Idazle Gipuzkoar Baten Bizitza eta Lanak: Obabakoak eta Militantzia

Hizkuntza eta literatura2,56 KB

Idazle Gipuzkoar Baten Ibilbidea

Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eratutako literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen, eta zenbait euskal idazle ezagutu zituen; haien artean, Gabriel Aresti, honek haren lehen lanak argitara ematen lagundu ziola.

Idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema-antologia argitaratu zuen. Taldea sakabanatu zela, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. Euskal Herrira itzuli eta, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako Obabakoak argitaratu zuen. 1995etik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi da.

Sariak eta Itzulpenak

Hainbat hizkuntzatara itzuli dira idazle gipuzkoar honen lanak. 1989an Espainiako Narratiba Sari Nazionala erdietsi zuen Obabakoak liburuarekin, eta horrela, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea bihurtu zen.

Euskara Ikastea eta Militantzia Politikoa

Etxean entzun ez eta bere kabuz hasi zen euskara ikasten. Bilbon ingeniaritza ikasten ari zela, gazte mugimendu abertzale zenbaitetan esku hartu eta presondegia ezagutu zuen lehenengoz.

Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrerari antzua iritziz, beste ikasle batzuekin batera Ekin taldea sortu zuen, zeina gerora ETA bihurtuko baitzen 1958an. Urte bat lehenago, Leturiaren egunkari ezkutua izeneko eleberri existentzialistarekin euskal literatura modernitate literarioaren bidean jarri zuen.

Engaiamendu Politikoa eta Euskaltzaindia

Militantziak berriro atxilotua izatera eramango du, eta erbesteko bidea hartu zuen. Izan dadila Iparraldean, Parisen edo Brusselan, idazketa eta engaiamendu politikoa uztartuz jarraituko du.

  • Beste zeregin askoren artean, Euskaltzaindiarekin kolaboratuko du Euskara Batuaren eratze prozesuan, prozesu honen eragile nagusienetakoa delarik.
  • ETA utzi zuen.
  • 1977an, behin Hegoaldera itzulita, politikagintzan murgildu eta ESB alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.
  • Urte batzuk beranduago Herri Batasunaren senadore izatera iritsi zen.

Bere aukera politikoek oztopatu bide diote behin baino gehiagotan Euskaltzain oso izendatua izatea, eta azkenean bere hautagaitza proposatua izan zitzaionean berak uko egin zion izendapenari.

Obra aipagarria

Putzu

Deskargatu

PDF Word HTML