Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Berrezarkuntzako Monarkia: Historia eta Sistema Politikoa

Historia4,35 KB

Berrezarkuntzako Monarkia

1. Sistenaren Sorrera

1.1. Berrezarkuntzako Prozesuaren Jatorria

Isabel II.ak abdikatu, erregetza semeari utzi. Alderdi alfontsotar bat sortu zen, bakea eta ordena zihurtatzeko. Canovas ez zuen begi onez ikusten Martínez Campos jenerala. 1874ko abenduan, Canovas Sandhursteko manifestua idatzi zuen, non berrezarkuntza proiektuaren ardatzak jasotzen ziren: monarkia konstituzionala jartzea, tradizio katolikoa eta askatasuna izatea, eta aurreko bi konstituzioak (45 eta 69koa) gainditzea.

1.2. Canovasen Sistemaren Oinarriak

Pragmatismoa politikan. Espainiako ohiturak, historia eta konstituzioa defendatzea. Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua. Armada hau da, prozesu politiko osoa alderdien esku uztea. Hautezkunde...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzako Monarkia: Historia eta Sistema Politikoa" »

Cadizko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua

Historia3,94 KB

CADIZKO KONSTITUZIOA

Sailkapena

1812ko martxoaren 19an idatzi zuten Cadizko Gorteek, Espainiako egoerari irtenbide bat emateko. Testua konstituzio bat denez, Espainiako herritar guztiei zuzenduta dago. Lehen mailako iturria da, jatorrizko moduan mantentzen delako. Testu juridikoa da, legeak biltzen dituelako, nahiz eta aspektu ekonomikoak edo erlijiosoak ere izan. Egilea kolektiboa da: 300 diputatuk osatutako Gorteak, gehiengo liberalarekin.

Gai nagusia

Monarkia eta absolutismoa indargabetzeko ahalegina, konstituzio baten bitartez.

Iruzkina

Kontestualizazioa: Espainia Karlos IV.aren monarkiaren krisia jasaten ari zen. Manuel de Godoyren kudeaketak eta Frantziaren menpekotasunak egoera okertu zuten. Aranjuezeko matxinadaren (1808) ondoren, Fernando...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua" »

1839ko Legea eta Bergarako Hitzarmena: Foruen Bilakaera

Historia2,96 KB

Lehen Karlistaldiaren testuingurua eta zergatiak

Aztergai dugun legea, Lehen Karlistaldiaren ondorioz emandako agindua denez, gerra honen zergatiak, garapena eta ondorioak azaltzea ezinbestekoa da. Fernando VII.ak, hil baino lehen, Lege Salikoa indargabetu zuen Berrespen Pragmatikoaren bidez, eta konfliktua sortu zen isabeldarren (liberalak: berdintasun juridiko eta fiskalaren aldekoak) eta karlisten (absolutismoa, erlijioa eta foruen aldekoak) artean.

Gerraren garapena eta pertsonaia nagusiak

Operazio-gune nagusia Euskal Herria izan zen, baina Katalunian, Valentzian eta Aragoin zehar ere hedatu zen.

Tomas Zumalakarregik bere kontrolpean izan zuen landa-eremua; Bilbo konkistatzean zauritu zuten eta horren ondorioz hil zen. Espartero jeneral liberalak...

Jarraitu irakurtzen "1839ko Legea eta Bergarako Hitzarmena: Foruen Bilakaera" »

1876ko Foruen Abolizioa: Berrezarkuntza, Kontzertu Ekonomikoa eta Nazionalismoa

Historia2,68 KB

1876ko Foruen Abolizioa eta Ondorioak

Testu honek Euskal Foruen abolizioa jasotzen du, eta horrek euskal lurraldeko biztanleentzat eragindako aldaketa nagusiak: soldadutza egitera joatea, estatuko gastuetan parte hartzea eta Espainiako konstituzioa onartzea.

Kontzertu Ekonomikoa eta Industrializazioa

Gerora, ondorio gisa, Kontzertu Ekonomikoa azpimarratu behar dugu. Cánovas del Castillok, gobernuburu zela, euskal probintzietako ordezkariekin itun hau sinatu zuen. Itun horren arabera, Aldundiek finantza-autonomia izan zuten. Hauek urtero adostutako kopuru bat estatuari eman behar zioten. Autonomia administratibo honekin inbertsioak eta zerbitzu asko garatu ziren, azken finean industrializazio prozesua ahalbidetuz.

Nazionalismoaren Sorrera

Foruen...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruen Abolizioa: Berrezarkuntza, Kontzertu Ekonomikoa eta Nazionalismoa" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Napoleonen Inbasioa

Historia2,49 KB

Fontainebleuko Ituna eta Inbasioaren Hasiera

1799an, Napoleon Frantziako boterera iritsi zen. Honek Britainia Handia ekonomikoki itoarazi nahi zuen eta merkataritza-harremanak debekatu zituen. Horretarako, Godoyk Karlos IV.ari laguntza eskatu zion eta Fontainebleuko Ituna sinatu zuten. Portugal Espainia eta Frantziaren artean banatzeko neurriak zehaztu eta frantziar tropei Espainian sartzeko baimena eman zitzaien.

Espainiako barne-egoera krisian

Baina garai hartako Espainiako egoera ez zen egokiena. Ekonomia lur jota zegoen, Errege-ogasuna zorrez beterik zegoen eta nobleziaren zein kleroaren pribilegioak mantentzen ziren.

Independentzia Gerra eta Iraultza Liberala

Independentzia Gerra abian jarri zen 1808an, eta honekin batera iraultza liberala...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Napoleonen Inbasioa" »

Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Testuingurua

Historia2,98 KB

TESTUA: MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA

Testu hau juridikoa da, 1836ko otsailean Mendizabalek egin zuen eliz desamortizazioaren atarikoa. Maria Kristina erregina ordeak onartu dezan dago idatzita, eta bertan desamortizazioa egiteko zergatiak edo helburuak aipatzen ditu Mendizabalek.

Testuinguru Historikoa

Mendizabal, joera liberal progresistadun politikaria izanik, Maria Kristinaren gobernuaren buruzagitza hartu zuen oso egoera politiko gorabeheratsuan edo kritikoan:

  • Estatu absolutista batetik estatu liberalera igarotzeko trantsizioan zegoen.
  • Lehen Guda Karlistari aurre egin behar zitzaion.
  • Hazienda eta Ogasunaren egoera kaotikoa zen.

Desamortizazioaren Helburuak

Eliz desamortizazioaren legearen helburuak laburbiltzen ditu Mendizabalek Maria Kristinari...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Testuingurua" »

1876ko Foruak Abolitzeko Legea: Testuaren Azterketa

Historia4,35 KB

1876ko uztailaren 21eko Legearen Kokapena

Aurrean daukagun testua, 1876ko uztailaren 21eko Legea kokatze aldera, Hirugarren Karlistaldian Alfontso XII.ak eta Gorteek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriari idatzitako lege bat izan zen. Idatzi honen asmoa foruak kentzea da, eta lehen mailako iturri bat dela esan dezakegu. Formaren aldetik, juridikoa da, eta eduki ekonomiko zein politikoak ditu.

Testuaren Azterketa

Testuaren azterketari hasiera emateko, komeni da lehenik eta behin kontzeptu hauek argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Foruak: Euskal lurraldeek zituzten lege bilduma idatzia da, usadio eta ohituretan oinarrituta dagoena.

Ideia Nagusien Laburpena

Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruak Abolitzeko Legea: Testuaren Azterketa" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra

Historia4,85 KB

Antzinako Erregimenaren Krisia

1. Karlos IV.aren Monarkiaren Krisia

Gobernuaren Egoera

XIX. mendearen hasieran, Karlos IV.aren monarkiak ez zuen prestigio handirik, eta Godoy balidoak zuen kontrola. Arazo ekonomikoak ziren nagusi. Frantzia eta Erresuma Batuekin izandako gerrek finantza krisia sortu zuten. Horri aurre egiteko, Godoyk desamortizazioa agindu zuen.

Fontainebleauko Ituna

1808. urtean Espainiak Frantziarekin Fontainebleauko ituna sinatu zuen. Itun honen bidez, Espainiak frantses tropak Espainian sartzeko baimena eman zion, Portugalgo lurrak konkistatzeko.

Aranjuezko Altxamendua

Alderdi antigodoyistek Karlos IV.aren seme Fernando errege izatea nahi zuten. 1808ko martxoaren 17tik 18ra eman zen Aranjuezko altxamendua. Ondorioz, Godoyk kargua...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra" »

Ondorengotza Arazoa: Borboiak eta Lege Salikoa

Historia2,62 KB

Ondorengotza Arazoa

Alfontso X.aren erregealditik aurrera, emakumeek ez zeukaten arazorik Espainiako tronuan egoteko. XVIII. mendean, Borboiak heldu zirenean, egoera aldatu egin zen. Felipe V.ak, errege bihurtzean, ondorengotza legea aldatu zuen, Lege Salikoa ezarriz. Hau Frantziako zuzenbide ohituran oinarritzen zen eta Espainiako tradizio legalaren kontrakoa zen.

Lege Salikoaren Eragina

Lege horrek deuseztatu zuen emakumeen eskubidea tronua eskuratzeko. 1789. urtean, Carlos IV.ak legea aldatu zuen eta Gorteek onartu zuten erregeak egindako eraldaketa. Hala eta guztiz ere, legearen aldaketa ez zen inoiz argitaratu, beraz, ez zen inoiz indarrean jarri.

Bestetik, 1812ko Konstituzioak Alfontso X.aren “Partidas” izeneko legediak ezarritako ondorengotza...

Jarraitu irakurtzen "Ondorengotza Arazoa: Borboiak eta Lege Salikoa" »

1839ko Urriaren 25eko Legea: Testu Iruzkina

Historia3,69 KB

Testua. 1839ko urriaren 25eko legea

5. Testua. 1839ko urriaren 25eko legea


Izaera eta edukiak

Aztertuko dugun testu iruzkina, dekretu bat da eta orduan eduki politikoak lantzen ditu.

Izaerari dagokionez, testu juridikoa da, zehatzago esanda, lege bat.

Edukiaren aldetik, berriz, politikoa da. Lehen mailako iturria da, alde batetik egileak idatzita utzi zuelako testua.

Egilea kolektiboa da: Espainiako Gorteek landu baitzuten. Hartzailea, nazioa osatzen duten herritar guztiak dira eta, ondorioz, dokumentu publikoa da. Testua 1839ko urriaren 25ean onartu zen Madrilgo jauregian.

Ideia nagusiak

Ideia nagusiei dagokienez, bi dira testuan nabarmentzen direnak eta biak elkarri lotuta daude.

  • Lehen ideia: lehen artikulua bere osotasunean da; hau da, euskal probintzietako

...
Jarraitu irakurtzen "1839ko Urriaren 25eko Legea: Testu Iruzkina" »