Mendizabalen Desamortizazioa: Helburuak eta Testuingurua
TESTUA: MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA
Testu hau juridikoa da, 1836ko otsailean Mendizabalek egin zuen eliz desamortizazioaren atarikoa. Maria Kristina erregina ordeak onartu dezan dago idatzita, eta bertan desamortizazioa egiteko zergatiak edo helburuak aipatzen ditu Mendizabalek.
Testuinguru Historikoa
Mendizabal, joera liberal progresistadun politikaria izanik, Maria Kristinaren gobernuaren buruzagitza hartu zuen oso egoera politiko gorabeheratsuan edo kritikoan:
- Estatu absolutista batetik estatu liberalera igarotzeko trantsizioan zegoen.
- Lehen Guda Karlistari aurre egin behar zitzaion.
- Hazienda eta Ogasunaren egoera kaotikoa zen.
Desamortizazioaren Helburuak
Eliz desamortizazioaren legearen helburuak laburbiltzen ditu Mendizabalek Maria Kristinari zuzenduriko azalpen honetan. Helburuak hiru arlotan sailka daitezke:
Helburu Ekonomikoak
Helburu nagusia haizendaren diru-zorra konpontzea zen:
- "Zor nazionaltasunaren positiboa ematea".
- "Zor publiko handiaren kopurua murriztea".
- Elizaren lurrak produktibo bihurtzea: "hildako aberastasuna berpiztea".
Halaber, askatasuna ezarri nahi da bai produkziorako (industria), bai merkataritzarako: "industriarako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea".
Helburu Politikoak
Liberalismoarekin bat egingo duen taldea sortzea bilatzen zen erosleen artean, "askatasun ikur den Isabel II.arekin identifikatzea". Aldi berean, Guda Karlista irabaztea ere zen helburu: "Instituzio liberalen garaipena bermatzea".
Helburu Sozialak
Dokumentuan erdi mailako burgesia klasea sortzea aipatzen da erosleen artean: "Jabe familia oparoa sortzea".
Ondorioa eta Justifikazioa
Lege honen bidez liberalismoarentzat eskubide natural nagusia den pertsonaren zoriontasuna lortu dela pentsatzen da. Pentsamendu hori "zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea" eta "zorionek elementua da Espainiarako" adierazpenetan islatzen da.
Beraz, Mendizabalek salgai jarriko ditu lege honen bidez, elizaren ondasunak, jabetza pribatu libre bilakatu daitezen.
Testuinguru Politikoaren Xehetasunak
Fernando VII.a hil zenean, Isabel II.a ez zen nagusia, eta, beraz, bere amak, Maria Kristinak, hartu zuen erreginorde kargua. Estatu absolutistatik liberalismorako trantsizioa gertatu zen Mª Kristina 1834.ean Errege Estatua onartu zuenean. Erregeak emandako Gutuna zen (dokumentua), eta subiranotasuna erregearengan mantenduz Gorteak onartu zituen. Bi ganbaratan banatuta zegoen eta aholkulari izaera eta eskumen mugatuak zituzten, erabakitzeko ahalmen gutxirekin. Ez zen Estatu Liberala ezarri, baina erdibideko sistema ezarri zen, Hitzartutako Trantsizioa deiturikoa.