XX. Mendeko Euskal Literaturaren Gakoak eta Garaiak

Hizkuntza eta literatura2,49 KB

Gai errepikariak

Literatura garaikidean behin eta berriz agertzen diren gaiak:

1. Gatazka existentziala

Gizakiaren bizitza zentzugabekeriaz eta absurdoaz definitzen da, gizakiaren bukaera heriotza eta ahanztura izango da, eta inork ezin du ezer egin horrela izan ez dadin.

2. Erlijiosoa

Hiru ikuspegi nagusi daude:

  • Ateismoa eta agnostizismoa: Jainkoa deuseztatzen dute, fedea arrazionalki ezin delako azaldu eta ulertu.
  • Jainkoa: Gizakiaren existentziari zentzua ematen dion bakarra da.
  • Kristianismo tragikoa: Arrazoia eta Jainkoarengan sinestearen beharra gizakiaren oinazeari kontsolamendua ematen diona baita.

3. Soziala

XX. mendea mende gatazkatsua izan zen, ikuspegi sozial eta politikotik: Gerra handiak, iraultzak, atsekabea.

4. Literarioa

Literaturari buruzko hausnarketa XIX. mendean hasten da, eta mende honetan gustuko ez duten errealitate batetik ihes egiteko bide gisa eskaintzen da. Beste batzuek joko baten moduan hartuko dute, horrela literatura ofizialak lortu duen seriotasunari garrantzia kendu nahi diote.

Garaiak eta joerak

Bi garai nagusi Bigarren Mundu Gerraren (BMG) inguruan:

BMG aurreko literatura

Berriztapen errealista (1914 arte)

Mende aldaketak eta egiaztapen arrazionalen desagerpenak garai honetako idazleak gizakiaren larritasuna adierazteko joera izatea eragiten du beraien lanetan. Teknika errealistetatik aldentzea ere dakar honek, sinbolistek jadanik hasitako bidea jarraituz.

Abangoardiak (1914 inguruan)

1914 inguruan berriztapena inposatzen da Europako letretan. Arteak izan dituen oinarriak apurtu nahi dituzte: errealitatearen ilusioa, sentimenduen isla eta eredu literarioekiko errespetua.

Politizazioa (1929-1945)

New Yorkeko Burtsaren porrotak, 1929an, hogeiko hamarkadan bizitako urte onen amaiera ekarri zuen.

BMG osteko literatura

Existentzialismoa

Bigarren Mundu Gerraren izugarrikeriak islatzen dira desengainatutako pertsonaiengan, esperantzarik gabeak eta izututa gizakiak gerra horretan egin duenagatik.

Literatura soziala

40ko hamarkadan, literatura gizartearen problematikaz arduratuko da, mundua ideologikoki polarizatuta baitago.

Esperimentazioa

Garapen ekonomikoak eta lortutako ongizateak eragiten du artista askok literaturaren erabilgarritasunaren balioa baztertzea eta balio formaletara dedikatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML