Espainiako Trantsizio Politikoa: Autonomia eta Krisi Ekonomikoa

Historia2,11 KB

Trantsizio Politikoa: Konstituzioaren aurreko egoera

Estatuko lurraldeen etorkizuneko antolakuntza

Zentralismo frankistaren ondoren, autodeterminazio eta estatu federalaren eskaerak hasi ziren Kataluniako eta Euskal Herriko abertzale, sozialista eta komunisten aldetik. UCDkoek eta Suarezek ez zuten gaiaz hitz egin nahi Konstituzioa onartu arte; hala ere, Euskal Herrian eta Katalunian bizi zen aldarrikapen giroagatik ezin izan zuten atzeratu.

Beste aldetik, Euskal Herrian berezitasun bat bazegoen: nazionalismoaren sektore batek eta ETAk ez zuten erreformarik nahi, independentzia baizik. Gaia bideratzeko, Suarez harremanetan jarri zen erbestean ziren Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako gobernuko lehendakariekin:

  • Katalunia: Generalitatea berrezarri zen eta zuzentzera Tarradellas erbestetik itzuli zen.
  • Euskal Herria: Leizaolak ez zuen nahi izan Suarezekin negoziatzea eta 1977ko hauteskundeetatik sortutako Eusko Legebiltzarkideen Biltzarrarekin negoziatzeko adierazi zion. 1978an Euskal Kontseilu Nagusia osatu zen, autonomia aurreko erregimena onartuz Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat, Nafarroa kanpoan utzita.

Krisi ekonomikoa eta Moncloako Itunak

Petrolioaren prezio igoerarekin batera nazioarteko krisi ekonomikoa hasi zen; Espainia trantsizio politikoan harrapatu zuen eta 10 urteetan zehar luzatu zen. Europarekin alderatuz, espainiar egitura ekonomikoa atzeratua zen eta teknologikoki nahiz finantzieroki kanpo-interesen menpekoa zen.

Krisiaren ondorio nagusiak:

  • Langabezia eta inflazioaren etengabeko igoera.
  • Esportazioetatik eta turismotik zetozen dibisen murrizketa.
  • Kanpo-inbertsioen jaitsiera nabarmena.

Frankismoaren azken gobernuek eta trantsizioko lehenengoek ez zuten krisiari aurre egiteko gaitasunik erakutsi eta 1976an oraindik ez ziren ekonomia zuzentzeko inolako neurririk hartu. Moncloako Itunetan, sindikatu handien eginbeharra grebak eta mobilizazioak baretzea izan zen; horrela, lasaitasunean, Konstituzioa adostasun giro batean burutu ahal izan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML