Euskal Literatura Garaikidea: Atxaga eta Aresti
Bernardo Atxaga (Joseba Irazu Garmendia)
Bernardo Atxaga, benetako izenez Joseba Irazu Garmendia, Ateasun (Gipuzkoa) jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Gaur egungo Euskal literaturako idazlerik ezagunenetakoa da.
Ikasketak eta hastapenak
Batxilergoa Donostian egin zuen, eta Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean. Garai hartan, Bilbon zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti; honek haren lanak argitara eramaten lagundu zion.
Hainbat lanbide izan zituen, besteak beste:
- Euskarako irakaslea
- Irratiko gidoilaria
- Liburu saltzailea
- Ekonomilaria, etab.
Laurogeiko hamarkadaren hasieran, literaturari bete-betean ekitea aukeratu zuen.
Lanak eta arrakasta
Literaturaren mundura egindako lehen ekarria Valladolideko El Norte de Castilla egunkarira bidalitako ipuin bat izan zen. 1972an argitaratu zituen bere lehen poemak euskaraz. Bere lehen eleberria, Ziutateaz, 1976an argitaratu zen.
1978an Etiopia poema liburua argitaratu zen, Atxagaren poema liburuetako garrantzitsuena. Bertan, bere barne-munduari buruz hitz egiten du. Etiopia izan zen bere lehen olerki liburua, non etxeko hizkera basati eta aske bihurtzeko ahalegin berritzailea egin zuen. Hirugarren pertsonan idazten du, distantzia gordez eta ironia samurra erabiliz.
1988an Obabakoak liburuaren edizioak mundu hispaniko osoaren mirespena lortu zuen. Horri esker, Euskadi Saria eta Prix Millepages saria jaso zituen. Atxagak irakurleen ikuspena lortu zuen batez ere 1989tik aurrera.
Estiloa
Bere lanetan, irudien pilaketak ezaugarri nabarmenak dira. Horien bitartez, irakurleari errealitatearen konplexutasuna helarazi nahi dio.
Gabriel Aresti Segurola (1933-1975)
Bilbon jaio zen 1933an, eta Francoren errepresio urteak ezagutu zituen. Merkataritzako peritu-ikasketak egin eta gero, kontularitza lanetan jardun zuen Bilboko portuko zamaketa enpresetan.
Euskararekiko konpromisoa
12 urterekin ikasi zuen euskara. Horrela, 21 urterekin hasi zen idazten Euzko Gogoan. Bere ekarpen nagusia izan zen erakustea euskara gai zela goi mailako literatura egiteko. Poesia landu zuen gehien, eta sari ugari jaso zituen.
Lan garrantzitsuak
Bere lehen lan garrantzitsua Maldan behera izan zen, Euskera aldizkarian 1960an argitaratua. Bertan, gizakiaren bilakaera eta poesiarena bildu zituen.
Izaera
Askok pertsona zakartzat zuten arren, lagunkoia eta umore onekoa zen. Horrek eztabaida giroa sortu zuen, euskarak aurrera egiteko ezinbestekoa izan zena.