Sabino Arana, abertzaletasuna eta alderdi-mugimendua

Historia3,75 KB

Sabino Arana eta abertzaletasunaren oinarriak

Langileen mugimendua eta nazionalismoa

Langileen mugimendua eta nazionalismoa. Gizarte gaiari buruz Aranaren pentsamendua ikusmolde erlijiosoan oinarritzen zen. Kapitalismoa kritikatu zuen industrializazioagatik, langileen ustiapenagatik eta irabazi-goseagatik. Baina, bestalde, burgesiari zaintza-eginkizuna aitortzen zion. Harentzat sozialismoa euskaldunen aurkakoa zenez, eusko langileak etorkinetatik argi bereiztu nahi zituen (horregatik sortu zen SOV/ELA). Aranaren abertzaletasunaren alderdi aurrerakoienetako bat antiinperialismoa izan zen. Euskadik, nazioa zelako, Espainiako estatu zapaltzailearen menpekotasunetik askatzeko berezko eskubidea zuela uste zuen.

EAJren sorrera eta lehen egitasmoak

Sabino Aranaren tesiak hirietako sektoreetan sakon hedatu ziren, batez ere Bilbon. Bizkaitarra aldizkaria sortu zen 1893an; 1894an lehen elkarte abertzalea sortu zen, Euskeldun Batzokia. 1895ean EAJ/PNV eratu zen eta une hartan jarrera erabat independentistak zituen. Lehen etapan (1893–1898) Aranaren ideiak liberalismoaren, Espainiaren, sozialismoaren eta industrialismoaren aurka zeuden. 1898an Espainiaren porrotarekin (gerra ondorioz) Aranismoaren bigarren etapa hasi zen eta EAJra Sociedad Euskalerriako zenbait pertsona batu ziren.

Aranismoaren dualismoa eta "eboluzio espinolista"

Harrezkero EAJn Aranismo independentistaren eta Euskalerriakoen autonomismoaren dualismoa agertu zen, eta horrek alderdian gatazkak sortu zituen. 1902–1903an Sabino Aranak bere "eboluzio espanolista" deitutakoa egin zuen: Euskadiren independentziari uko egitea eta "Euskal Espainolisten Liga" eratzea proposatu zuen. Alderdi hori EAJren ordezkotzat ikus zitekeen. 1903an, Sabino Arana hil zenean, sabindar hutsak eta Sotaren Euskalerriakoak elkarrekin lehiatzen jarraitu zuten.

Antolakuntza, hedapena eta banaketa

Bi joerak mantendu egin ziren, eta horren bidez gizartean indar hartu eta EAJren barne-antolamendua indartu zen: lau probintzietarako eskualde-kontseiluak eta Kontsilu Nazionala eratu ziren, SOV sindikatua sortu zen, batzokiak ireki ziren, eta aldizkariak argitaratu ziren. Kontzertu ekonomikoa defendatu zuten, eta 1907an Bilbon lehen alkatea lortu zuten.

Lehen Mundu Gerrako egoerak abertzaletasuna herritarren artean arrakasta handienera igotzen lagundu zuen. 1917–1919 artean EAJk (orduan Comunión Nacionalista Vasca) hauteskundeetan arrakasta izan zuen eta Bizkaiko lehen indar politiko bilakatu zen. Baina 1919an Bizkaiko Aldundiakoek Prietoren PSOErekin ituna egin zuten, probintziako boteretik abertzaleak kentzeko.

  • Hauteskundeetako porrotek eta gerra ondorengo krisialdi ekonomikoek berriro barne-tirabirak azalarazi zituzten.
  • Azkenik, haustura gertatu zen: Comunión (moderatua) eta Aberri (EAJ erradikala).
  • Aberrizaleak independentista erradikalak izan ziren eta autonomia-estatuturik ez zuten onartzen.

Alderdi-mugimenduaren eredua garatu zuten. 1923an, Primo de Riveraren kolpe militarraren ondoren, Aberri egunkaria itxi zuten eta asko kartzelaratu zituzten. Bitartean, Comunión taldekoei, zentsurapean egon arren, beren egunkaria argitaratzen uzten jarraitu zioten. Hau guztia Euskal kulturaren pizkunde indartsu baten testuinguruan gertatu zen.

Errepublikaren garaia eta gerraren aurreko egoera

Primo de Rivera erori zenean, Donostiako Ituna (1930) eta Bergarako Batzarra izan ziren, eta abertzale gehienak berriro EAJ berrian bildu ziren. Hala ere, taldeek ez zuten adostasunik: batak Eusko Abertzale Ekintza sortu zuen; besteek independentista erradikalagoa mantendu zuten. Bi alderdi hauek ez ziren Errepublikan EAJren nagusitasuna gainditu.

Deskargatu

PDF Word HTML