1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Analisia eta Testuingurua

Historia2,96 KB

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855)

Sarrera

  • Testu mota: Lehen mailako testu publikoa eta politiko-ekonomikoa (Legea).
  • Egilea: Francisco Luxán, Biurteko Progresistako (1854-1856) gobernu aurrerakoiko Sustapeneko ministroa. Gorteek onartua eta Erreginak onetsia.
  • Hartzailea: Publikoa, Gaceta de Madrid egunkariaren bidez jasoa.
  • Data: Aranjuezeko Errege Jauregian, 1855eko ekainaren 6an. Biurteko Progresistaren barnean (Hamarkada Moderatuaren ondoren, Vicalvarada gertatu eta gero, aurrerakoiak eta Espartero berriz boterean).
  • Helburua: Trenbide-sarearen eraikuntza arautzea eta bertako nahiz kanpoko inbertitzaileak erakartzea.

Analisi Didaktikoa

Legearen Egitura Nagusia

  • Lehen zatian, legearen sarrera eta Gorteen eta Erreginaren babesa duela eta betebeharrekoa dela adierazten da.
  • 4-6. artikuluak: Trenbidearen eraikuntza Estatuaren ekimena dela eta enpresen emakida beharra azaltzen du. Ekimen pribatua ahula denez, Estatuak bultzatu behar du.
  • Hirugarren zatia (19-20. art.): Atzerriko inbertsioei emango zaizkien segurtasun bermeak eta laguntzak. Hau da, kapitalaren babesa eta trenbidea egiteko inportatutako makina eta lehengaien muga-zergak ezabatzea.
  • Azkenik (30. art.): Trenbideak izan behar dituen ezaugarriak, kasu honetan, zabalera.

Testuinguru Historikoa

Espainiako Egoera Ekonomikoa eta Politikoa

  • Espainiaren atzerapen ekonomikoa. Arazoak: nekazal ekonomia, burgesia ahula eta ekimen gutxikoa.
  • Progresistak boterean. Garapen ekonomikorako legediak: Madozen Desamortizazioa, Trenbideen Lege Orokorra, Espainiako finantza sistema berritzea.
  • Hamarkada Moderatuan egindako saiakerak: Bartzelona-Mataró, Madril-Aranjuez.
  • Trenbidearen zailtasunak eta ezaugarriak: lur menditsua, kapital falta, sare erradiala.
  • Estatuaren bultzada (Madozen dirua), baldintza erakargarriak eta eraikuntza azkarra.

Ondorioak

Legearen Eraginak

  • Kapital, teknologia eta lehengai atzerritarrekin eraikia. Barne-industriari bultzadarik ez.
  • Trenbide zati ugari eraiki ziren.
  • Europarekin isolatua (zabalera ezberdina zela eta).
  • Barne merkataritzaren garapena eta prezioen beherakada.

Balorazioa

Dokumentuaren Garrantzia

  • Dokumentuaren garrantzia: Trenbide kilometro ugari eraiki ziren. Lege aurrerakoi hauek Batasun Liberalaren hamarkadan izandako garapen ekonomikoaren oinarriak ezarri zituzten. 1866ko krisiak eragina izan zuen.
  • Erabilera eskasa: Benetako eskaria kontuan hartu gabe eraiki zen. Interes espekulatiboak nagusitu ziren.
  • Barne merkatua garatzen lagundu zuen, baina oraindik oso ahula zen. Periferia industrializatu zen (bi Espainia: periferia industriala eta barnealde nekazaria).

Deskargatu

PDF Word HTML