Lehen Mundu Gerra: Garapena, Itunak eta Ondorioak

Historia2,95 KB

Garapena: Gerraren Fase Nagusiak

Mugimendu-gerra (1914)

Alemaniaren plana Frantzia inbaditzea zen, ondoren Errusiaren kontra jotzeko. Horretarako, Frantzia inbaditu behar zuten; inbasioa Belgikatik egin zuten, baina ez ziren Parisera iritsi. Errusiak erasoaldi bat egin zuen Alemaniaren kontra eta Alemaniak garaitu zuen.

Posizio-gerra (1914-1917)

Alemaniaren helburua lortutako posizioak babestea zen; horretarako, trintxerak eraiki zituzten. Aldi berean, britainiarren ontziek Alemania blokeatu zuten eta horrek itsaspeko gerra eragin zuen.

1917ko Krisia

Urte honetan egoera militarra aldatu zen eta aldaketa nagusi hauek gertatu ziren:

  1. Errusia gerratik atera: Errusian iraultza hasi zen eta gobernu berriak gerratik ateratzea erabaki zuen.
  2. AEB gerran sartu: Orain arte neutrala zen, baina 1915ean Alemaniak Lusitania transatlantikoa hondoratu zuen eta AEB gerran sartu zen.

Gerraren Amaiera

Errusia ateratzeak aukera eman zion Alemaniari azken erasoaldia egiteko, baina porrot egin zuen. Aliatuek, AEBren laguntzarekin, Alemania garaitu zuten. Aldi berean, inperio zentralak barne-arazoekin hasi ziren eta azkenean erori egin ziren: Otomandar Inperioa, Austria-Hungariako Inperioa eta Alemania (Gilen II.ak abdikatu egin zuen).

Gerraren Ondorioak eta Itunak

Gerraren garaileak elkartu ziren bakea antolatzeko; horretarako, gerra galdu zuen herrialde bakoitzarekin itun bat sinatu zuten. Helburu nagusiak hauek izan ziren:

  • Alemaniaren suspertzea eragoztea.
  • Errusia baztertzea.
  • Aliatuen arteko oreka lortzea.

Versaillesko Ituna

Itunen artean Versaillesko Ituna zegoen; hau izan zen Alemaniarekin sinatutako itun garrantzitsuena. Itun horren ondorioz:

  • Lurralde asko galdu zituen (Alsazia, Lorena, koloniak eta Poloniari emandako lurraldeak).
  • Gerra-ordain handiak ordaindu behar izan zituen.
  • Armada nabarmen murriztu zen.

Beste itun batzuen ondorioak

  • Otomandar Inperioa desagertu zen eta gaur egungo Turkia sortu.
  • Austria-Hungariako Inperioa desagertu zen eta gaur egungo Austria, Hungaria eta Txekoslovakia sortu ziren.

Nazioen Elkartea

1920an sortu zen eta egoitza Genevan (Suitza) zegoen. Erakunde honen helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea eta gatazkak modu baketsuan konpontzea zen. NBEren aurrekaria izan zen.

Bestelako ondorioak

Gerra oso odoltsua izan zen: 8 milioi hildako eta 9 milioi zauritu. Emakumeek landan eta fabriketan lan egiten zuten; gerra amaitzean, herrialde batzuek eskubide politikoak eman zizkieten. Propaganda, espioitza eta kontraespioitza garatu ziren. Arma berriak erabili zituzten eta, horretarako, estatuek diru asko inbertitu behar izan zuten ikerketa zientifikoan.

Deskargatu

PDF Word HTML