Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen Gakoak

Historia11,58 KB

1812ko Cadizko Konstituzioa

Cadizko Konstituzioa estatu baten arauak eta oinarrizko legeak zehazten dituen idatzia da. Bertan, estatuko botere antolaketa eta banaketa, oinarrizko eskubide eta betebeharrak eta politikarako oinarrizko prozedura arautzen dira. Diferentzia ideologikoak zeuden arren eta gerra egoeran egon arren, erreforma garrantzitsuena konstituzioa idaztea izan zen. Espainiak lehendabiziko erregimen liberalaren oinarrizko printzipioak ezarri zituen: sufragioa zeharkakoa eta erroldakoa zen, subiranotasun nazionala eta botereen arteko banaketa zituen oinarri. Legearen aurrean herritar guztiak berdinak ziren, askatasunak bermatzen zituen eta katolizismoa atxiki zen erlijio bakar gisa. Gobernu-sistema gisa monarkia konstituzionala ezarri zen, Fernando VII.a izanik legezko errege bakarra. Cadizko Konstituzioa garaiko aurreratuenetakotzat jotzen da, indarrean oso denbora laburrean izan arren.

Berrezarkuntza Garaia (1875-1898)

Berrezarkuntza (1875-1898): Alfontso XII.aren garaian sistema liberala ezarri zen, baina ez zen demokratikoa. Bi alderdik bakarrik zuten gobernura iristeko aukera: 1) Kontserbadoreak (Cánovas del Castillo) eta 2) Aurrerakoiak (Sagasta). Bi alderdiak puntu hauetan zetozen bat: monarkia, konstituzioa, estatu liberala eta zentralista. Txandaketa baketsua adostu zuten; sistema honi alderdibitasuna deitzen zitzaion, eta hauteskundeetan iruzur egiten zen. Alderdiek tokiko jauntxoak erabiltzen zituzten, bizitzaren arlo guztiak kontrolatzen zituztenak, gehiengo botoak lortzeko iruzurra eta bortxa erabiliz. Urte gogorrak izan ziren, 1898ko krisialdira arte.

1898ko Krisia eta Kolonien Galera

1898ko krisia: 80ko hamarkadakoak urte gogorrak izan ziren Espainiako gizarte eta ekonomiarentzat. Berrezarkuntzaren molde politikoak funtzionatzeko arazo handiak zituen; nekazaritza eta ehungintza oso atzeratuta zeuden, gero eta lehiakortasun gutxiagorekin. Urte haietan, Espainiaren arazorik handiena Kubako kolonietako gerra (1895-1898) eta Filipinetako gerra (1896-1898) izan ziren. AEBen hedapen interesak ere hor zeuden. Estatu Batuen interbentzioa: Kuba munduko azukre-ekoizle nagusia zen. Espainiak azukreaz gain kafea eta tabakoa ustiatzen zituen, eta Estatu Batuek interes ekonomiko handiak zituzten uhartean; horregatik, kubatar independentistei laguntza eskaini zieten. 1895ean Kubako independentzia gerra hasi zen, José Martí buru zela. Filipinetan iraultza piztu zen eta Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari, hura erabakigarria izanik. Parisko Ituna (1898): Gatazkaren amaiera ekarri zuen: Puerto Rico, Filipinak eta Guam Estatu Batuen esku geratu ziren. Kuba, teorian independente izan arren, iparramerikarren kontrolpean geratu zen handik aurrera.

Gatazken ondorioak Espainian

Galera ekonomikoek finantzei kalte egin zieten eta prezioek gora egin zuten. Herri xeheen artean hildako asko izan ziren gerran, goi-mailako kideak tasak ordainduta ez zirelako joan. Berrezarkuntzaren erregimenaren krisialdia areagotu zen, eta administrazioaren erreforma eskatzen zutenak gero eta ugariagoak ziren. Azkenik, inperioa galtzeak kultura eta identitate krisia eragin zuen, espainiar gizartearen berreraketa sakona eskatuz.

Industrializazio Prozesua Espainian

Industrializazio prozesua: Espainian, industrializazioak oso erritmo mantsoa izan zuen; etekinak eta ekoizpenak Europako herrialde industrializatuenen oso azpitik zeuden. Industrializazio prozesua oso desorekatua izan zen: soilik Kataluniako ehungintza eta Euskal Herriko burdingintza nabarmendu ziren. Meatzaritzak eta burdinbideen eraikuntzak garapen garrantzitsua izan zuten, baina beti ez zuten emaitza onik lortu. Industrializazioa hedatzea oztopatu zuten eragile nagusiak hauek izan ziren:

  • Inbertitzeko kapitalik eza eta nekazaritzaren errentagarritasun txikia.
  • Barne merkaturik eza.
  • Energia baliabideen urritasuna.
  • Garraio eta komunikabide sarerik eza.
  • Burgesia lurjabeak inbertsio gutxi egitea.

1830etik 1850era, Katalunian kotoi-industria mekanizatu zen. Ameriketako kapitalak Espainiara eraman ziren eta gobernuek neurri protekzionistak hartu zituzten. Horri esker, energia iturri berriak sartu ziren eta Erresuma Batutik makinak inportatu ziren; aurrerapen horiek ekoizpen hazkunde azkarra eragin zuten. Ehungintzaren mekanizazioak espainiar meatzaritzaren eta burdingintzaren garapena sustatu zuen. 1880tik aurrera, industria garapena Bizkaian nabarmendu zen, kalitate handiko burdina baitzegoen, burdingintza sendoa eratuz.

Burdinbidearen Garrantzia

Barne-merkatua sortzea ezinbestekoa zen, eta penintsulako komunikazio sarea hobetzen ahalegindu ziren. 1855eko Burdinbideen Legeak lege-esparrua zehaztu zuen eta sukar eraikitzailearen abiapuntua izan zen. Beharrezko materialak libreki inportatu ziren, baina Espainiako burdingintzak garatzeko aukera galdu zuen. Erdigunea Madrilen zuen sare erradiala eraiki zen; ondorioz, periferiako eremuen arteko loturak eten ziren. Periferian zeuden herrialdeko eskualde garatuenak, eta ezarritako lineak ez ziren errentagarriak izan. Trenbidea eraikitzean, zabalera Europakoa baino handiagoa egin zuten eta horrek merkataritza oztopatu zuen.

Industrializazioa Euskal Herrian

Industrializazio-prozesuaren faktoreak:

  • Industria tradizio indartsua (burdinolak armada hornitzeko).
  • Lehengaien gertutasuna burdingintzarako.
  • Tresna eta itsasontzien ekoizpena.
  • Garraioa eta komunikazio sarea berritzea.
  • Biztanleriaren hazkundea: eskulan eta kontsumitzaile gehiago.
  • Kapital metaketa.
  • Lehenagotik arma-fabrikak egon izana.
  • Teknologia aldaketa: Bessemer bihurgailua (Bizkaiko burdina erakargarri egin zuen, fosfororik ez zuelako).
  • XIX. mendeko politika ekonomiko berriak (liberalismoa eta protekzionismoa).
  • Ekoizpenaren antolaketan kapitalismo eredu berriak: elkarte anonimoak sortzea.

Euskal Abertzaletasunaren Sorrera

Abertzaletasuna EH: Aurrekariak: Abertzaletasuna ez zen berez sortu, aurreko mendeetan garatutako ideologia politikoetan oinarritu zen, hala nola Larramendiren lanetan, karlismoan eta foruzaletasunak gizartean ereindako ideietan. Abertzaletasunaren sorrera: Euskal nortasuna krisian zegoen garaian sortu zen: foruak indargabetu ziren eta industrializazioak gizartean zein ekonomian hainbat aldaketa eragin zituen (hiritartzea, lan gatazkak eta kanpotar askoren etorrera). Euskararen mugek atzera egin zuten eta jende asko hizkuntza galduko zen beldur zen (euskaldun askok Amerikara emigratu zuten). Sabin Aranak euskal abertzaletasunaren oinarriak ezarri zituen eta 1895ean Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zuen, "Jaungoikoa eta Lege Zaharra" (JEL) goiburu hartuta.

Sabin Aranaren Ideologia

  • Euskadi nazio bat da, beharrezkoak diren elementuak dituelako: arraza, hizkuntza, gobernua, legeak, izaera, ohiturak eta nortasun historikoa.
  • Nazio guztiek independente izateko eskubidea dute.
  • Foruak dira Euskal Herriko legeak.
  • Kapitalismoak langileria esplotatzea du oinarri.
  • Sozialismoa euskal tradizioen ikuskerari arrotz zaion doktrina da.
  • Espainiarren mendekotasunak ohiturak galtzea dakar.
  • Erlijioak garrantzi handia du bere ideologian.

Alderdia fundatzeaz gain, zenbait egunkari eta aldizkari sortu zituen (El Correo Vasco, Bizkaitarra...) bere ideiak zabaltzeko. Euskara arloan lan bikoitza egin zuen: alde batetik ortografia-liburuak idatzi zituen eta, bestetik, hitz asko sortu zituen (adibidez: ikastola, egunkaria; beste batzuk, ordea, ez ziren erabili, urrutizkina adibidez).

Mugimendu Sozialak: Anarkismoa eta Marxismoa

Anarkismoa: Kataluniako industriako langileen eta Andaluziako nekazarien artean errotu zen. Bi joera nabarmendu ziren: Anarkosindikalismoa (sindikatu borroka iraultza soziala lortzeko bidea zela defendatzen zuen, CNT sortu zen 1910ean) eta Anarkokomunismoa (ekintza zuzenaren aldekoa, ekintza bortitzak sustatu zituen burgesiaren eta aginte politikoaren aurka; 1897an Cánovas hil zuten). Gobernuaren zapalkuntza oso gogorra eta neurrigabea izan zen. Marxismoa: Madrilgo, Asturiasko eta Bizkaiko langileengan izan zuen eragina. 1879an, Pablo Iglesiasek PSOE sortu zuen, eta 1888an, UGT sindikatua. Hauteskundeetan esku hartzeko aukera eskatzen zuten, langile klasearen interesak defendatuko zituzten ordezkariak aginte politikora iristeko.

Euskal Foruak eta Beren Deuseztatzea

FORUAK: Aspaldiko usadio eta ohiturak idatzita batzen dituen araua edo lege bilduma dira. Lurralde bati sistema politiko eta administrazio berezia eskaintzen diote. Euskal erakunde propioak kudeatzeko balio dute: Batzar Nagusiak, Diputazioak eta Udalak. Foru pribilegio nagusiak hauek ziren: 1) Aduanak, 2) Erregimen fiskal propioa, 3) Foru baimena, 4) Soldadutza lurralde eremuan egitea, 5) Zuzenbide zibil propioa eta kaparetasun unibertsala.

Foruen Deuseztatze Prozesua

Hego Euskal Herriko lurraldeak Gaztelako monarkiaren menpe geratu ziren Erdi Aroan; trukean, hango erregeek euskal foruak onartu behar zituzten. XIX. mendean liberalak gobernura heldu zirenean, foruak pribilegiotzat jo zituzten eta deuseztatu nahi izan zituzten, Konstituzioarekin ordezkatuz zentralismoaren mesedetan. Gatazkaren aurrean, Euskal Herriko biztanleak bi taldetan banatu ziren:

  • Karlistak: Nekazariak, eliza eta erdi-mailako klasea.
  • Liberalak: Merkataritza burgesia, lur-jabe handiak eta erreformista politikoak.

Euskal Herrian foruzaletasuna nabarmena zen eta liberalismoaren aurkako gerra luzea egon zen. Lehen Karlistada (1833): Gerra amaitzeko, 1839an Espartero liberalak foruak eta konstituzioa errespetatuko zituela agindu zuen eta Bergarako Besarkada izeneko bakea sinatu zuen. Hala ere, Espartero erregeorde izatera iritsi zenean, foruak murriztu zituen:

  1. Batzar Nagusiak desagerrarazi eta Udalak zein Diputazioak estatuko araudi orokorraren arabera hautatzera derrigortu zituen.
  2. Orden publikoa gobernu zentralaren esku utzi zuen.
  3. Ezaugarri juridiko propioak kendu zituen.
  4. Foru baimena indargabetu zuen.
  5. Aduanak kostaldera eraman zituen, zergak estatuko erregimen orokorrean sartuz.

1872an Bigarren Karlistada hasi zen. Karlistek porrot egin ondoren, Alfontso XII.aren erregetza liberala onartu zen. 1876an foruen erabateko deuseztatzea etorri zen, eta salbuespen militar zein fiskala bertan behera geratu ziren. Kontzertu Ekonomikoa (1878): Gobernu zentralak kontzertu ekonomikoa onartu zuen; honi esker, Diputazioek zergak biltzeko ahalmena zuten, baina trukean estatuari kupoa ordaindu behar zioten. Kontzertuek gaur egun jarraitzen dute, nahiz eta Frankok Bizkaiari eta Gipuzkoari kendu zien Gerra Zibilean "probintzia traidoreak" izateagatik; Franko hil ondoren berreskuratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML