Espainiako Independentzia Gerra eta Napoleonen Inbasioa

Historia2,49 KB

Fontainebleuko Ituna eta Inbasioaren Hasiera

1799an, Napoleon Frantziako boterera iritsi zen. Honek Britainia Handia ekonomikoki itoarazi nahi zuen eta merkataritza-harremanak debekatu zituen. Horretarako, Godoyk Karlos IV.ari laguntza eskatu zion eta Fontainebleuko Ituna sinatu zuten. Portugal Espainia eta Frantziaren artean banatzeko neurriak zehaztu eta frantziar tropei Espainian sartzeko baimena eman zitzaien.

Espainiako barne-egoera krisian

Baina garai hartako Espainiako egoera ez zen egokiena. Ekonomia lur jota zegoen, Errege-ogasuna zorrez beterik zegoen eta nobleziaren zein kleroaren pribilegioak mantentzen ziren.

Independentzia Gerra eta Iraultza Liberala

Independentzia Gerra abian jarri zen 1808an, eta honekin batera iraultza liberala hasi zen. Frantziar armada Espainian sartu eta lurraldea konkistatzen hasi zen. Fernando printzeak Godoy eta Karlos IV.aren aurkako konspirazio bat antolatu zuen nobleen laguntzarekin: Aranjuezeko altxamendua. Ondorioz, Karlosek Godoy kargutik kendu eta Fernando izendatu zuen errege.

Baionako Abdikazioak eta Jose I.a

Napoleon barne-tirabira hauez baliatu zen eta, bere tropak Espainian zeudela aprobetxatuz, aita-semeak Baionan elkartu zituen abdikazioa sinatzera behartzeko. Frantziara bidali zituen bizitzera eta Jose Bonaparte, Napoleonen anaia, izendatu zuen errege. Honek liberalismoa ekarri zuen, Erregimen Zaharra alde batera utziz. Baionako Estatutua idatzi zen (frantziarrek idatzitako lehen konstituzioa), eta bertan eskubide eta askatasun batzuk aitortzen ziren.

Gizartearen Erantzuna eta Gerraren Etapak

Bi jarrera politiko nabarmen adierazi ziren:

  • Frantziarren aurkakoak: Herri xehearen zati handia, nobleziaren eta apaizgoaren gidaritzapean.
  • Frantsestuak: Jose Bonaparte defendatzen zuen intelektual talde txikia.

1808-1813 artean gerra hainbat etapatan garatu zen. Alde batetik, Napoleonen armadak ezin izan zuen espainiar lurraldea nahi bezain azkar menperatu eta herritar asko frantsesen aurka matxinatu ziren, erresistentziak antolatuz. Herri eta probintzietako Batzarrak sortu ziren eta, erregerik ez zegoenez, subiranotasuna beraiei zegokiela zioten. Borrokarako arrazoiak anitzak ziren:

  • Erlijio katolikoa babestea.
  • Frantsesen ideia erreformisten aurka egotea.
  • Aberria defendatzea.

Deskargatu

PDF Word HTML