Euskal Idazle Nagusiak: Galdera eta Erantzunak

Hizkuntza eta literatura7,92 KB

Itxaro Borda

  1. Zein aldizkariren sortzaile izan zen? a) Maiatz
  2. Zein da Itxaro Bordaren poema-liburu garrantzitsuena? Esan dakizun guztia.

    Orain poema liburua da. Garai ezberdinetan idatzitako poemez osatuta dago. Ordena kronologikoa da, aurretik atzera. Hiru atal ditu:

    • “Ahúzkiko Argi kantak”
    • “Deep Northern Way”
    • “Itsasoaren Bihotzeraino”

    Liburuak egindako bidaia islatzen du, baita barne-bidaia eta bere bakardadea ere.

  3. Zeintzuk dira bere lanen ezaugarri nagusiak?
    • Lehen atalean: Poemaren nitasuna abiapuntu gisa, errealitatearekiko konpromisoa, sistemaren aurkako joera eta hizkuntzarekiko kezka.
    • Bigarren atalean: Herrimina, heriotza, exilioa eta Euskal Herriko gatazka.
    • Hirugarren atalean: Atzera begira egindako bidaiak, barne-bidaiak, bakardadea. Lekuek garrantzi handia dute eta sentimenduei lotuta dago.

Joseba Sarrionandia

  1. Zein idazle dago oraindik kartzelatik ihes egin zuenetik klandestinitatean? c) Joseba Sarrionandia
  2. Zein idazlek erabiltzen du “Horma” metafora bere olerkietan? b) Joseba Sarrionandia
  3. Zein gai jorratzen ditu Joseba Sarrionandiak bere olerkietan? a) Heriotza eta herrimina.
  4. Ken Zazpik abesturiko abesti bat olerki honetan oinarrituta dago: d) “Giltzak”
  5. Joseba Sarrionandiaren olerkigintza 3 etapatan bana daiteke. Aipa itzazu azken etapan lantzen dituen gaiak eta ezaugarriak.
    • Klandestinitatean eta erbestean idatzia.
    • Bizitzako esperientziak kontatzen ditu.
    • Gaiak: heriotza, Euskal Herriaren gatazkak, exilioa eta herrimina.
    • Olerki garrantzitsua: Geografia.

Jose Luis Otamendi

  1. Zein liburu idatzi zituen Jose Luis Otamendik?
    1. Erlojuen mekanika
    2. Egunsenti biluzia
  2. Zein izan zen Jose Luis Otamendik jorratutako gai nagusia? b) Maitasuna
  3. Zenbat ataletan banatuta dago Otamendiren ibilbidea? a) 3 ataletan
  4. Non jaio zen? b) Azpeitian
  5. Azaldu Jose Luis Otamendiren eta Susa aldizkariaren arteko lotura.

    Susa aldizkarian plazaratu zituen poema batzuk. Izen berdineko argitaletxea sortu zenean, bertako poema erreferentzia bihurtu zen.

Bernardo Atxaga

  1. Bernardo Atxagaren lehen poema lana zein izan zen? a) Etiopia
  2. Zein lanek eman zion Atxagari ospea? b) Obabakoak
  3. Bernardok bere lanetan _______ baztertzen zuen. a) Logikotasuna
  4. Etiopia lanean pertsonaiak _______ bilatzen du. c) Utopia
  5. Atxagaren pertsonaien ereduak _______ ziren. b) Kanpotarrak
  6. Bernardo Atxagaren olerkigintzatik zein ezaugarri ageri dira Etiopia lanean?
    • Surrealismoa
    • Irudien pilaketa
    • Logika baztertzea

Gabriel Aresti

  1. Noren eragina nabaritzen da Arestiren lehen poemetan? c) Mirande
  2. Zein genero literario landu zituen Gabrielek? d) Aurreko guztiak
  3. Arestiren lanik garrantzitsuenak? a) Harri eta Herri, Maldan behera
  4. Zein da Arestik jorratutako gai nagusia? c) Iraultza soziala
  5. Harri eta Herriren sinbolismoaren esanahia? a) Herriaren indarra
  6. Zein da “Nire aitaren etxea” poemaren mezua?

    Frankismoaren garaian Euskal Herriak bizi zuen egoera kontatzen du, frankisten etengabeko erasoek euskal lurrak nola suntsitzen zituzten. Arestik olerki honen bitartez transmititu nahi digu nola zure aberria eta zure hizkuntza maitatuz eta haren defentsan gorputz eta arimaz ekinez, aberri hori ez den galduko, zutik iraungo baitu.

Xabier Lete

  1. Hurrengoetatik, zein izan zen Ez Dok Amairu taldea sortzearen arrazoia? a) Uneko erregimen frankistaren mehatxuen aurrean Euskal kulturaren alderdi desberdinak biltzea.
  2. Nork lagundu zion Xabier Letek musika-lanetan aritu zenean? c) Lourdes Iriondok, bere emazteak.
  3. Leteren lanetan erlijioren baten garrantzia aipatzekotan, zein izan daiteke? a) Kristautasuna.
  4. Hauetako zein ez da Xabier Leteren lanetan nabarmentzen? c) Saiakera.
  5. Zein izan zen Letek idatzi zuen lehenengo poema liburua? b) Egunetik egunera orduen gurpilean.
  6. “Urrats desbideratuak” izeneko lanari buruz dakizun guztia azaldu.

    Xabier Letek idatzitako poemategia da. Hizkera gogorra nabarmentzen da bertan. Pesimismoa eta desesperazioa dira gai nagusiak, Nietzsche-ren influentzia duelako (soluzioa ihes egitea). Alde egiteko nahia azaleratzen du, eta erlijioaren presentzia ere badu. Hau guztia gaixorik zegoelako suertatu zen. Poema hauek abesti bihurtu zituen.

Jon Mirande

  1. Non jaio zen Jon Mirande? c) Parisen
  2. Zer gai jorratu zituen? b) Erotismoa, pedofilia, abertzaletasuna
  3. Hurrengo olerkietatik, zein ez da Jon Miranderena? b) Maldan behera
  4. Zer estilo erabiltzen zuen? b) Ulertzeko zaila
  5. Zein iruditeria poetikoa zuen? d) Guztiak
  6. Zein zen Miranderen pentsamendua eta iruditeria poetikoa?
    • Schopenhauerren eragina izan zuen bere pentsamenduan.
    • Bere ustez, euskaldunaren jatorrizko izpiritua askea eta indartsua da.
    • Ideia nazional-sozialistak bereganatu zituen eta ez zuen inoiz bere arrazismoa ezkutatu.
    • Abertzale erradikala zen.

    Iruditeria poetikoa: ametsa, mina, nostalgia. Min hori iraganeko Gazteen Lurraren edo bere gaztaroaren mina, edo gizarteak galarazi digun berezko izate askea galdu izanaren mina zen.

Amaia Lasa

  1. Non ibili zen gobernuarekin hezkuntzan jarduten? b) Nikaraguan
  2. Zein ezaugarri garrantzitsu erabiltzen du bere obretan? a) Sentimenduak naturaltasunez adierazten ditu.
  3. Zein da bere obretako gai nagusia? c) Emakumea.
  4. Norekin idazten du “poema liburua”? d) Nebarekin.
  5. Naturari dagokionez, zein da gehien gustatzen zaion kontzeptua? b) Itsasoa, haizea, kalatxoria.
  6. Azaldu itzazu obretan erabilitako estiloa eta forma.
    • Lehen pertsonaren erabilera.
    • Idazkera jasoa, dotorea.
    • Erritmo arina eta bizia.
    • Formalismoaren erabilpena.

    Idazterakoan bere momentua noiz helduko den itxaroten ari izan den emakumea dirudi.

Jose Antonio Artze

  1. Norekin erlazionatzen dituzu kaligramak? a) Artze
  2. Norekin zeukan harremana Josanton Artzek? b) Mikel Laboa
  3. Zer talderen sortzailetakoa da Josanton Artze? c) Ez Dok Amairu taldea
  4. Zer garaitan hil zen Josanton Artze? c) Ez da hil, bizirik dago (Oharra: Galdera hau zaharkituta dago, baina jatorrizko erantzuna mantendu da.)
  5. Zer estilo identifikatzen duzu Josanton Artzerekin? a) Hots-jokoak
  6. Esan “Ez Dok Amairu” taldeari buruz dakizun guztia.

    Ez Dok Amairu taldea 1965 eta 1972 bitartean jardun zuen Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista bat izan zen. Abeslariz eta idazleez osatua zegoen nagusiki. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML