1839ko Legea eta Bergarako Hitzarmena: Foruen Bilakaera

Historia2,96 KB

Lehen Karlistaldiaren testuingurua eta zergatiak

Aztergai dugun legea, Lehen Karlistaldiaren ondorioz emandako agindua denez, gerra honen zergatiak, garapena eta ondorioak azaltzea ezinbestekoa da. Fernando VII.ak, hil baino lehen, Lege Salikoa indargabetu zuen Berrespen Pragmatikoaren bidez, eta konfliktua sortu zen isabeldarren (liberalak: berdintasun juridiko eta fiskalaren aldekoak) eta karlisten (absolutismoa, erlijioa eta foruen aldekoak) artean.

Gerraren garapena eta pertsonaia nagusiak

Operazio-gune nagusia Euskal Herria izan zen, baina Katalunian, Valentzian eta Aragoin zehar ere hedatu zen.

Tomas Zumalakarregik bere kontrolpean izan zuen landa-eremua; Bilbo konkistatzean zauritu zuten eta horren ondorioz hil zen. Espartero jeneral liberalak Bilboko setioa Lutxanako guduan apurtu zuen.

Bergarako Hitzarmena: Bakearen bidea

Gerra bukatzeko hainbat ekimen sortu ziren, baita karlisten arteko desadostasunak ere. Amaieran, Rafael Maroto jeneral karlistak konpondu zuen liberalekin, Bergarako Hitzarmena sinatzean 1839ko abuztuaren 31n.

Espainiako egoera baketsua mantentzeko, Esparterok honako konpromisoa hartu zuen:

  • Madrilgo Gorteen aurrean euskal foruak aintzat hartzea.
  • Armada karlistaren ofizialen karguak mantentzea.

Marotok, bere aldetik, Isabel II.ari tronua eskuratzeko eskubidea aitortu zion.

1839ko Legea: Foruak eta batasun konstituzionala

Aztertzen ari garen legea Bergarako Hitzarmenaren ondorio zuzena izan zen. Foruak berretsi egin ziren lege hartan, “monarkiaren batasun konstituzionala galarazi gabe”. Horrela, foruen tradizioak eta 1837ko konstituzio liberala batzeko saiakera egin zen.

Foruen eraldaketa eta ondorio politikoak

Gorteen esku geratu zen euskal foruen etorkizuna. Konstituzioa foruen gainetik zegoen (1. art.). Gainera, gobernuak probintziei entzun ondoren, aldaketak proposatuko dizkie Gorteei (2. art.). Maria Cristinak eta gobernuak foruak mantendu arren, foruak berezko eskubide izatetik monarkiaren pribilegio izatera igaro ziren.

Lege honek ez zuen foruen arazoa konpondu, sistema liberal konstituzional batekin estatuaren biztanle guztientzako eskubideak bete ez zirelako.

Testuinguru historikoa eta zentralismoa

Borboitarren zentralismoaren sisteman, 1714an Ondorengotza Gerra ostean, Felipe V.ak Aragoiko koroaren foruak kendu zituen; baina, euskal legeak eta usadioak mantendu zituen. 1812an, Cadizko Konstituzioan, berezitasunek oztopatzen zuten liberalismoaren ezarpena. Maria Cristina erreginaordearen garaian Espainian bakea beharrezkoa zen, eta Bergarako Hitzarmenak, Espartero eta Marotoren artean, gauzatu zuen lege hau. Halere, Esparterok praktikan euskal lurraldeetako beste foru batzuk ere kendu zituen, nazioa bateratzeko ahaleginean.

Deskargatu

PDF Word HTML