Frankismoa Euskal Herrian: Historia eta Erresistentzia

Historia6,15 KB

1. Sarrera: Frankismoaren Ezaugarriak

Frankismoa kolpe oso gogorra izan zen: estatu totalitarista, Espainia bakarraren ideologia eta diktadura pertsonal baten gobernua ezarri ziren. Eskubideak erabat zapalduta geratu ziren:

  • Giza eskubideak: EZ
  • Eskubide politikoak: EZ

2. Gerraosteko eta Hasierako Urteak (1937-1959)

Egoera Ekonomikoa

1939an Gerra Zibila amaitu zen. Estatuaren ekonomia suntsituta zegoen eta ekoizpen ahalmena jaitsi egin zen, lehengai eta ekipo-ondasunen falta handia baitzegoen.

  • Autarkiari eutsi zitzaion: ekonomia autonomoa, itxia eta buruaskia sortu nahi izan zen.
  • Hasieran, horniketa arazoak egon ziren: errazionamendua eta uzta eskasak.
  • Soldata baxuek eta prezioen igoerak kontsumoa jaitsi eta ekonomia gelditu zuten.
  • Industria gutxi garatu zen, baina industria-ehunak kalte gutxi jasan zituen. Lantegiak, meategiak eta ontziolak egoera onean zeuden.
  • Autarkian estatuak esku hartu zuen. Sektore lehiakorrak ezin ziren sortu, eta Bizkaian zein Gipuzkoan industria hazteko aukera gutxi egon zen.
  • Lehenengo azpiegitura proiektu berriak martxan jarri ziren, adibidez, trenbidea.

Egoera Soziala

Gerraosteko lehenengo hamarkadan aberastasunaren banaketa oso desorekatua izan zen:

  • Burgesia handia: Etekinak lortu eta gizartea kontrolatzen zuten. Ez zegoen askatasunik, gizartea militarizatuta zegoen.
  • Populazio xumea: Miseria eta soldata txikiak jasan zituzten, prezioek gora egiten zuten bitartean.

Gizartea bi bloketan banatuta zegoen:

GaraileakGaraituak (Nazionalistak, Komunistak...)
  • Erregimenaren babesa
  • Kargu publikoak
  • Garaituen ondasunez jabetzea (egunkariak, etab.)
  • Zapalkuntza gogorra
  • Beldurraren zabalkundea
  • Errepresioa eta garbiketa (deportazioak, irakasleak baztertzea...)

Egoera Politiko-Kulturala

Euskal Gobernuaren erresistentziaren azken lekua Bilbo izan zen, 1937ko ekainaren 19ra arte. Santoñan, euskal gudarosteak errenditu egin ziren. Garaileek Terrorearen Legea ezarri zuten:

  • Bost egunetan 48 heriotza-zigor eta 45 betiko zigor ezarri ziren.
  • Euskal apaizen kontrako errepresioa: 16 elizgizon exekutatu eta asko kartzelaratu zituzten.
  • Euskal Autonomia Estatutua kendu zuten.
  • Euskal nortasunarekin lotura zuten ikurrak eta euskara debekatu zituzten.

Oposizioa Erbestean eta Barruan

  • Eusko Jaurlaritzak Parisen ordezkaritza zabaldu zuen.
  • 1945eko martxoaren 31n, euskal indarrek eta errepublikazaleek Baionako Ituna sinatu zuten.
  • Gerra Hotza piztean, Frankok aliatuekin harreman diplomatikoak lortu zituen, eta euskal oposizioa zapuztuta geratu zen.
  • "Ondorengotza Legea" berresteko erreferendumean abstentzioa deitu zen eta bi greba egin ziren.
  • Mendebaldeko potentzien laguntzarik gabe, Frankok egoera aprobetxatu eta errepresioa areagotu zuen.
  • Hurrengo urteak gogorrak izan ziren, baina langile mugimendua hasi zen indarberritzen estrategia berriekin.
  • Euskal elizaren barruan elkarte katolikoak sortu ziren.

3. Nazioarteko Onarpena eta Erregimenaren Finkapena (1959-1970)

Frankismoa nazioarteko onespena lortzen joan zen pixkanaka.

Egoera Ekonomikoa

  • 1957-1959: Autarkia agortu zen eta gobernu teknokrata ezarri zen, neoliberalismoari bide emanez.
  • 1959an Egonkortze Plana ezarri zen: soldatak izoztu ziren eta langabeziak gora egin zuen.
  • Honi esker, inflazioa gutxitu zen eta turismoaren zein emigrazioaren diru-sarrerekin balantzea orekatu zen.
  • Plan honek Espainiako industria bultzatu zuen, hazkunde ekonomiko handia eraginez (turismoa, etorkinak, atzerriko inbertsioak). Espainia Nazioarteko Moneta Funtsan onartu zuten.
  • Euskal Herrian, gerraosteko hornikuntza arazoen ondoren, 60ko hamarkadan Garapen Plana iritsi zen: Bizkaian eta Gipuzkoan Bigarren Industrializazioa garatu zen, eta Nafarroa zein Araba indarrez sartu ziren prozesuan.
  • Industria-sektore eraginkorren gakoak: lehia falta Espainiako merkatuan, eskulan merkea eta atzerriko inbertsioak.
  • Gipuzkoan kooperatibak agertu ziren: lehena Arrasaten 1956an. Sistema hau hedatu egin zen; langileak enpresen jabe ziren eta funtzionamendu demokratikoa zuten.
  • Nazioarteko krisi ekonomikoaren ondoren, Bizkaia industria-zentro izatetik zerbitzu-hiri izatera igarotzen hasi zen.

Egoera Soziala

Garapen ekonomikoak gizarte-aldaketa handiak ekarri zituen 60ko hamarkadan:

  • Hazkunde demografikoa (jaiotza-tasa eta immigrazioa igo ziren).
  • Herritarrak landa-eremuetatik hirietara joan ziren, 2. eta 3. sektoreen gorakadarekin.
  • Erdi mailako hiritarren eta kontsumo-gizartearen sorrerak pentsamolde irekiagoa ekarri zuen.

Oposizioa

60ko hamarkadan estatu barruko oposizioa indartu zen:

  • Langileak: Sindikatu klandestinoak sortu ziren. Batzuk sindikatu bertikalean infiltratu ziren eta denborarekin politizatu egin ziren, amnistia, askatasuna eta autodeterminazioaren alde borrokatuz.
  • Ikasleak: Unibertsitatean mugimendua hazi zen SEUren kontra.
  • Eliza Katolikoa: Euskal Herrian oposiziokoei laguntza ematen hasi zen.
  • Nazionalistak: EAJ eta EGIk eragin gutxi zuten hasieran. Txinako iraultzak eta India zein Afrikako askatasun mugimenduek nazionalismoa bultzatu zuten.
  • 50eko hamarkadan, unibertsitatean EKIN sortu zen, EAJ leunegia zelakoan. Helburua euskara eta independentzia ziren.
  • 1957an EAJrekin hautsi eta beranduago desegin zen, baina prozesu horretatik ETA sortu zen.
  • Nazioarteko mugimendu independentistek (Kuba, Txina) eragin handia izan zuten testuinguru honetan.

Deskargatu

PDF Word HTML