Cadizko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua
CADIZKO KONSTITUZIOA
Sailkapena
1812ko martxoaren 19an idatzi zuten Cadizko Gorteek, Espainiako egoerari irtenbide bat emateko. Testua konstituzio bat denez, Espainiako herritar guztiei zuzenduta dago. Lehen mailako iturria da, jatorrizko moduan mantentzen delako. Testu juridikoa da, legeak biltzen dituelako, nahiz eta aspektu ekonomikoak edo erlijiosoak ere izan. Egilea kolektiboa da: 300 diputatuk osatutako Gorteak, gehiengo liberalarekin.
Gai nagusia
Monarkia eta absolutismoa indargabetzeko ahalegina, konstituzio baten bitartez.
Iruzkina
Kontestualizazioa: Espainia Karlos IV.aren monarkiaren krisia jasaten ari zen. Manuel de Godoyren kudeaketak eta Frantziaren menpekotasunak egoera okertu zuten. Aranjuezeko matxinadaren (1808) ondoren, Fernando VII.ak hartu zuen kargua. Napoleonek, Fontainebleauko ituna baliatuz, Espainia okupatu eta errege familia Baionara deitu zuen. Horrek Independentzia Gerra eta Gorteen sorrera ekarri zituen.
Analisia
1812ko martxoaren 19an kaleratu zen, "La Pepa" izenarekin. Artikulu nagusiak:
- 1. artikulua: Espainiar guztien eskubide berdintasuna.
- 3. artikulua: Nazioaren subiranotasuna.
- 8. artikulua: Zerga-berdintasuna.
- 14-16. artikuluak: Botere banaketa (legegilea, betearazlea eta judiziala).
- 371. artikulua: Adierazpen askatasuna.
Balorazio historikoa
Gerra egoera zela eta, aplikatzeko zaila izan zen. 1814an Fernando VII.ak bertan behera utzi zuen, baina bere espiritu liberala erreferente bihurtu zen.
PERTSIARREN MANIFESTUA
Sailkapena
1814ko apirilaren 12an idatzi zuten 69 diputatu absolutistek. Fernando VII.ari zuzendutako testu politikoa da, monarkia absolutua berrezartzeko helburuarekin. Egilea kolektiboa da.
Gai nagusia
Ideia liberalak baztertu eta absolutismoa estatuan berrezartzeko aldarrikapena.
Iruzkina:
Kontestualizazioa: Espainia krisian egonda, Napoleonek Espainia konkistatzen du, Fernando VII haren kargutik kenduz, eta haren anaia Josef I Espainiako errege izendatuz. Horrela Espainian liberalismo ideaia ezarriko da, ia Europa osoan bezala. Egoera honi aurre egiteko, Cadizko gorteak eratzen dira, eta konstituzio liberal bat osatzen dute. Nazioartean, Napoleon inperioa galtzen hasten da, garaitua izan arte, eta ondorioz Aliantza Santua liberalismoaren aurka jartzen da, monarkia absolutua Europa osoan berrezarriz. Espainian ere Napoleon garaitua izaten da, eta Valençaiko ituna sinatu ondoren, 6 urtez gatibu egin zen Fernando VII, haren errege postura itzultzen da, eta absolutista izanik, absolutismoa berrezartzen du estatuan. Fernando VII Valentzian lehorreratzen ari zen aldi berean idatzi zen Pertsiarren Manifestua.
Analisia: Pertsiarren manifestua horrela deitzen da, honela hasten delako, “Antzinako Pertsiarren ohitura zen…”. Manifestu honetan erregeari, Fernando VII:ari, itzultzeko eskatzen dio, absolutismoa berrezartzeko, eta liberalismoa abolitzeko eta liberalak jazartzeko. Erregea gatibu dago, Baionako estatutuaren ondorioz, Napoleonek hartu zuelako gatibu, honek Espainia konkistatzeko. Testuan BM-rekin bere maiestatea esan nahi da, hau da, Fernando VII.ari zuzentzen ari dira. Gainera, testua ordezkariak aipatzen direnean, manifestua sinatu zuten 69 diputatu absolutistetaz ari da hizketan. Jainkoak jarri zuela Fernandoren arbaso bat boterean esaten da, eta horrela justifikatzen dute Fernando VII tronura itzuli behar izatea. Horretaz gain, Cadizko konstituzioan aipatzen den botere banaketa bertan behera uzten da, horrela erregeak subiranotasun absolutua berreskuratzen du, eta botere guztiak erregearen esku geratzen dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Absolutismoaren ezaugarri bezala, foruen berrezarpena eta antzinako erregimeneko legeen mantenketa aipatzen dira.