XIX. Mendeko Iraultzak eta Berrezarkuntza
Europa Berrezarkuntza Garaian
Napoleonen porrotaren ondorengo garaiari Berrezarkuntza esaten zaio.
Vienako Kongresua
Berrezarkuntza sistema Vienako Kongresuan diseinatu zuten. Mapa politiko berri bat diseinatu zuten.
Aliantza Santua
Napoleonen porrotaren ondoren sortutako erakunde bat zen. Bere helburua absolutismoa defendatzea zen.
Liberalismoa eta Nazionalismoa
Antzinako Erregimenera itzultzea ezinezkoa zen herrialde askotan. Herrialde horietan biztanleek borrokatu behar izan zuten Frantziaren okupazioari aurre egiteko eta subiranotasunari eta eskubideei buruzko ideiak jaso zituzten. Horregatik, ez zuten onartzen monarkia absolutuaren ideietara itzultzea. Iraultzak sortu ziren, eta borroka liberalak eta nazionalistak nagusitu ziren.
Iraultza Bolada
Prozesu iraultzaile horren ezaugarriak:
- Mugimendu horren arrazoiak antiabsolutismoa eta nazionalismoa ziren.
- Borrokatzeko modu berriak: elkarte sekretuak.
- Armadaren garrantzia.
- Iraultzen porrota.
1830eko Iraultzak eta Belgikaren Independentzia
Iraultza liberala izan zen, kutsu nazionalistarekin. Parisen hasi zen, krisi baten erdian. Luis Felipe Orleanskoaren aldekoak Borboien dinastiarekin bukatzeko presioa egiten ari ziren. Horrela hasi zen Luis Felipe Orleanskoaren erregealdia. Printzipio liberalak baztertu eta autoritarioago bihurtu zen.
Belgika eta Holanda Herbehereetako Erresuma osatzen zuten, baina desadostasun handiak zituzten.
1848ko Iraultza Demokratikoak eta Nazionalak
1848ko iraultzak arrazoi ekonomikoen, nazioarteko politikako arrazoien eta gizarte arrazoien ondorioz piztu ziren.
Iraultza Frantzian
Ekitaldi iraultzaile batzuk debekatu ondoren, barrikadak izan ziren eta Luis Felipe Orleanskoak kargua utzi behar izan zuen. Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta gobernu berriak neurri iraultzaileak hartu zituen:
- Gizonezkoen sufragio unibertsala.
- Esklabotza abolitu.
- Lantegi Nazionalak sortu.
- Greba eskubideak onartu.
Baina hauteskundeetan moderatuak irabazi zuten eta neurri batzuk kendu zituzten. Horregatik, matxinadak izan ziren. Luis Napoleon hautagaiak kargua lortu zuen. Jarrera autoritarioa izan zuen hasieratik, estatu kolpea eman zuen eta bere burua enperadore izendatu zuen. Botere osoa hartu zuen.
Beste Herrialdeak
Italian, Alemanian eta Austrian ere egon ziren iraultzak, baina emaitzak eskasak izan ziren.