Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1936): Errepublikaren Gatazkak
Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1936)
Eskuineko alderdiek irabazi zituzten hauteskundeak, eta arrazoiak hauek izan ziren: sozialisten eta Azañaren koalizioa apurtuta zegoelako, anarkistak abstenitu zirelako eta emakumearen botoak eskuinari lagundu ziolako.
Erreformen Atzerakada
Erreformak atzera botatzea izan zen helburu nagusia. CEDAren eta Lerrouxen laguntzarekin gobernua osatu zen, eta honako neurriak hartu zituen:
- Erreforma guztiak zuzendu eta geldiarazi zituen.
- Sanjurjo eta beste kolpistak amnistiatu zituen.
- Ez zuen Euskal Estatutua onartu.
- Kataluniako lege aurrerazaleak errefusatu zituen.
Indar Politikoen Erradikalizazioa
Eskuineko politika Azañak egindako politikaren aurkako erreakzioa izan zen. Europan, bestalde, Alemanian Hitlerrek hartu zuen agintea eta Italian, Mussolinik.
Talde Faxistak
Talde faxistak sortzen hasi ziren: JONS eta Falange Española. Ezaugarri hauek zituzten: demokrazia errefusatzen zuten, marxismoaren oso kontrakoak ziren, eta kapitalismoaren eta sozialismoaren arteko hirugarren bide bat proposatu zuten, sindikatu bertikalen bidez.
Erregezaleak
Calvo Sotelo zuten buruzagi. Estatu indartsu eta autoritarioa bilatzen zuten.
CEDA
CEDAk indar handia zuen Gaztelan, Leonen, Nafarroan, besteak beste. Bere aurkakoak beldur ziren Alemania edo Austriaren antzeko erregimen bat ezarriko ote zuen. Sozialistek eta ezkerreko alderdiek, Gil Roblesek agintea hartzea errepublikari egindako traiziotzat joko zuketen.
Sozialistak
Sozialisten artean joera iraultzaileak hartu zuen indarra (Largo Caballerorena). Bere helburua anarkistekin eta komunistekin elkartzea zen. Eskuineko aurrerakada geldiarazi behar zen.
1934ko Urriko Iraultza
CEDAk gobernuan sartzea eskatu eta hiru ministro sartu ondoren, mugimendu iraultzaile bat sortu zen:
- Sindikatuek greba orokorra antolatu zuten. Baina sozialistak, komunistak eta anarkistak ez ziren ondo elkartu, Asturiasen izan ezik.
- Katalunian, Compànys presidenteak Estatutu Katalana aldarrikatu zuen.
Asturiasen, Guardia Zibilaren kuartelak eraso, armak hartu eta lantegiak hartu, "Armada Gorria" antolatu eta sozialismoa aldarrikatu zuten. Oviedo setiatu zuten. Gobernuak mugimendua zapaltzeko Afrikako moroak eta legionarioak ekarri zituen. Errepresioa oso gogorra izan zen.
Eskuina eta ezkerraren arteko desberdintasunak gero eta handiagoak ziren. Herria bi bloke antagonikotan banatu zen. Eskuina gehiago gogortu zen iraultza erreprimitu ondoren. Lerrouxen Alderdi Erradikalean ustelkeria kasu batzuk aurkitu zituzten, eta horrek hauteskunde berrietara eraman zuen egoera.