Robert Lieden: Judu baten ezkutaldia Düsseldorf-en

Hizkuntza eta literatura2,44 KB

Düsseldorf, 1935: Nurenbergeko Legeen Itzala

Düsseldorf, Alemania Nazia, 1935. Aste bat pasa zen Nurenbergeko legeak ezarri zituztenetik, eta gauzak aldatzen hasiak ziren Alemanian. Nire eguneroko bizitza beste inoren bezalakoa zen: banku batean lan egiten nuen, familia baten aita nintzen… Bai, bizimodu arrunta zirudien. Hala ere, legeek ekarritako aldaketek nire familiaren eta gertukoen egoera okerrera eramango zutela ziur nengoen, eta, horregatik, zerbait pentsatu behar genuen gure bizitza arriskuan egon ez zedin. Nire izena Robert Lieden da, 43 urte ditut eta, nola ez, judua naiz.

Debekuak eta Arrisku Gero eta Handiagoa

Egunak igarotzen joan ziren, Düsseldorf gero eta okerrago bihurtuz. Juduek gauza asko debekatuta genituen, besteak beste:

  • Tranbian ibiltzea.
  • Bankuetan esertzea.
  • Denda batzuetan erostea.

Berlinen juduak atxilotzen hasiak ziren, eta irratian esaten zutenaren arabera, bizpahiru aste falta ziren Nazi zikin horiek nire hiritik (Düsseldorf) bereak eta bi egiten hasteko. Seguru nengoen juduok horrela tratatzeko arrazoirik ez zutela, baina, ezinezkoa dirudien arren, gure etnia osoarekin bukatuko zuten inork hau eten ez balu.

Ezkutalekua: Eskolako Jantokia

GESTAPOkoak Düsseldorfen etxez etxe begiratzen hasi ziren, eta ez genekien zer egin. Baina, bat-batean, ideia oso on bat bururatu zitzaion nire emazteari: gure etxetik oso gertu zegoen kristau-eskola batean ezkutatzea, bertan polizia ez baitzen sartuko. Hala ere, bizitza salbatzeko ez zen %100ean fidagarria. Hortaz, etxean geneukan oinarrizkoena hartu genuen, eta eskolara abiatu ginen, ezkutaleku bat aurkitzeko asmotan:

  • Jakiak
  • Arropa
  • Higienerako produktuak

Hamar Urteko Ezkutaldia eta Askatasuna

Eta horrela izan zen, Jainkoak munduan jarraitzeko aukera eman zigun. Eskolako jantokian ezkutatu ginen, beste bi familiekin batera. Bertan 10 urte oso gogor bizi izan genituen. Gure zailtasun nagusiak hauek izan ziren:

  • Nire emaztea hil zen.
  • Beldurra genion egoera horretan bizitzeari.

Baina zortea izan genuen, auzoko kide batek astero beharrezkoa genuena ekartzen zigulako, eta horrek bizitzen jarraitzen lagundu zigun. Azkenean, 1945. urteko udaberrian Alemania Nazia guztiz desagertu zen, eta juduak libre gelditu ginen. Hala ere, zoriontasuna ez da osoa; 10 urte horietan bizi izandakoa ez baitugu inoiz ahaztuko.

Deskargatu

PDF Word HTML