Langile Mugimendua eta Euskal Nazionalismoa (1890-1923)

Historia2,61 KB

Langile Mugimendua Euskal Herrian (1890-1923)

Euskal Herrian sortutako industrializazioak inmigranteen etorrera masiboa ekarri zuen, gizartearen egitura erabat aldatuz. Aldaketa hauek bi gizarte mugimendu garrantzitsu eragin zituzten: industria langileen antolakuntza eta abertzaletasunaren sorrera.

Langile Mugimendua Euskal Herrian

Euskal meatzarien eta industrietako langileen bizi-modua oso eskasa zen. Sozialismoa izan zen euskal langileen artean gehien zabaldu zen ideologia. Greba zen talde ekintzarik erabiliena.

Greben eta Sindikalismoaren Hasiera

Loma jeneralak egoera ikusita langileen eskaerak onartu egin zituen eta greba bukatu zen. Sindikalismoa Donostian eta Eibarren ezartzen hasia zen; industrializatutako eremuetan, gatazkak goraka egin zuen eta 1910ean greba arrakastatsua lortu zen.

Jarrera eta arrakasta horrek, euskal nazionalismoa bere sindikatu propioa sortzera bultzatu zuen: "Solidaridad de Trabajadores Vascos" langile euskaldunak batzeko.

1915. urtetik aurrera aldaketa bat gertatu zen euskal nazionalismoan: Pérez Aguirreren erradikaltasuna alde batera utzi eta Indalecio Prietok bultzatutako moderantismo politikoago batera bideratu zuen alderdia.

Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Bilakaera

Nazionalismoaren Hastapenak

Foruen defentsarako giro batean sortu zen. Industrializazioa eta inmigranteen etorrera masiboa euskal gizarte tradizionalarentzat etsaiak zirela pentsatzen zuten. Honek bultzada bat eman zion nazionalismoaren sorrerari, euskaldunak arriskuan ikusten baitzuten beren betiko egoera tradizionala. Nazionalismoaren bultzatzaile nagusia Sabino Arana izan zen.

Euskal Nazionalismoaren Bilakaera Kronologikoa

  • 1894: Lehen elkarte nazionalistaren sorrera: Batzokia.
  • 1895: Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zen.
  • 1903: Sabino Arana hil egin zen.
  • 1906: EAJ-k bere lehen asanblada egin zuen.
  • 1910: Euskal nazionalismoak bere lehen sindikatu nazionalista lortu zuen: ELA-STV.
  • 1916: Alderdiak izena aldatu zuen, Comunión Nacionalista deituko da.
  • 1917: Egindako hauteskundeetan sektore autonomistek (Ramón de la Sota) emaitza oso onak atera zituzten.
  • 1921: Independentziaren aldeko taldeak alderdia uzten dute beste berri bat sortzeko, EAJ-PNV.

Deskargatu

PDF Word HTML