Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Frankoren Dekretua (1937)
Testu historiko-politiko baten aurrean gaude, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean (247. atala) argitaratu baitzen, 1937ko ekainaren 24an. Testuaren egilea Francisco Franco da eta hartzailea nazioa. Testuaren helburua, kontzertu ekonomikoak ezeztatzea da. Testua Burgosen berretsi zen 1937ko ekainaren 27an.
Testuaren Gaia eta Aurrekariak
Euskal Herriko lurraldeek pribilegioak zituzten, karga publikoak altxatzeko ahalegin gutxiago egin behar zituztelako. Mugimendu Nazionalaren aurka joan zirela eta sistema traizionatu zutela argudiatuz, Frankok dio amaitu egin behar dela kontzertu ekonomikoarekin, Espainiari kalte handia egin diolako. Amaitzeko, dio uztailaren 1etik aurrera antzinako sistema ekonomikoa indargabetuko dutela.
Foruen Abolizioa eta Kontzertuaren Ezarketa
Cánovas del Castillok euskal foruak abolitu zituen 1876ko uztailaren 21eko legearekin. Honekin, euskal probintziak gainerako probintziekiko parekatu ziren eta soldadutzaren eta zergen eskumenak galdu zituzten. Foru Aldundiak eta Batzar Orokorrak desagertu ziren, eta haien ordez, probintzia diputazioak ezarri ziren.
Hala ere, Cánovas eta foruzaleen arteko negoziaketei esker, Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen euskal probintzietan, zerga sistema berezi bat ezarriz:
- Probintzia bakoitzak zerga-kupo bat negoziatzen zuen Estatuarekin.
- Diputazioei autonomia handian ematen zitzaizkien biltzen eta kudeatzen zituzten zergak.
Gerra Zibilaren Ondorioak eta Errepresioa
1936ko urriaren 4an Euskal Herriko Estatutua onartu zen, egoera hau indartuz. Nazionalek estatu kolpea egin zutenean, Bizkaian eta Gipuzkoan Defentzarako Batzarrak sortu ziren. Estatutua onartu ondoren, Bizkaian burdina-gerrikoa martxan jarri zen defentsarako.
1937ko apirilean, nazionalek Kondor Legio alemanaren laguntzaz Durango eta Gernika fronteak hartu zituzten. Burdin-gerrikoaren aurkako erasoa egin zuten (Alejandro Goikoetxeak sortutako ingeniariek lagundu zieten) eta defentsa apurtu zuten.
Frankoren Dekretuaren Eragina
Ekainaren 19an Franco Bilbon sartu zen eta gerra zibila bukatu zen Euskadin. Frankoren errepresioa oso gogorra izan zen eta Kontzertu Ekonomikoak ezeztatu zituen Bizkaian eta Gipuzkoan zigor moduan.
Dekretu honekin Frankok Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak deuseztuta zituen. Neurri errepresibo eta zigortzaile gisa ikusi behar da; bi probintziak gainerako lurralde nazionalarekiko parekatu ziren eta diputazioek beren autonomia fiskala galtzen zuten.