Francisco Franco eta Euskal Autonomia Estatutuak
Testu hau lehen mailakoa da, jatorrikozko testu bat delako. Testu hau izaerari dagokionez juridikoa da, dekretu bat delako, eta gaiari dagokionez politiko eta ekonomikoa dela ere esan dezakegu. Francisco Francok militar generalak 1937ko ekainaren 23an idatzi zuen Burgosen, altxatuen gobernuaren zentroa zena. Testu publikoa da Faxisten aldizkari ofizialean argitaratu zelako 1937ko ekainaren 24an eta nazio osoari zuzenduta dago. Testuinguru historikoa Gerra Zibila da, Frankok Gipuzkoa eta Bizkaia menperatu zituenean. Helburua Espainia osoari adieraztea Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak desagertu egingo zirela.
Analisiari dagokionez, testu hau Bizkaiari eta Gipuzkoari kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko agindua da. Euskal lurraldeek duten kontzertu ekonomikoa pribilegio nabarmena da, Aldundiei ematen den kudeaketa autonomiagatik alde batetik, eta bestetik, bertako herritarrek duten zerga presio apalagatik ere, Espainiako gainerako lurraldeekiko. (Estatuak emandako pribilegioak ahaztuta). Bizkaian eta Gipuzkoan armak hartu zituzten “Mugimendu Nazionalen” aurka egiteko, baina beste lurralde batzuetan (Nafarroan, Araban) Mugimendu Nazionala defendatu zuten. Hori dela eta, lurralde horietan kontzertu ekonomikoa mantendu zen. Bizkaian eta Gipuzkoan lehen esan dudanaren ondorioz, bukaera eman zitzaien kontzertu ekonomikoei eta aurrerantzean Espainiako gainerako lurraldeetan bezala ordainketak zenbait arlotan: zergak, errenta…
Euskal Autonomia Estatutuak
Testu hau lehen mailakakoa da, jatorrizko testua delako. Izaerari begira juridikoa da Autonomia bat delako eta gaiari dagokionez politikoa. Testua 1936ko urriaren 1ean idatzi zen. Autorea kolektiboa da, PNV eta sozialista batzuk idatzi zuten eta diputatuen kongresuak sendetsi zuten.
Espainiako Gortei eta euskaldun guztiei dago zuzenduta eta publikoa da testua “Gaceta eta Madrid” aldizkaria argitaratu zelako 1936ko urriaren 7an baita Euskal Herriko argitaritzaren aldizkarian ere urriaren 9an, onartu egin zenean Estatutua. Testu inguru historikoa II errepublika da, Gerra zibilaren hasieran Autonomia Estatutua nahi egin zutenean, Fronte popularraren garaipenaren ostean. Helburua EAE-ko estutua Madrilen onestea eta sendestea zen.
Analisiari dagokionez, lehenago egindako Estatutua prozedura baino askoz laburrago bat egin zen, hau lehenbailehen onesteko eta azkenean Autonomia Estatutua eman zituen Euskal Herriari; bertan artikulu batzuk aurkitzen ditugu horien artean hauek daude:
1. artikuluak dio, Arabak, Bizkayak eta Gipuzkoak eskualde autonomoa eratu zutela modu autonomoan gobernatzeko, Espainako Errepublikaren marko legalaren barnean eta Euskal Herria izena hartu zutelako; bertan Nafarroan, 1931-ko Estatutuan gertatu zen bezala, estatutua kanpoan geratu zen. Gainera, hizkuntzen koofizialtasuna ezarri zen, hau da, Euskera eta Gaztelania hizkuntza ofizialak ziren Euskal Herrian.