Euskara Niretzat: Identitate, Kultura eta Bizitza
Euskara Niretzat
Zer den euskara niretzat? Ba, niretzat, euskara identitatea da, kultura, edonon erabil daitekeen tresna, eta, batez ere, euskaldunon bizitzan aurkitzen den altxorrik preziatuena. Euskara ez da hizkuntza bat soilik, bizitzeko era bat baizik. Eta horrela izan zen nire amonarentzat ere, euskara izan baitzen txikitatik bere hizkuntza, nahiz eta denborarekin gauza batzuk aldatu. Horretaz gain, testu hau nire amonaren bizitza ezagutu eta berak erabilitako hizkuntzen bilakaera deskubritu nahi duen edozein pertsonarentzat dago idatzia.
Margarita Eizmendi Garaialde
Margarita Eizmendi Garaialde Ikaztegietan jaio zen 1919ko urriaren 16an. Bere lehen hizkuntza euskara izan zen, eta horrela hitz egiten zuen beti bere familiarekin. Beraz, A hiztuna dela esan dezakegu, transmisio naturala izan baitu, hau da, familiakoa. Bere herrian beti euskaraz hitz egiten zen, nahiz eta ofiziala ez izan. Garai hartan euskarak betetzen zituen funtzioak pertsona funtzioa eta familia funtzioa ziren, eta ez, ordea, herri funtzioa, administratiboki dena gazteleraz egin behar zelako.
Eskolan Hasi eta Elebitasuna
Nire amona eskolan 6 urterekin hasi zen Ikaztegietan bertan, eta nahiz eta familian euskaraz hitz egin, eskolan gazteleraz hitz egiten zen, lehen esan bezala, oraindik ez zelako ofiziala. Garrantzitsua da esatea ere garai hartan alde bakarreko elebitasuna zegoela, hau da, hizkuntza ofizialeko elebakarrak ez ziren elebiduntzen, bai, ordea, hizkuntza minorizatukoak. Gainera, euskara ez zenez funtzio nagusietan erabiltzen, hiztunek horretarako gaitasunik ez zutelako izango zela pentsatzen zuten.
Ikasketak eta Diskriminazioa
Ikasketak ere gazteleraz egin zituen, denbora hartan horrelakoak baitziren ikastola edo eskola guztiak, baina, hala eta guztiz ere, etxean euskaraz hitz egiten zuen bere familiarekin, bera euskalduna sentitzen baitzen. Izan ere, nahiz eta euskalduna sentitu, derrigorrezkoa zen gazteleraz jakitea, gehienak horrelakoak baitziren, eta diskriminazio legala ere nagusi zen orduan, euskarak ez zuelako inongo legitimaterik ez eta babesik ere. Margarita lanean hasi zenean, ordea, hizkuntza ez zen aldatu, baina ez berak nahi ez zuelako, oraindik legala ez zelako baizik. Nire amona, izan ere, irakaslea zen eta ikastola guztiak derrigortuta zeuden gazteleraz irakastera frankismoa zela eta.
Euskararen Garapena
Bestalde, esan beharra dago garai hartan euskarak Euskal Herria behar zuela bere garapen osoa lortu ahal izateko, hau da, hizkuntza eta herrialdea lotuta zeudela, eta gainera, biztanle guztien konfiantza nagusi zela orduan, ahal zuten guztia egiten baitzuten beraien hizkuntzak behar guztiei erantzun ahal izateko. Amaitzeko, nire amonaren ezkontza iritsita, gauzak ez ziren asko aldatu, gazteleraz hitz egiten baitzuen bere senarrarekin. Umeak edukitzean, ordea, hasieran euskaraz hitz egiten zuten baina Nafarroara bizitzera joan zirenean, berriro gaztelera nagusitu zen, hango eskolan horrela hitz egin behar izango zutelako umeek.
Ondorioa
Hau guztia jakinda, ikusi dezakegu Margaritaren hizkuntza euskara izan zela betidanik, baina leku askotan bizitzen egon zirenez, egoera aldatu ahala euskara gutxitzen joan zela etxean. Amaieran, ordea, Gipuzkoara etorri zirenean bizitzera, berreskuratzea lortu zuten, bere betiko hizkuntza mantentzeko indarra ez zuelako inoiz galdu.