldin bada, gainerako generoekin konparatuz, euskal eleberriaren kasuan XIX. mendearen amaiera arte atzeratzen da. PERU ABARKA.Juan Antonio Mogelek 1802an idatzi ,baina 1881 arte ez zen argitaratu.Bizkaieraz idatzita. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin esan daiteke ohiko eleberri bat denik.Oso trama eskasa du; pertsonaiek ez dute istorio bat osatzen; eta leku eta denborak ez dute narrazioan garrantzirik. Elkarrizketa bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa bat dela esan daiteke. Sarrera (gaztelaniaz) Peru Abarka eta Maisu Juanen arteko sei elkarrizketa eta beste elkarrizketa (Mogel eta Añibarro) PIARRES ADAME, saratarraren zenbait historio Laphurdiko eskuaran. Narrazio laburra da. Jean Baptiste Elissamburu idazlearen prosa-lan bakarra. Ez da eleberri bat baina bai horren aintzindaria. Eleberri txikia, narrazio batzuk aurkezten ditu – Piarres Adame deituriko narratzaile batek kontatuak - Piarres Adamek Pello gaztearekin Olhetako jaietara egindako bidaian zehar jazotako gertakariek aberastua. Hasieran batean bosgarren ataleraino argitaratu zen, 1886an, Donibane Lohitzuneko La Nivelle aldizkari gorrian, eta geroago Le Reveil Basque-n, azkenik liburu gisa argitaratu zen Pauen 1888an. Aldizkarietan atalka argitaratzea ohitura zabal-zabala dugu XIX. mendearen bigarren erdialdean.
3.ATHEKA GAITZEKO OIHARTZUNAK . Eleberri bat da, Jean Baptiste d´Askonagerre donibandarrak 1870ean argitaratua. Izatez, jatorrizkoa frantsesez eman zuen argitara "Les échos du pas de Roland" izenburuarekin. Horrela hobeki salduko zelakoan, euskaratik frantsesera itzulia zela esan zuten editoreek, baina irakurleak jatorrizko testua argitaratzeko zain zeudenez, laguntza eskatu behar izan zuen euskal bertsioa ontzeko. Testuan oso nabaria da frantsesaren morrontza gehiegizkoa.
4. DOMINGO AGIRRE, 1864ko maiatzaren 4an jaio zen Ondarroan (Bizkaia) eta 1920ko urtarrilaren 14an zendu zen Zumaian (Gipuzkoa). Gasteizen filosofia eta teologia ikasi ondoren, bertako Apaiztegian 1888. urtean apaiztu zen. Zumaiako moja karmeldarren ikastetxean eman zuen apaiz bizitzaren parte gehiena. Garaiko euskal aldizkarietan esku hartu zuen: Euskal Erria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko-zale… Hainbat literatur molde landu zituen: eleberria, ipuina, elezaharrak, artikuluak, bidai kronikak, olerkiak, etab. Lan hauei guztiei esker Domingo Agirre euskal idazle klasikoa da gaur egun. Euskaltzain izan zen Akademiaren sorreratik bertatik (1918-19).
5. Auñemendiko Lorea (1898, Bilbo). Hau izan zen lehenengoa; VII. mendean giroturiko eleberri historiko erromantiko honetan gaia kristautasunaren sarrera Euskal Herrian da. Riktrudis gaztea du pertsonaia garrantzizkoena, San Amandok konbertitua; Osinbeltz euskaldun jentilarekin ezkondu beharrean, Adabaldo frantses kristauarekin ezkontzen da; gerra sortzen da euskaldunen eta frankoen artean, eta Riktrudis-ek Euskal Herritik alde egin beharra du. Osinbeltzek Adabaldo hiltzen du, baina Riktrudis-ek barkatzen dio eta kristau egiten du. Hasieran atalka argitaratzen hasi zen
6. Bere nobelek herritartasuna defendatu nahi dute, tradizioa, galtzear dauden ohituren defentsa egin nahi dute, zibilizazio modernoaren jazarpenaren aurrean. Gaia baserritar eta arrantzaleen ohiturak deskribatzea eta defendatzea da. Moralki, ideologikoki, linguistikoki eta geografikoki ongi definituak dauden bi munduen aurkezpena egiten du; alde batetik, euskal arrantzale eta baserritarren mundu idealizatuta, eta bestetik, hiri mundua, bertute moral eta aberrikoz gabea. Ez dago pertsonaien arteko gatazkarik (ez dute eboluzionatzen, beraz pertsonaia lauak bezala kalifika daitezke), eta narratzaile subjektibo orojakilea da. Gertatzen den guztia ezagutzen du, bai eta pertsonaien barruko pentsamendu eta sentimenduak ere. Narratzaileak garaiko euskaldunen herri hizkera islatzen du, Aranaren planteamendu garbizaletik urrunduz. 7.Kresala (1906, Durango). Lehenengo ohitura eleberria izan zen. Bertan, Arranondoko (Ondarroako transposizio literarioa, autorearen jaioterria) arrantzaleen bizitzaren ohiturak eta gorabeherak azaltzen ditu, bizkaieraz, errealismoz eta bizitasunez. Bizkaieraz idatzi zuen.
8.-Garoa (1912, Durango), hirugarrena izan zen (lehenik RIEV-en argitaratua, 1907); ohitura eleberri hau ere, baina nekazari giroan kokatua, idazle honen lanik ezagunena. Nobela honen jokalekua Oñatiko Uribarri auzoa da, “Zabaleta” baserria. Pertsonaiak: Joanes, etxeko jaun zaharra, Ana Joxepa, andrea; Malentxo; Patxiko sendatzailea; Peru Odolki… Gipuzkeraz idatzi zuen eleberri hau Agirrek.
9.Egunkarietan atalka. Horrela argitaratu ziren Piarres Adam Piarres Adame, Auñamendiko lorea, Garoa...
ELEBERRI MODERNOA:
1.Hirurogeigarren hamarkadan jaio zen eleberri modernoa Euskal Herrian Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutua nobelarekin. Nobela berriak aldaketa sakonak esperimentatzen hasi den gizarte batean jaiotzen da: Ekonomian Mendebalde osoan gorakada nabari da eta gizarte kontsumoaren lehen urratsak ageri dira. Politikan Espainian Frankismoaren diktadura ahultzen hasi da: oposizio politikoa agertzen da, langileen mugimendua berrantolatzen da, grebak , ETA jaio da … Euskal liburuak eta aldizkariak Euskal Herrian argitaratzen hasiko dira. Euskaltzaindia berriro lanean hasiko da.
2.Nobela berrituko duten idazleen ezaugarriak: Idazle gazteak dira. Unibertsitate ikasketak dituzte. Idazleok hirietan jaio eta/edo bizi dira oro har. Europako eleberrigintza ezagutzen dute eta berarekin bat egiteko asmo argia dute. Batzuk euskaldun berriak dira, hau da, ez zuten euskara ama-hizkuntza. Guztiek euskaraz idaztea erabaki pertsonal gisa hartzen dute, politikarekin, euskal kultura biziberritzearekin zerikusia duen erabakia.
TXILLARDEGI:
1.José Luis Alvarez Enparantza.Donostian jaioa 1929an, ingeniari ikasketak egin zituen Bilbon, eta Linguistikakoak Parisen. Euskaldunberria. Klandestinitatean mugimendu politikoetan partehartze zuzena izan zuen. Urte luzeetan erbestean eman ondoren Franco hildakoan Hego Euskal Herrira itzuli zen. Hizkuntzalaritzaz, euskara batuaz, edo politikaz haionbat liburu idatzi ditu.Euskal Herriko Unibertsitatean katedratiko emeritoa izan zen.
2. Leturiaren egunkari ezkutua(1957) Soldaduskan idatzi eta 27urte zituela argitaratu zuen. Nobelan ezezagun batek transkribaturiko egunkari baten berri ematen digu. Egunkari horren egilea da Leturia.Bertan, orrietara eramango du Mirenekin izandako maitasun harremana. Harreman hori, eleberrian agertzen diren harreman pertsonal guztiak bezalaxe, porrot egitera kondenatuta dago hasiera-hasieratik. Amaiera ezin dramatikoagoa da: Miren gaitz batek jota hiltzen da eta Leturiak bere buruaz beste egiten du. Euskal eleberrigintzako lehen heroi gatazkatsuaren aurrean gaude, Leturiak giza existentziaren zentzurik eza islatzen du bere egunkarian, eta gogoeta egite du existentzialismoaren gai nagusien inguruan: bakardadea, heriotza, hautatu beharra eta Jainkoaren existentzia.i
3. Peru Leartzako(1960) Peru izeneko gazte baten gorabeherak ikuspuntu existentzialista batez lantzen ditu, haren bizitzaren larrimina, asperdura eta fede gabezia nabarmenduz.Protagonistak gorroto duen lanpostua utzi arren, ez du zoriona aurkitzen, eta azkenean eroetxe batean sartzen dute . Elsa Scheelen(1968) Bruselan kokatua. Gizarte arazoek leku gehiago dute: marxismoleninismoa, Vietnameko gerra,M. Luther Kingenak eta, eztabaida erlijiosoa..
4. Beren nobelen berrikuntzak. 1.Lehen pertsonako narratzailea erabiltzen du (joera existentzialistarako oso egokia). 2. Protagonistak kezka , zalantza eta ezinegonez beterik daude. Ez dira sendoak, barne gatazkez beteta daude. 3.Euskara modernoa, garbizalekeriarik gabea. Jendeak erabiltzen zuen euskara, erdaratik zetozen hitzekin ere bai.
SAIZARBITORIA, RAMON:
1 (Donostia, 1944) Soziologo izan da. Horretaz gain, Lur eta Kriselu argitaletxeetako kidea izan zen, Ustela eta Oh Euzkadi! aldizkarien sortzaileetakoa. Poesia ,saiakera eta novela landu ditu.
2.Egunero hasten delako Bi plano ageri dira, batean abortatu nahi duen neska baten egoera larria dago, bestean trengeltoki batean dagoen gizon batean hizketaldi etengabea dago. Nobela honek ekarri zuen kontatzeko eran erabateko aldaketa euskal literaturara.
3.Ehun metro Nobela honek arazoak izan zituen zentsurarekin eta aldi berean autoreak lortu zuen arrakasta handiena ere izan zen. ETAkide baten bizitzako ibilitako azken ehun metroen inguruan honen eta ingurukoen bizitzako hainbat gertaera kontatzen dira literatur teknika berriak pilatuz.
4.Ene Jesus. Nobelan pertsona bat, zoroetxe bateko gela batean etengabe hitz egiten ari da bere bizitzaz, sentipenez, harremanez…
5. Narratzaile lekukoa eta protagonista (barne bakarrizketak, Ene Jesus nobelaren muina); Ikuspuntuen aniztasuna; diskurtso modu guztiak (estilo zuzena, zehar estilo eta zehar estilo librea) erabiltzea; planoen nahasketa; denbora jauziak eta elipsiak; erregistro aniztasuna; eta hizkuntzak nahastea.
6. Bihotz bi. Gerrako kronikak. Kandinskyren tradizioa. Martutene.
ATXAGA, BERNARDO:
1. Jose Irazu Garmendia. Gipuzkoako Asteasu herrian jaio zen 1951ean. Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua(EHUNn), geroago Bartzelonako unibertsitatean filosofia ikasketak egin zituen. Euskaltzain osoa. euskal literaturak inoiz izan duen idazlerik itzuliena eta sarituena: Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Narratibako Sari Nazionala (1989), ... ).
2.Genero guztiak landu ditu: poesia liburuak (Etiopia ,1978), eleberriak, antzezlanak, haur eta gazte literatura Bi letter jaso nituen denbora gutxian, Sugeak txoriari begiratzen dionean, Banbulo...)
3.Nobelak :lehen liburua Ziutateaz zuen izena, muturreko abangoardiako esperimentaziokoa . Geroago Bi anai (1985) idatzi zuen. Hor bi anaien arteko historia gogor eta sentibera kontatzen du.
4.Obabakoak(1988). 26 hizkuntzatara itzulita dago. Obra honek bihurtu zuen Atxaga nazioartean euskal idazle ezagunena. Liburua hogeita sei kontakizunek osatzen dute, Aazpimarratzekoa da beraien artean lotura gauzatzeko gaitasun eta trebezia. Obaba herri imajinarioak gaiak elkarlotu eta leku batasuna ematen die bertan agertzen diren mundu zabaleko literatur ondarearen oihartzunei eta Euskal Herriko tradizio literarioari. Teknika, estilo eta tonu ugariko liburua dugu.
5. Beste nobelak. Behi euskaldun baten memoriak Ildo imajinarioa mantenduz baina Euskal Herrian gerra ostean izandako egoera politikoa testuingurutzat hartzen du. Horren ondoan, narrazio errealistagoak idatziko ditu: Gizona bere bakardadean(1993) Thriller bat da. ETAko kide ohi baten, Carlosen, istorioa kontatzen zaigu. Beste komando kide batzuekin batera hotel bat du Carlosek Bartzelonatik gertu eta egun batean Euskal Herrian atentatu bat egin berria duten ETAko bi kide hoteleko okindegian ezkutatzea erabakitzen du. Carlosen jokabideak ondorio dramatikoak izango ditu lagun talde osoarentzat. Soinujolearen semea (2003).Iildo errealista albo batera utzi gabe, denbora eta leku aldaketek, pertsonaien ugaritasunak, giro aldaketak, nekazal mundu itxiarekin batera geografia kosmopolita bat irudikatzeak berebiziko aberastasuna ematen diote nobelari.