1839ko Urriaren 25eko Legea: Testu Iruzkina

Historia3,69 KB

Testua. 1839ko urriaren 25eko legea

5. Testua. 1839ko urriaren 25eko legea


Izaera eta edukiak

Aztertuko dugun testu iruzkina, dekretu bat da eta orduan eduki politikoak lantzen ditu.

Izaerari dagokionez, testu juridikoa da, zehatzago esanda, lege bat.

Edukiaren aldetik, berriz, politikoa da. Lehen mailako iturria da, alde batetik egileak idatzita utzi zuelako testua.

Egilea kolektiboa da: Espainiako Gorteek landu baitzuten. Hartzailea, nazioa osatzen duten herritar guztiak dira eta, ondorioz, dokumentu publikoa da. Testua 1839ko urriaren 25ean onartu zen Madrilgo jauregian.

Ideia nagusiak

Ideia nagusiei dagokienez, bi dira testuan nabarmentzen direnak eta biak elkarri lotuta daude.

  • Lehen ideia: lehen artikulua bere osotasunean da; hau da, euskal probintzietako foruak berrezten direla, baina batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.

  • Bigarren ideia, berriz, 2. artikuluan jasotzen da: Gobernuak, Euskal Probintziei entzun ondoren, nahitaez aldaketa proposatuko dio Gortei, nazioaren eta monarkiaren konstituzioaren interes orokorrarekin bat egiteko.

Foruak

Foruak. Foruak Erdi Arotik zetorren ohitura eta usadioak ziren; aro horren amaieran lege-izaera hartu eta idatziz jaso zirenak. Foruak tradizionalak ziren, baina izaera dinamikoa zuten, gizartearen beharrei etengabe egokitzen baitziren. Antzinako Erregimenean bitartean ez zen gertatu aldaketa handirik lurralde batzuetan indarrean zeuden legedi hauetan, baina Borboien dinastiaren etorrerarekin euskal foruak bakarrik mantendu ziren. XVI. mendean Gaztelan kendu zituzten, eta XVIII. mendean Katalunian, Aragoian, Balearretan eta Valentziako lurraldeetan kendu ziren.

Testuinguru historikoa

Fernando VIIaren heriotzaren ondoren (1833) Lege Salikoa —emakumeek erregina izatea debekatzen zuena— indargabetu zuen, bere alaba Isabeli bidea zabaltzeko. Kontserbadoreek, karlistak deituak, egoera berria ez zuten onartu; Fernando VIIaren anaia Karlos Maria Isidro inguruan batu ziren sektore absolutistak hasi ziren. Heriotzaren ondoren Maria Kristina izendatu zuten erregeorde. Absolutistek altxatu ziren eta Maria Kristina liberalen babesa bilatu zuen. Matxinoek Karlos Maria Isidro errege izendatu zuten.

Gerra zibil luze baten hasiera izan zen. Bi aukera zeuden aurrez aurre.

Bi aldeak

  • Karlistek hainbat ideia defendatzen zituzten: errege-zilegitasuna, monarkia absolutua, erlijioaren lehentasunezko papera gizartean eta politikan (integrismoa), Antzinako Erregimena, foruak eta lur-jabetzaren egitura tradizionala. Horien artean apaiz asko zeuden, noble txikiak eta nekazarien artean ere karlistek jarraitzaile asko zituzten, bereziki Euskal Herriko landa-eremuetan bai eta Kataluniako, Aragoiko eta Valentziako zenbait eremutan ere.

  • Liberalek, aldiz, goi nobleziaren eta funtzionario ugariren eta gero burgesiaren babesa zuten. Erlijioaren boterea murriztu nahi zuten, estatu zentralista ezarri, jabetza pribatua ezarri eta erregimen liberal bat ezarri.

Deskargatu

PDF Word HTML