Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Estatutuak
1. Kokapena
Agiri honek euskal nazionalismoak sortu zuen lehen elkartearen estatutuak biltzen ditu; lehen mailako informazio-iturria da. Izaera zirkunstantziala eta politiko-ideologikoa du. Publikoa da, bertan hasierako euskal nazionalismoaren doktrina politikoaren oinarriak azaltzen direlako, Berrezarkuntzaren garaian. Helburua: pentsaera nazionalista eta elkartearen estatutuak publiko egitea.
Azterketa
Agiriak Euskeldun Batzokija izeneko elkarte nazionalistaren sorrera azaltzen du. Elkartea JEL leloaren jarraitzaileak elkartzeko tokia zen.
Gai nagusiak:
- A) Erlijioaren garrantzia.
- B) Bizkaia estatu independentea izango da.
- C) Estatua Elizaren menpe egongo da eta estatuaren legeak Jaungoikoaren menpe.
- D) Bizkaia, Euskal Herriko gainontzeko probintziekin batuko da.
2. Testuingurua
XIX. mendearen bukaeran, Berrezarkuntzan, 1885ean Alfontso XII.a hil eta bere emaztea, Maria Kristina, erregeorde izendatu zuten 1902ra arte. El Pardoko ituna sinatu zuen Canovas eta Sagastarekin, sistema canovista errespetatuko zuela adieraziz. Bi gobernuek txandakatze baketsua egiten zuten, hauteskunde-iruzurra eta jauntxokeria mantenduz. Sistemak beste indar politikoak kanpoan utzi zituen, baina sartzen joango dira.
3. Gerra Karlistaren liberalek irabazteak aukera eman zion Canovasi euskal foru-erregimena indargabetzeko eta zentralizazioa gauzatzeko. Foruen desagerpenak euskal gizartearen hainbat sektoretan jarrera aurkakoa eragin zuen, nazionalismoa sortzearen arrazoietako bat izanik. Beste bat, Bizkaiko industria-iraultza izan zen. Gerra Karlista bukatzean eta foruak abolitu ondoren, Bizkaiak aldi ekonomiko berria hasi zuen. Meategien ustiapena asko hazi eta burdinaren esportazioetatik lortutako kapitalak bertako burdin industria garatzeko erabili ziren.
Gizartearen aldaketa sakonak gertatu ziren: nekazari/abeltzain gizartea izatetik industriala eta modernoa izatera pasatu zen denbora laburrean. Gainera, immigrazioak eta langileen mugimenduaren hedapenak arriskuan jarri zituzten Euskal Herriko ezaugarriak: hizkuntza, ohiturak... Sabino Aranak aldaketa hauek erabili zituen bere doktrinan.
3. Interpretazioa: JEL
- Jaungoikoa: Katolizismoaren defentsa, hasierako nazionalismoaren pentsaera politikoaren ardatza. Etorkinak erlijiogabetzat jotzen zituen.
- Lagi-Zarra: Independentzia justifikatzeko, esaten zuen betidanik izan dela Euskal Herria independentea eta foruak independentziarekin identifikatzen zituen. Euskal purutasuna berreskuratu nahi zuen, euskaldun arrazako familiez osatutakoa eta euskaraz soilik mintzatuko dena.
- Jaungoikoa vs Lagi-Zarra: Eliza politikan ez sartzea.
- Jaungoikoa 1º: Jaungoikoaren menpekotasuna.
4. Konklusioa
Sabino Aranak garatutako proiektua adierazteko sortu zuen leloaren azalpena jasotzen du. Alderdia euskaraz zuzendu zuen. Hil eta gero, bere jarraitzaileek ideia abertzaleak zabaldu zituzten Euskal Herri osoan zehar.
XX. mendean zehar, euskal nazionalismoak jarrera moderatuagoa hartu zuen Ramon de la Sotaren eraginagatik. Hauteskundeetan emaitza onak lortu zituen eta demokrazian EAJ alderdi bozkatuena da. Sabino Aranaren irudiaz, bere aldekoek garaiko pentsamolde arrazista justifikatuko dute eta kontra daudenek xenofobotzat hartzen dute.