Ekialde Hurbileko gatazkak: 1990etik gaur egunera

Historia2,13 KB

Irak eta Siria: Ekialde Hurbileko gatazkak

Persiar Golkoko Gerra (1990-1991)

Irakek Kuwait inbaditu zuen petrolioa helburu, Saddam Husseinen aginduz. AEBek (Bush) eta Aliatuek (NBEren baimenaz) Irak eraso eta azkar, sarraski latzarekin, amaitu zen (100.000-500.000 heriotza inguru).

Afganistango inbasioa (2001)

Estatu Batuen inbasioa irailaren 11ko atentatuen ondorioz hasi zen, bi helburu nagusirekin:

  • Bin Laden eta Al-Qaedaren buruzagiak atxilotzea.
  • Talibanak boteretik kentzea.

Operazio militarrak 2014ko abenduan amaitutzat eman ziren, baina gatazkak bere horretan jarraitu zuen. Al-Qaeda 80ko hamarkadan Afganistanetik errusiarrak botatzeko sortutako erakunde armatua da, AEBen laguntzarekin eratua. Geroago, Mendebaldearen inperialismoaren aurka bideratu zuen gerra, New Yorkeko Dorre Bikien eta Manchesterreko atentatuen erantzule izanik.

Irakeko bigarren inbasioa (2003)

AEBek eta Erresuma Batuak (Aznarren babesarekin, besteak beste) inbasioa hasi zuten, NBEren baimenik gabe. Iraki arma kimikoak desarmatzeko eta NBEko behatzaileak onartzeko eskatu zioten. Ikuskatzaileek ez zela arma kimikorik gordetzen adierazi arren, George W. Bushek Saddam Husseini gobernua uzteko ultimatuma luzatu zion, gezurrak erabiliz.

Ondorioak:

  • Irakeko armadaren porrota eta herrialdearen okupazioa.
  • Milioi batetik gorako heriotza zibil eta militarrak.
  • Erbesteratuak, miseria eta Saddam Husseinen hilketa.

Urte batzuetara, Tony Blair lehen ministro britainiarrak hanka sartzea onartu zuen, barkamena eskatuz eta “gaizki informatu” zutela adieraziz.

Egungo egoera eta etorkizuna

AEBek, Frantziak eta Erresuma Batuak Estatu Islamikoari eta Al-Assadi eraso diete; Errusiak, berriz, yihadistak zein errebeldeak erasotu ditu. Kurdoak eta Turkia ere anabasa horren erdian daude (milioi erdi heriotza, gaurkoz).

Gerra zabaltzen ari da Ekialde Hurbilean eta Trumpen azken mehatxuak Irani zuzendutakoak dira, politika nuklearren harira. Askoren iritziz, Hirugarren Mundu Gerraren zantzuak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML