Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Frantziako II. Inperioa eta Alemaniako II. Reicha

Historia2,2 KB

Frantzia: II. Inperiotik III. Errepublikara

Bigarren Inperioa (1852-1870)

Luis Napoleon Bonapartek, Napoleon Handiaren ilobak, Frantziako Errepublikako presidente izatea lortu zuen. Gobernua oso autoritario bihurtu zen berehala. Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen, plebiszitu batekin; konstituzio horrek erabateko botereak ematen zizkion. Hala, Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen eta bere burua Napoleon III.a izendatu zuen. Aldi horretan bi etapa bereizten dira:

  • Inperio autoritarioa: Prentsaren zentsura eta bilera publikoen kontrola ezarri ziren. Eliza katolikoa bere alde egotea lortu zuen, eta ordena eta agintea defendatu zituzten. Gobernatzeko modu horri bonapartismo deritzo.
  • Inperio liberala: Oposizioa antolatu egin zen eta langileen mugimendua
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako II. Inperioa eta Alemaniako II. Reicha" »

1876ko Konstituzioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Historia10,57 KB

1876ko Konstituzioa: Analisia eta Garrantzia

Testu honek 1876ko Konstituzioaren ezaugarriak eta testuingurua aztertzen ditu, Berrezarkuntzaren hasieran Espainiako sistema politiko berriari izaera emateko idatzitako dokumentu garrantzitsu bat izanik.

Sailkapena

  • Testu historikoa da, hainbat artikulu agertzen direlako.
  • Testu juridikoa da, betebeharreko konstituzio bat aurkezten delako.
  • Publikoa da, herritar guztientzako interesekoa den informazioa daukalako.

Egileak Gorteak dira, non kontserbadoreak ziren gehiengoak, hauteskundeak manipulatu baitzituzten haiek irabazteko. Testuaren kokapena Berrezarkuntzaren hasieran da. Sistema politiko berriari izaera emateko idatzi zuten konstituzio hau, lehen zegoena ezkertiarragoa zelako.

Analisia

Testuan 1876ko...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera" »

Parisko Ituna eta Errusiako Iraultza: Azterketa Sakona

Historia2,78 KB

Parisko Itunak (1919-1920)

Versaillesko Ituna

Alemaniarekin sinatu zen. Alemaniak Frantziari eman zizkion Alsazia eta Lorrena, eta Poloniari irteera bat eman zion Itsaso Baltikora. Horrela, Ekialdeko Prusia eta Alemania bananduta geratu ziren.

Gerrako ordain handiak

  • Koloniak ematea.
  • Armada mugatzea.
  • Abiazioa, artilleria eta gerrako ontzidia deuseztatzea.

Errusiak Brest-Litovskeko Itunean galdutako lurraldeen gainean Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Polonia eratu ziren. Alemaniak eta Austria-Hungariako Inperioak galdutako lurraldeak eskuratu zituen Poloniak.

IZEN GARRANTZITSUAK

  • Clemenceau (Frantziako presidentea)
  • Lloyd George (EB-ko lehen ministroa)
  • Vittorio Orlando (Italiako lehen ministroa)

ERRUSIAKO IRAULTZA

1917ko IRAULTZA

Hasteko arrazoiak

  • Lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Parisko Ituna eta Errusiako Iraultza: Azterketa Sakona" »

Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Testuingurua

Historia2,72 KB

Testuinguru Politikoa: Errestaurazioa eta Foruak

Politikoki, Espainiako Errestaurazioaren (1874-1923) lehen fasearen (1874-1902) bukaeran kokatu behar gara, Maria Kristinaren erregeordealdian (1885-1902), hain zuzen. 1876ko Konstituzio kontserbadorea zegoen indarrean, eta txandakatze-sistemaren arabera, Práxedes Mateo Sagasta zen gobernuburua (1892-1895) bigarren aldiz.

Testuinguru honetan, izugarrizko pisua zeukan 1876ko Foruen abolizioak sortutako egoerak:

  • Foru-diputazioak eta batzar nagusiak desagertu ziren.
  • Gaztedia soldaduzka egitera derrigortuta gelditu zen.
  • Kontzertu Ekonomikoak euskal oligarkiaren interesak eta nahiak baino ez zituen asetzen.

Testuinguru Sozio-ekonomikoa: Industrializazioa

Testuinguru sozio-ekonomikoari dagokionez, Bizkaiko

...
Jarraitu irakurtzen "Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Testuingurua" »

Sabino Arana, abertzaletasuna eta alderdi-mugimendua

Historia3,75 KB

Sabino Arana eta abertzaletasunaren oinarriak

Langileen mugimendua eta nazionalismoa

Langileen mugimendua eta nazionalismoa. Gizarte gaiari buruz Aranaren pentsamendua ikusmolde erlijiosoan oinarritzen zen. Kapitalismoa kritikatu zuen industrializazioagatik, langileen ustiapenagatik eta irabazi-goseagatik. Baina, bestalde, burgesiari zaintza-eginkizuna aitortzen zion. Harentzat sozialismoa euskaldunen aurkakoa zenez, eusko langileak etorkinetatik argi bereiztu nahi zituen (horregatik sortu zen SOV/ELA). Aranaren abertzaletasunaren alderdi aurrerakoienetako bat antiinperialismoa izan zen. Euskadik, nazioa zelako, Espainiako estatu zapaltzailearen menpekotasunetik askatzeko berezko eskubidea zuela uste zuen.

EAJren sorrera eta lehen egitasmoak

Sabino...

Jarraitu irakurtzen "Sabino Arana, abertzaletasuna eta alderdi-mugimendua" »

Lehen Internazionala: Langile Mugimenduaren Sorrera eta Krisia

Historia2,73 KB

Lehen Internazionala: Langile Mugimenduaren Sorrera

1850etik aurrera, nabarmen handitu zen langile-erakundeen eta pentsalari sozialisten kopurua. Estatua eta muga ororen gainetik, klase bereko kide izatearen kontzientzia bultzatuta, LNE (Langileen Nazioarteko Elkartea) sortu zen.

LNEren antolaketa eta printzipioak

LNE herrialdeka antolatu zen eta Kontseilu Nagusi bat izan zuen. Internazionalaren oinarrizko printzipioak hauek ziren:

  • Langileek emantzipatu beharra.
  • Botere politikoaz jabetzea, gizarte burgesa amaiarazteko.
  • Sozialismoa ezartzea.

Biltzarretan langileen mobilizazioak bultzatzeaz gain, aldarrikapen nagusiak zehaztu zituzten: lanaldia murriztea, haur-lana ezeztatzea, ekoizpen-bitartekoak sozializatzea eta greba tresna gisa erabiltzea.

Marx

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Internazionala: Langile Mugimenduaren Sorrera eta Krisia" »

Frantziako Iraultza: Asanblea Nazionala eta Konbentzioa

Historia2,97 KB

Asanblea Nazionala eta Iraultzaren Hasiera

1789an, Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen. Orain arte, estamentu bakoitzak eztabaidatu ondoren bere botoa ematen zuen, eta pribilegiadunek beti irabazten zuten bi boto zituztelako. Horregatik, Hirugarren Estatuko ordezkariek botoa bikoiztea eskatu zuten, eta erregeak onartu zuen.

Erakunde Matxinadatik Herri Matxinadara

Estamentu pribilegiadunek ez zuten Hirugarren Estatuarekin bildu nahi, eta erantzuteko, Hirugarren Estatuak Asanblea Nazionala aldarrikatu zuen bere burua, subiranotasunaren jabe eginez. Erabaki hori ekintza iraultzailea zenez, erregeak bertan behera utzi zituen erabaki guztiak eta batzar aretoa ixteko agindu zuen.

Nahiz eta aretoa itxita egon, Pilotaren Aretoan bildu ziren eta Konstituzio...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza: Asanblea Nazionala eta Konbentzioa" »

XIX. Mendeko Iraultzak eta Berrezarkuntza

Historia2,6 KB

Europa Berrezarkuntza Garaian

Napoleonen porrotaren ondorengo garaiari Berrezarkuntza esaten zaio.

Vienako Kongresua

Berrezarkuntza sistema Vienako Kongresuan diseinatu zuten. Mapa politiko berri bat diseinatu zuten.

Aliantza Santua

Napoleonen porrotaren ondoren sortutako erakunde bat zen. Bere helburua absolutismoa defendatzea zen.

Liberalismoa eta Nazionalismoa

Antzinako Erregimenera itzultzea ezinezkoa zen herrialde askotan. Herrialde horietan biztanleek borrokatu behar izan zuten Frantziaren okupazioari aurre egiteko eta subiranotasunari eta eskubideei buruzko ideiak jaso zituzten. Horregatik, ez zuten onartzen monarkia absolutuaren ideietara itzultzea. Iraultzak sortu ziren, eta borroka liberalak eta nazionalistak nagusitu ziren.

Iraultza Bolada

Prozesu...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Iraultzak eta Berrezarkuntza" »

1876ko Legea eta Euskal Kontzertu Ekonomikoen Sorrera

Historia2,87 KB

1876ko Legearen Azterketa eta Testuingurua

Espainiako Gorteek eta erregeak egindako legea denez, testu juridikoa eta publikoa dugu, eduki politiko, ekonomiko eta sozialarekin. Legea izatean, izaera juridikoa dauka. Gazeta de Madrid argitalpenean kaleratu zen 1876an; beraz, lehen mailako dokumentu publiko eta zuzena da.

Testuinguru Historikoa eta Helburua

Helburua liberal kontserbadoreak gobernuan zeuden sistema politiko berri bat martxan jartzea zen: Berrezarkuntza. Alfontso XII.a erregeak monarkia konstituzionalarekin jarraitzen du, 1876ko Konstituzioari jarraituz. Bigarren Karlistada (1873-1876) amaitzean, liberal garaileek euskal lurraldeak Espainiako estatuan kokatzeko euren proiektua inposatu zuten lege honen bidez.

Legearen Eduki Nagusiak

...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Legea eta Euskal Kontzertu Ekonomikoen Sorrera" »

1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Analisia eta Testuingurua

Historia2,96 KB

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855)

Sarrera

  • Testu mota: Lehen mailako testu publikoa eta politiko-ekonomikoa (Legea).
  • Egilea: Francisco Luxán, Biurteko Progresistako (1854-1856) gobernu aurrerakoiko Sustapeneko ministroa. Gorteek onartua eta Erreginak onetsia.
  • Hartzailea: Publikoa, Gaceta de Madrid egunkariaren bidez jasoa.
  • Data: Aranjuezeko Errege Jauregian, 1855eko ekainaren 6an. Biurteko Progresistaren barnean (Hamarkada Moderatuaren ondoren, Vicalvarada gertatu eta gero, aurrerakoiak eta Espartero berriz boterean).
  • Helburua: Trenbide-sarearen eraikuntza arautzea eta bertako nahiz kanpoko inbertitzaileak erakartzea.

Analisi Didaktikoa

Legearen Egitura Nagusia

  • Lehen zatian, legearen sarrera eta Gorteen eta Erreginaren babesa duela eta betebeharrekoa
...
Jarraitu irakurtzen "1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Analisia eta Testuingurua" »