1876ko Legea eta Euskal Kontzertu Ekonomikoen Sorrera
1876ko Legearen Azterketa eta Testuingurua
Espainiako Gorteek eta erregeak egindako legea denez, testu juridikoa eta publikoa dugu, eduki politiko, ekonomiko eta sozialarekin. Legea izatean, izaera juridikoa dauka. Gazeta de Madrid argitalpenean kaleratu zen 1876an; beraz, lehen mailako dokumentu publiko eta zuzena da.
Testuinguru Historikoa eta Helburua
Helburua liberal kontserbadoreak gobernuan zeuden sistema politiko berri bat martxan jartzea zen: Berrezarkuntza. Alfontso XII.a erregeak monarkia konstituzionalarekin jarraitzen du, 1876ko Konstituzioari jarraituz. Bigarren Karlistada (1873-1876) amaitzean, liberal garaileek euskal lurraldeak Espainiako estatuan kokatzeko euren proiektua inposatu zuten lege honen bidez.
Legearen Eduki Nagusiak eta Aldaketak
Legea Espainiako estatuaren eta euskal lurraldeen arteko harremanak aldatzeko egiten da. Gerra amaituta, legearekin Espainiako gobernuak abagunea du euskal foruen aldaketa burutzeko. Ideia nagusiak honako hauek dira:
- Mendebaldeko euskal lurraldeak Espainiako gainerako probintzien mailara pasatzen dira.
- Mekanismo berri bat aplikatuz, foruen moldaketa prozesuaren atea zabaltzen da.
Euskaldunek Espainiako Konstituzioarekiko duten menpekotasuna azaltzen da, eskubideak eta betebeharrak zehaztuz. Horretan bi arlo nabarmentzen dira: derrigorrezko soldaduska eta zergak.
Foru Sistemaren Moldaketa Pausoak
Bestalde, foru sistemaren moldaketa prozesuaren hiru zatiak zehazten dira. Pausoak honako hauek dira:
- Euskal lurraldeen proposamena aurkeztea.
- Espainiako Gobernuak proposamena onartzea.
- Gorteek gobernuaren proiektu hori onartzea.
Ondorioak: Kontzertu Ekonomikoak eta Kupoa
Lege honekin, Espainiako liberal kontserbadoreek foru sistemaren azken eraldaketa burutzen dute. Foru sistema bertan behera geratzen da eta Espainiako estatu zentralista sendotzen da. Euskal liberalak ados jartzeko, foru sistematik jaiotako egitura berezia jartzen da martxan.
Ekonomia arloan, euskal lurraldeak bereziak izango dira aurrerantzean. 1877ko abenduaren 1ean, gobernuak aldeko diputazio probintzialak antolatzen ditu. Hauek egoera berria onartzean, 1878an, Kontzertu Ekonomikoak martxan jartzen dira (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan). Zergari dagokionez, hurrengo zortzi urteetan estatuari emateko diru kopuru osoa zehazten da probintziaka.
Lau kontzertu ekonomiko sortuz, lurralde bakoitzak bere kontzertua antolatzeko, zergak erabakitzeko eta biltzeko ahalmena izango du. Gainera, diru kopuru finko bat emango zaio Espainiako estatuari: kupoa. Azkenik, lurralde bakoitzak bere modura erabiliko zuen kontzertu ekonomikoa.