XX. mendeko krisialdi ekonomikoak eta totalitarismoaren gorakada
1. Krisialdi ekonomikoak eta haien ondorioak
1.1. Nekazaritzako eta industriako gainprodukzioa
1920ko hamarkadan, Estatu Batuetako produkzioaren hazkundea izugarria izan zen, batez ere kontsumo ondasunen eta nekazaritzaren sektoreetan. Eskaintza eskaera baino handiagoa zen, eta horren etekinak biztanleriaren gutxiengo batek baino ez zituen eskuratu. Europako ekonomiaren susperraldiak gainprodukzioa areagotu zuen; 1926tik aurrera, prezioak ez ziren igo eta etekinak mantendu egin ziren.
1.2. Espekulazio finantzarioa
Burtsan diruarekin espekulatu egiten da, akzioen salerosketaren bidez diru gehiago lortzeko. Bankuen diruarekin ere espekulatu liteke, maileguak eskatuz. New Yorkeko burtsan, akzioak etengabe igotzen ziren, eta jendeak etengabe erosten...