XIX. mendeko inperio kolonialak eta haien ondorioak

Historia3,51 KB

XIX. mendeko inperio kolonialak

5.- XIX. mendearen amaieran, Erresuma Batuak zuen inperio kolonial handiena. Britainiarrek interesak zituzten Afrikan, eta kontinentea kontrolatu nahi zuten iparraldetik hegoaldera. India izan zen britainiarrek Asian zuten kolonia nagusia. India merkatu bikaina eta lehengaien hornitzaile garrantzitsua zen.

Frantziako Inperioa eta Britainiar Inperioa izan ziren Europako inperio kolonial garrantzitsuenak. Afrikan, britainiarrek inperioa eratu zuten iparraldetik hegoaldera, baina kolonia nagusia India izan zen. Frantziarrak, nagusiki, Afrikako iparraldean eta Asiako hego-ekialdean finkatu ziren.

Britainiar Inperioa

Britainiarrek honako hedapen kolonial hau izan zuten:

  • Afrikan: Kairotik (Egipto) Lurmutur Hiriraino (Hegoafrika).
  • Asian: Indian segurtasun-lurralde bat izateko, ingelesak Frantziarekin borrokatu ziren Birmania eskuratzeko, eta Errusiarekin, Afganistan eta Tibet bereganatzeko.

Frantziako Inperioa

Frantziako Inperioa, nagusiki, Afrikako iparraldean eta Asiako hego-ekialdean finkatu zen. Frantziak Afrika okupatu nahi zuen ekialdetik mendebaldera, baina Sudanen britainiarren interesekin talka egin zuen. Hala ere, Frantziak eremu zabala hartu zuen mendean: Maroko, Aljeria eta Tunisia; eta, hegoalderago, beste eremu batzuk.

Frantsesek, britainiarrekin izandako liskarrak gorabehera, eremu zabala hartu zuten mendean: Maroko, Aljeria eta Tunisia; eta, hegoalderago, mendebaldean: Afrika Frantsesa eta Ekuatore Afrika Frantsesa. Frantziak Asiako hego-ekialdean zuen presentzia areagotu egin zen zenbait protektoratu ezarri zirenean, Indotxina Frantsesa eratuz (Kanbodia, Vietnam eta Laos).

Europatik kanpoko inperioak: AEB eta Japonia

Estatu Batuetako industrializazioa Sezesio Gerraren (1861-1865) ondoren hasi zen. Iparraldeko industria-eredua, baliabide energetikoak eta lehengaiak ezarri ziren, eta teknologia nahiz Europan garatutako aurrerapenak erabiltzen hasi ziren.

Japoniako industrializazioa Estatuak zuzendu zuen; garai hartan (Meiji Aldia), Mitsuhito enperadorea zen estatuburu. Mendebaldeko teknikarien aholkuei jarraituz, eta finantza-konglomeratuen laguntzari nahiz Estatuaren diru-laguntzei esker, industrializazio azkarra egin zen.

Lurraldearen aldaketa eta ondorioak

6.- Lurraldearen aldaketa

  • Meridianoen eta paraleloen arabera ezarri zituzten Afrikako mugak garai kolonialean.
  • Herrialde artifizialak eratu zituzten, kolonizatzaileen interesei jarraituz.
  • Afrikako egitura ekonomikoa eta politikoa aldatu zuten.
  • Ez zituzten kontuan izan tribuen, hizkuntzen eta erlijioen arteko desberdintasunak, eta barne-kohesioko arazo larriak sortu ziren.

Ondorio ekonomikoak

Indigenen bizi-baldintzek okerrera egitea ekarri zuen kolonizazioak:

  • Lur asko kolonizatzaileen eskuetan gelditu ziren, eta labore tradizionalen ordez metropoliarentzat onuragarri ziren produktuen plantazio handiak ezarri ziren.
  • Tokiko artisautzak porrot egin zuen, metropolitik inportatutako produktu industrialen lehiaren ondorioz.
  • Sortzez bertakoak zirenek plantazioetan lan egin behar izaten zuten bizirik irauteko, eta elikagaiak erosi egin behar izaten zituzten, ordura arte ezagutzen ez zuten diru- eta merkatu-ekonomia ezarri baitzen.

Deskargatu

PDF Word HTML