Berrezarkuntzako Monarkia: Historia eta Sistema Politikoa
Berrezarkuntzako Monarkia
1. Sistenaren Sorrera
1.1. Berrezarkuntzako Prozesuaren Jatorria
Isabel II.ak abdikatu, erregetza semeari utzi. Alderdi alfontsotar bat sortu zen, bakea eta ordena zihurtatzeko. Canovas ez zuen begi onez ikusten Martínez Campos jenerala. 1874ko abenduan, Canovas Sandhursteko manifestua idatzi zuen, non berrezarkuntza proiektuaren ardatzak jasotzen ziren: monarkia konstituzionala jartzea, tradizio katolikoa eta askatasuna izatea, eta aurreko bi konstituzioak (45 eta 69koa) gainditzea.
1.2. Canovasen Sistemaren Oinarriak
Pragmatismoa politikan. Espainiako ohiturak, historia eta konstituzioa defendatzea. Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua. Armada hau da, prozesu politiko osoa alderdien esku uztea. Hautezkunde sistemaren oinarrian txandakatze-sistema bermatzea baitzuen.
2. Berrezarkuntzako Sistemaren Oinarriak eta Funtzionamendua
2.1. 1876ko Konstituzioa
Konstituzio hau, Espainiako historia garaikidean denboran gehienez indarrean egon dena, 1923 arte. Aurreko bi konstituzioen sintesia sortu zuten. Konstituzioa egiteko moduak argi erakutsi zuen abiapuntuko espiritua. Testua ez zen oso zehatza, baina hala ere, hauek ziren bere ezaugarriak: erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua, sufragio unibertsala zintzilik uzten zuen, eta erlijioaren gaiak eztabaida handia piztu zuen.
2.2. Alderdi Sistema eta Txandakatzea
Canovasek defendatzen zuen alderdiak monarkiaren zerbitzuko tresna zirela, horretarako alderdi berriak eratu behar ziren. Alderdi bitako sistema gailendu zen azkenean: Canovasen alderdi kontserbadorea eta Sagastaren alderdi liberala. Alderdi txikiagoak: errepublikanoak, karlismoa, langile-mugimenduak. Txandakatze sistema funtsezkoa izan zen berrezarkuntzan eta 1881ean jarri zen abian, Sagastak exijitu zuenean erregeak bere alderdiari eska ziezaiola gobernatzeko. Erregeak bete zuen eta kontserbadoreak eta liberalak boterean baketsuki txandakatzen hasi ziren. Iruzurra zela eta, demokrazia formala baino ez zen. Funtzionamendua: erregeak oposizioan zegoen alderdiari eskatzen zion gobernatzeko eta hauteskundeetan gobernu berriak emaitza manipulatu zuen, gehiengoa eta gorteen babesa izateko. Txandakatze sistema María Kristinak finkatu zuen, bereziki Canovasen eta Sagastaren arteko El Pardoko ituna.
2.3. Kazisismoa eta Hauteskunde-Iruzurra
3. Alfontso XII.aren Erreinaldia eta Haren Osteko Erregeordealdia
3.1. Alderdi Kontserbadorea Nagusi (76-81)
Canovas presidenteak berrezarritako monarkia finkatu zuen eta ordenean oinarritutako sistema politiko autoritario eta zentralizatua eraiki nahi zuen. Protestak isilarazteko askatasunak murriztu zituen. 1878ko hauteskunde legeak hautesle errolda 850.000 espainiarrara murriztu zuen eta 25 urtetik gorako gizon zegadunak bakarrik botoa eman ahal zuten. Etapa horretan gatazka karlistan Karlos VII porrot egin zuen eta foruak abolitu ziren.
3.2. Sistema Finkatzea
Alfonso XII.k txandakatze sistemaren alde egin zuen. Sagastaren alderdi liberala gobernura iritsi zenean, alderdi kontserbadoreak bazter utzitako eskubideak eta askatasuna praktikan jarri ziren. Sagastaren gobernua 1883an amaitu zen. Alfonso XII.aren erreinaldiaren azken etapan Canovas izan zen gobernuburu. Erregea 1885ean hil zen. Honek arriskuan jarri zuen berrezarkuntzako sistema, Alfonsok ez baitzuen ordurik gizonezko oinorderik. Isabel II.a tronura itzultzeko El Pardoko itunean Canovas, alderdi liberalari utzi zion gobernua.
3.3. Liberalen Gobernu Luzea
Berrezarkuntzako luzeena izan zen. 1887an elkarteen legeak, 1887an zinpekoen legeak, 1890an sufragio unibertsalaren legeak eta 1889ko kode zibilak, Armadaren erreformak.
3.4. Mende-Amaierako Krisi (90-98)
1890an Sagastak gobernua utzi zuen. Hamarkada horretan sistema finkoa zen, kontserbadoreek liberalen erreformak errespetatu baitzituzten. Francisco Silvela (kontserbadorea) bizitza politikoa onbideratzea eta ustelkeria desageraraztea saiatu zen, baina ez zuen lortu. 1892an José Martí kubako alderdi iraultzailea sortu zen eta José Rizal liga filipinarra. 1895eko altxamenduak beste gerra bat piztu zuen, horrek kubako independentzia ekarri zuen. 1897an Canovas hil zen eta Sagasta txanda hartu. Protekzionismoaren eta librekanbismoaren arteko eztabaida zegoen. Kolonien egoerak, gizarte gatazkak 1898ko krisia eragin zuten.