Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Sufragioa (1931)
Testuaren Aurkezpena: Clara Campoamorren Hitzaldia (1931-09-01)
Iruzkintzeko dugun testua 1931an idatzi zen, biurteko ezkertiarrean, hain zuzen ere, II Errepublikan. Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, garai hartan emandako hitzaldia baita. Horretaz aparte, formari dagokionez, zirkunstantziala dela esan daiteke eta eduki politikoa jorratzen da.
Argi eta garbi ikus dezakegu dokumentu honen egileak, hau da, Clara Campoamorrek, abokatu eta diputatu errepublikarra zenak, Espainiako herritarrentzako baina batez ere Gorte konstituziogileetako diputatuentzako emandako hitzaldia dela, hauek bere proposamenaren alde bozkatzeko helburuarekin.
Testuaren Azterketa
Lexikoaren Argipena
Azterketarekin hasteko, lexikoari erreparatuz, hainbat hitz argitzea komenigarria litzateke, testua hobeto ulertu ahal izateko:
- KONSTITUZIOA: Estatu bateko legedi gorena da. Kasu honetan 1931ko konstituzio demokratikoa da.
- ERREPUBLIKA: Subiranotasun nazionalean oinarritutako eta monarkarik gabeko sistema politikoa.
Ideia Nagusiak
Aztergai dugun testuan bestalde, hainbat ideia nabarmentzen dira:
Hasierako Eskakizunak
Hasieran, egileak eskaerak egiten ditu:
- Emakumea errespetatzeko eskatzen du, den bezalakoa izaten uzteko eta baita zuzenbidean parte hartzeko ere.
- Emakumea ez diskriminatzeko eskatzen du, printzipio Aristotelikoa baztertuz.
Konstituzioaren Balorazioa eta Sufragioa
Ondoren, 1931ko konstituzioa baloratzen du, esanez, ordura arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela. Hori gutxi balitz, bi mila urtetan egon diren monarkiak ez bezala, emakumearen sufragio eskubidea errepublika aldarrikatu eta segituan aitortu zela.
Jarraian dio, Espainia latindar herrialdeen artean eskubide hori onartzen lehena dela. Horrela, emakumeen ahotsa lehen aldiz entzungo dela kongresuan, eta harro dagoela Espainiak emakumearen sufragio eskubidea onartuko duelako, harro dagoela Espainiako hori defendatzen duelako.
Bukaeran, eskaera egiten die diputatuei lehenbailehen bozkatzeko eta horrela latindar herrialdeetan emakumeen sufragioa onartzen lehenak izango direla.
Balorazio Orokorra
Clara Campoamorren hitzaldi honen balorazioa egiterako orduan, esan beharra dago, nabarmentzeko testua litzatekeela; emakumeen berdintasuna defendatu eta beraz boto eskubidea aldarrikatu zuelako. Azkenean, urte horretan bertan konstituzio horren barruan onartuta gelditu zen emakumeen boto eskubidea. Horrela, hurrengo hauteskundeetan, 1933koetan, emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten Espainian.