Fronte Popularra: 1936ko Programa eta Testuinguru Historikoa

Historia2,92 KB

Fronte Popularraren Programa: Azterketa Historikoa

Fronte Popularra

Kokapena

Aztergai dugun dokumentua PSOEren aldizkarian agertutako Fronte Popularraren programaren zatia da. Testu politiko eta publikoa da. Fronte Popularra sozialisten eta errepublikanoen koalizioa izan zen. Ezadostasunak alde batera utzita, koalizioa otsaileko hauteskundeetarako prestatu zen.

Ideia Nagusiak

Ezkerreko koalizioaren programa honetako ideia nagusia beraien batasuna da; ezkerreko alderdien batasuna, eskuin-indarren aurkakoa, Errepublika salbatu nahian.

Koalizioaren helburuak azaltzen dira, hala nola:

  • II. Errepublikako 1931-33 biurtekoan garaturiko erreforma politikoaren berrezarpena.
  • 1931ko Konstituzioari berriz ere indarra ematea.
  • 1933ko azarotik aurrera atxilotutako politikoentzako amnistia eskatzea.

Garai Historikoa

1931ko udal-hauteskundeetan, hiri handietan koalizio errepublikano-sozialistak irabazi zuen. Alfontso XIII.ak erregetza utzi zuen, eta II. Errepublika aldarrikatu zuten. Eratu zen behin-behineko gobernuak Gorte Konstituziogileetarako deialdia plazaratu zuen eta zenbait erreforma bultzatu zituen. Garai honetan erreforma-politika bat jarri zen abian, eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina.

Koalizioaren gobernuko krisiaren ostean, hauteskundeak burutu ziren eta bertan CEDA-k boto asko lortu zituen. 1936ko otsailean, Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak izan ziren. Ezkerreko alderdiek aliantza handi bat osatu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra. Programa moderatua aurkeztu zuten. Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren.

Gobernua ahul zegoenean, agintean ziren errepublikanoek ezin izan zuten gizarte-erreforma handirik egin. Bien bitartean, eskuin muturreko taldeek kanpaina gogor bat jarri zuten abian, indarkeria, konspirazioa eta matxinada militarra bultzatzeko.

Testuaren Garrantzia eta Ondorioak

Programa edo plan politiko komun honekin, errepublikanoek eta ezkertiarrek garbi ikusiko dute beraien arteko paktuaren bidez lortuko dutela nahi duten Errepublika mota eta honekin zetozen erreforma sakonak.

Galtzaileek Errepublikaren kontrako zenbait maniobra egiten hasi ziren. Ordena publikoan arazo larriak zeuden ere; egoera jasangaitza zen eta, bitartean, armadako zenbait kide estatu-kolpe bat prestatzen ari ziren Mola jeneralaren gidaritzapean. Azkenean, 1936ko uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokoko protektoratuko goarnizioetan, eta hurrengo egunean penintsulan. Hiri handi gehienetan huts egin zuen matxinada militarrak; ondorioz, Gerra Zibila hasi zen eta hiru urte iraun zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML