Frantziako Iraultza: Asanblea Nazionala eta Konbentzioa

Historia2,97 KB

Asanblea Nazionala eta Iraultzaren Hasiera

1789an, Estatu Orokorrak bildu ziren Versaillesen. Orain arte, estamentu bakoitzak eztabaidatu ondoren bere botoa ematen zuen, eta pribilegiadunek beti irabazten zuten bi boto zituztelako. Horregatik, Hirugarren Estatuko ordezkariek botoa bikoiztea eskatu zuten, eta erregeak onartu zuen.

Erakunde Matxinadatik Herri Matxinadara

Estamentu pribilegiadunek ez zuten Hirugarren Estatuarekin bildu nahi, eta erantzuteko, Hirugarren Estatuak Asanblea Nazionala aldarrikatu zuen bere burua, subiranotasunaren jabe eginez. Erabaki hori ekintza iraultzailea zenez, erregeak bertan behera utzi zituen erabaki guztiak eta batzar aretoa ixteko agindu zuen.

Nahiz eta aretoa itxita egon, Pilotaren Aretoan bildu ziren eta Konstituzio bat egin arte ez disolbatzeko zina egin zuten (Pilotaren Zina).

Erregeak tropak bildu eta Necker ministroa kargutik kendu zuen. Herriaren erantzuna Bastillako kartzelari erasotzea izan zen. Erregeak kargua itzuli zion Neckerri eta Asanblea Konstituziogilearen erabakiak onartu zituen.

Asanblea Konstituziogilearen Lana (1789-1791)

  • Sistema feudala abolitzeko dekretua.
  • Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena (Eskubideen Deklarazioa).
  • Kleroaren Konstituzio Zibila.
  • 1791ko Konstituzioa, subiranotasun nazionala ezarri zuena.

Asanblea Legegilea (1791-1792)

Erregea ihes egiten saiatu zen, baina atxilotu egin zuten (Varennes). Monarkiaren aurkako sentimendua piztu zen. Konstituzioa egin ondoren, Asanblea Nazional Konstituziogilea disolbatu eta hauteskundeak egin ondoren Asanblea Legegilea ezarri zen. Austriari gerra deklaratu zion, eta sentimendu abertzalea berotu zen.

Konbentzioa (1792-1795)

Girondinoak Boterean (1792-1793)

Monarkia abolitu zuten eta Errepublika aldarrikatu zuten Konbentzioaren lehen bileran. Bilera horretan 3 talde nabarmen zeuden:

  • Girondinoak: Iraultzaile moderatuak.
  • Jakobinoak (Menditarrak): Errepublika demokratikoaren aldekoak.
  • Ordokia (La Plaine): Jabetza-eskubideak defendatzen zituzten.

Girondinoen eta jakobinoen arteko borroka politikoa nagusitu zen. Erregea epaitu zuten eta azkenean exekutatu egin zuten. Europako monarkiak Iraultzaren kontra aktiboki mobilizatu ziren, eta Frantziak gerra deklaratu zien Erresuma Batuari.

Menditarren Konbentzioa eta Izu Garaia (1793-1794)

Robespierrek, jakobinoen garaipena legitimatzeko, konstituzio iraultzaile erradikal berri bat egin zuen. Gizakiaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena sartu zuten, Herri subiranotasuna aldarrikatzen zuena. Gobernu berriak Izua ezarri zuen.

Robespierreren politika autoritarioaren aurkako mugimenduak sortu ziren; etsai guztiek bat egin zuten, eta Robespierre eta bere lagunak atxilotu eta gillotina bidez hil zituzten (Termidorreko Kolpea).

Deskargatu

PDF Word HTML