Bigarren Mundu Gerra: Zergatiak, Lehiakideak eta Ezaugarriak
Lehiakideak
1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, Bigarren Mundu Gerra hasi zen.
Gatazkak ia 6 urte iraun zuen (1939tik 1945era) eta lehiakideak 2 alderditan antolatu ziren:
- Aliatuak: Erresuma Batua eta Frantzia buru zirela.
- Ardatzeko potentziak: Alemania eta Italia buru zirela.
1941ean, beste herrialde batzuk sartu ziren gerran: Sobietar Batasuna, Estatu Batuak eta Japonia.
Gerraren zergatiak
Gerraren zergati nagusiak hauek izan ziren:
- Alemaniak Versaillesko Bakearen ondorioz bere burua zapalduta ikusi izatea eta, ondorioz, errebantxa nahi izatea.
- 1929ko krisiak sortu zuen ekonomiaren beheraldia.
- Totalitarismoak garatzea eta militarismoaren gorakada.
Hala ere, Alemaniaren, Japoniaren eta Italiaren jokabide inperialista izan zen berehalako zergatia. Gerraren aurreko urteetan, Japoniak Mantxuria inbaditu zuen (1932), Italiak Abisinia beretu zuen (1935) eta Alemaniak, germaniar biztanleria zuten lurraldeak beretzea aitzakiatzat hartuta, Austria (1938), Txekiako Sudeteen eskualdea (1938) eta ia Txekoslovakia osoa (1939) beretu zituen.
Aurreko guztiari Nazioen Elkartearen eta mendebaldeko demokrazien eraginkortasunik eza gehitu behar zaio, politika erasokor hura gelditzeko gauza izan ez zirenez gero.
Gerraren ezaugarriak
Gatazkaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren:
Gatazkaren itzelezko hedadura
Hirurogei herrialdek parte hartu zuten eta gerra-ekintzak Ozeano Barean, Afrikan eta Europan gertatu ziren. 100 milioi pertsona baino gehiago mobilizatu zituzten, eta beste 800 milioik jasan behar zituzten arerioen okupazioa, bonbardaketak eta era guztietako estualdiak. Orokorrean, gizateriaren %90ri eragin ziola kalkulatzen da.
Iraupen handia (1939-1945)
Alemaniaren hasierako garaipen handiek lurraldeak apurka-apurka konkistatu beharra eragin zutenez gero.
Muturreko ankerkeria
Deportazioetan, torturetan, erailketetan eta kontzentrazio- eta deusestatze-esparruetan eta biztanleria zibilaren sufrimenduetan islatuta.
Beste ezaugarri batzuk
Arma indartsuak erabiltzea (gudu-orgak, bonbak, hegazkinak...) eta gerran ziharduten herrialdeetako ekonomia gerrarako antolatzea.