Francoren azken urteak: politika eta ekonomia (1950-1975)

Historia2,46 KB

Nazioarteko testuingurua

Barne-politika

50eko hamarkadaren amaieran, garapen ekonomikoa bultzatzeko, Francoren gobernura tenokratak bildu ziren, erregimena berritzeko eta liberalizatzeko ahalegina eginez. Irekitzearen aldeko joerek barne politikan eragin zuten. Falangisten, katolikoen, militarren eta monarkikoen artean oreka mantentzen saiatu zen.

60ko hamarkadako lehen urteetan hezkuntzan irekitze batzuk jarri ziren martxan. J.R. Giménezek unibertsitatea modernizatu zuen, eta ondorioz, erbesteratutako intelektual batzuk itzuli ziren. Ikasle mugimendua sortu zen.

Francok orekari eusten saiatu zen lege hauen bitartez:

  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
  • Prentsaren Legea (1966)
  • Estatuaren Lege Organikoa (1967)

Ekonomia

50eko hamarkadatik, estatuaren parte-hartzetik liberalizazioa geroz eta handiagoa izan zen. Pausuak:

  • Atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak
  • Produktuen prezioan eta merkataritzan askatasuna
  • Kanpo merkataritzaren liberalizazioa

Neurri horiekin, industriak etekin handienak lortu zituen. Sistema autarkikoaren eraginkortasun eza agerian geratu zen, eta liberalizazio handiagoaren beharra sortu zen. Neurri berrien sortzaileak tenokratak eta Opus Dei-ri lotutako pertsonak izan ziren.

Ekonomia bultzatu eta berritzeko asmotan, 1959an “Egonkortze Plana” jarri zen martxan:

  • Peztaren debaluazioa
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu
  • Trabak murriztu eta kanpoko inbertsioetara ireki
  • Zerga sistema aldatu

Espainiak etorkizunean izango zuen garapenerako oinarria ipini zen. Bi faktorek lagundu zuten: turismoak eta emigrazioak.

Egonkortze eta Garapen Planak

Hasitako hazkunde prozesua osatzeko, Garapen Planak izenekoak bideratu ziren 1964-1975 bitartean. Helburuak ez ziren bete.

Garapen Ekonomikoa (1962-1975)

Garapen Planaren ondorioz eta nazioartean zegoen egoerak lagunduta, Espainiak ekonomiaren esparruan oparaldi bat izan zuen:

  • Atzerritarren inbertsioak
  • Nazioarteko egoera egokia
  • Atzerriko turisten gorakada
  • Emigrazioa

Krisi Ekonomikoa

60ko hamarkadaren amaieran herrialde garatua izatea lortu bazuen ere, hazkunde horren oinarriak ahulak ziren. Ondorioz, 1973an petrolioaren krisia lehertzean, Espainia izugarri larritu zen, Europako gainerako herrialdeen krisiaren ondorioak gehitu zitzaizkielako.

Deskargatu

PDF Word HTML