Lehen Internazionala: Langile Mugimenduaren Sorrera eta Krisia
Lehen Internazionala: Langile Mugimenduaren Sorrera
1850etik aurrera, nabarmen handitu zen langile-erakundeen eta pentsalari sozialisten kopurua. Estatua eta muga ororen gainetik, klase bereko kide izatearen kontzientzia bultzatuta, LNE (Langileen Nazioarteko Elkartea) sortu zen.
LNEren antolaketa eta printzipioak
LNE herrialdeka antolatu zen eta Kontseilu Nagusi bat izan zuen. Internazionalaren oinarrizko printzipioak hauek ziren:
- Langileek emantzipatu beharra.
- Botere politikoaz jabetzea, gizarte burgesa amaiarazteko.
- Sozialismoa ezartzea.
Biltzarretan langileen mobilizazioak bultzatzeaz gain, aldarrikapen nagusiak zehaztu zituzten: lanaldia murriztea, haur-lana ezeztatzea, ekoizpen-bitartekoak sozializatzea eta greba tresna gisa erabiltzea.
Marx eta Bakuninen arteko desadostasunak
Internazionalaren barruan desadostasunak piztu ziren Marx eta Bakuninen artean. Bakuninek LNEren erabakiak tankera marxistakoak izatea leporatu zion; izan ere, Bakunin estatua eta botere politikoa bereganatzearen aurkakoa zen, hura deuseztatu eta agintaritza politiko ororen kontra agertu baitzen.
- Marx: Industrializazioaren aldekoa.
- Bakunin: Nekazaritzaren garrantzia azpimarratzen zuen.
Internazionalaren gainbehera eta ondorengoak
Frantzia eta Prusiaren arteko gatazkaren ondorioz, Parisko Komunak porrot egin zuen, Bakuninek iraultza antolatu gabea egin zuelako. Lehen Internazionala desegin ondoren, anarkistek Internazional autoritarioa sortu zuten.
Anarkokomunismoa eta Anarkosindikalismoa
Anarkokomunismoa: Antolaketa mota ororen kontrakoa zen, eta talde txikiek gizarte burgesaren aurka ekintza bortitzak egitearen aldekoa. Propaganda bidez, Estatuaren, Elizaren eta kapitalisten ikurren aurkako bortizkeria erabili zuten kontzientzia pizteko.
Anarkosindikalismoa: Langile-sindikatuetan oinarrituriko erakundea zen. Kapitalismoa desagerrarazi eta klaserik gabeko gizarte bat sortzea zuen helburu, non jabetza langile-elkargoen esku egongo zen. Oinarriak: apolitismoa, langileen zuzeneko ekintza eta greba orokorra.
Sozialismoaren bilakaera
Langileriak politikan parte hartu eta indar politiko burgesekin lankidetzan aritzeak gizarte-erreformak eragin zituen. Horren ondorioz, sektore bat erreformen eta parlamentuko bidearen alde agertu zen sozialismora ailegatzeko.
Beste sektore batek, ordea, iraultza sozialismorako bide bakarra zela zioen, eta iraultza horrek mundu mailakoa izan behar zuela (Lenin). Era berean, kolonialismoaren aurkako sektore bat ere sortu zen, esplotazio koloniala salatzeko.